Gramatika etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Gramatika etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2013/11/27

Educaplay

Educaplay web gunean irakasleek online ariketak sor ditzakete. Ekoiztutako jarduerak Interneten biltzen dira eta edozeinek erabil ditzake.

Adibide bat:






Adibideak:
Bideo-tutorial bat:

2013/10/30

Euskara lantzeko ariketak

Euskarakoldo blogean irakasle batek hizkuntza indartzeko -bereziki euskararen egiturak praktikatzeko- hainbat baliabide bildu ditu.


2011/10/05

Euskal aditzaren jokabidea

Euskal aditza online jokatzeko tresna da Aditzak.com. Aditzaren funtzionamendua ulertuta, tresna hau lagungarria izan daiteke era azkar batean aditz forma zuzena bilatzeko.

2011/10/04

"Arian" euskara ikasteko metodoa

Elkar argitaletxeak euskara ikasteko Arian metodoa bakarka zein ikasgela barruan erabiltzeko plazaratu du. Metodo hau ikuspegi funtzionalean koka daiteke. Eguneroko egoera komunikatiboak hartzen ditu abiapuntutzat (sendagilearenean, erosketak egiten, lana bilatzen…) egoera bakoitzak behar dituen hizkuntz baliabideak (hiztegia, egiturak...) ikasi eta praktikatzeko.