KULTURA ARTEKO TUTORETZA
DBHko maila guztietan, tutoretza orduren bat kultur artekotasuna lantzeko gorde da. Zenbait taldetan filmak, eta guztietan laburmetraiak erabili izan dira:
1.zikloan: El viaje de Said
3. mailan: Hiyab
4. mailan: Proverbio chino
Fitxa
DUNBOA PREST ALDIZKARIAN KULTURA ARTEKO HEZKUNTZA
Hilabetean tutoretza bat erabiltzen ari gara dibertsitate kulturala eta emigrazioaren inguruko jarduerak lantzeko. Horretarako elkarte desberdinek eskaintzen duten material didaktikoaz baliatu gara: Elkarrekin, Intermon Oxfam, Alboan, Sos Arrazakeriak bakarrik dauden adin txikiko immigranteen egoera aztertzeko kaleratutako material didaktikoa, sindikatu desberdinen hezkuntza sailak eskaintzen duten material didaktikoa, pelikula desberdinak (El viaje de Said, etab.).
HARRERA PLANA DISEINATZEA ETA ABIARAZTEA
Harrera plana diseinatu dugu, heltzen diren ikasle berriekin ahal den
neurrian protokolo bat jarraitzeko. Bertan, ikasleari eskaini beharreko
informazioa, ikastetxeak jaso beharreko datu eta informazioa (gurasoekin
izandako elkarrizketaren bidez, etab.), hasierako ebaluazioak, lehen egunetan
erabili beharreko material didaktikoa, harrera klasean, eta halako puntuak
lantzen dira.
Fitxa
KULTURA ARTEKO ASTEA – LH - BRASIL
Brasilgo kultura gertuagotik ezagutu nahi izan dugu aste horretan zehar.
Horretarako ekintza desberdinak garatu dira. Esate baterako, ikasleek marakak
eta ur-makilak egin dituzte plastika eta musikako ikasgaietan, muralak margotu
dituzte Brasilgo mapa, bandera, etab.ekin. Ipuin brasildar bat irakurri dute,
abestiak abestu dituzte, jantziak margotu dituzte, etab. Azken egunean, goizean
Irungo Bitartekaritza Taldeak bi emakume brasildarren laguntzarekin tailer bat
egin zuen (3.zikloan), eta arratsaldean, guztiak musika brasildarraz
disfrutatzera atera ziren patiora beraien musika instrumentuekin batera.
Fitxa
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina