2009/01/30

Bake Hezkuntzarako baliabideak

Askotan Kultura arteko Hezkuntza eta Bakerako Hezkuntza eremuak lotuta daude. Hori dela eta, hona hemen Educación sin fronteras webgunearen erreferentzia. Beste gauza batzuen artean, tutoretza orduetan lantzeko fitxak eta dinamikak daude (oraindik ez euskaraz, baina ideiak hartzeko balio dezakete)

2009/01/21

Urdu hizkuntza

Hona hemen urdu ama hizkuntza duten ikasleekin lan egiteko zenbait baliabide:

- Urduari buruzko informazioa Wikipedian: gaztelaniaz / euskaraz (informazio gutxiago) eta Lengua urdu web gunean.

- Irudi-hiztegia katalana-urdu.

- Hasierako ebaluaziorako tresnak (Xtec):

- Gurasoentzako eskola komunikaziorako tresnak.

- Los libros de Nur: Español-Urdu. Audioak

- Bibliografia.

2009/01/14

Kulturak ezagutzeko euskarazko liburuen katalogoa

Kulturak: Haur eta Gazte liburuak euskaraz Donostiako Udal Liburutegien Sareak argitaratutako katalogoa da.

Zinea eta Kulturartekotasuna

Hona hemen zenbait lotura kultura desberdinak ezagutu edo kulturen arteko harremanak eztabaidatzeko zineari buruzko web guneetara. Haietan sartzeko, Cine e Interculturalidad web hau erabil daiteke. CREI Castilla-León web gune honek film zerrenda bat aurkezten du. Film bakoitzari buruzko fitxa teknikoak eta aukera didaktikoak ematen dira.

Invisibles.

Quiero ser como Beckham.



Beste zerbait bururatzen zaizue? Horrela bada, aipa dezakezu 'comentarios' aukera erabiliz.

2009/01/08

Kultura arteko hezkuntza

Nafarroako Hezkuntza Sailaren web gunean kultura desberdinak hobeto ezagutzeko baliabideen zerrenda bat aurki dezakegu: Ikasgelan elkarturiko kulturen ezagutza / Conocimiento de las diferentes culturas presentes en el aula

Herrialdeen zerrenda eta datu sozio-demografiko batzuk aurkezten dira Cultura General web gunean.

Guía del mundo web guneak ere munduko mapa, argazkiak eta datuak azaltzen ditu.


Actividades para el aula sobre competencia intercultural

Integración socio-cultural y adaptación psicológica de los inmigrantes extranjeros en el País Vasco.

Munduko kulturak eta beren istorioak jasotzen dituzten liburuen katalogo bat aurki daiteke dokumentu honetan.

Fundeso , Fundación de desarrollo sostenible.


Argazkiaren iturria: Flickrcc