2009/02/11

SOS Arrazakeriak antolatutako jardunaldiak

SOS RACISMO-BIZKAIKO SOS ARRAZAKERIA erakundeak otsailaren 16tik 19ra egingo diren 'Hezkuntza erantzun berrien bila' jardunaldiak antolatu ditu.
Tokia: Bolunta, Zabalbide 1, Bilbo
Ordua: 19:30
Sarrera doan
Egitaraua

2009/02/09

Gaurko mintegian aipatutako bi web gune

C.A.R.E.I., Centro Aragonés de Recursos para la Educación Intercultural, web guneak Kultura arteko Hezkuntza nahiz ikasle etorri berrien irakaskunntzarako zenbait baliabide eskaintzen ditu.

Nafarroako Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroak euskara irakasteko zenbait baliabide ditu bere gunean, haien artean hizkuntza gaitasunak ebaluatzeko probak.

2009/02/05

Segundas lenguas e inmigración

Segundas lenguas e inmigración web gunean etorkinen hizkuntz ikaskuntza prozesuarekin zerikusia duten hainbat artikulu, ikerketa eta baliabide aurki daitezke. Beste gauza askoren artean atzerritarrekin egindako elkarrizketa laburrak daude grabatuta bideoz. Bideo bakoitzaren azpian sortzen diren gaizki-ulertuak eta zenbait diferentzia kultural azpimarratzen dira.

Kultura arteko hezkuntzari buruzko jardunaldiak

Bakeaz erakundeak honako prestakuntza ikastaro bat antolatu du:

"Ikasgelan kultura arteko hezkuntza emateko tresna metodologikoak".
Egunak: Asteartea, martxoaren 3a eta asteazkena, martxoaren 4a
Tokia: Lan Ekintza • Uribitarte, 6 • Bilbo, 8. ikasgela (bigarren solairua)
Ordutegia: 16.00-20.00

Egitaraua:

Martxoak 3
16:00 – 17:00: Migrazioa (Bakeaz)
· Migrazioa: arrazoiak eta ondorioak jatorrian eta helmugan.
· Migrazioa Euskal Herriko hezkuntza-esparruan:
o Bilakaera eta gaur egungo joerak
o Ikasle etorkinen osaera
17:00 – 20:00: Kultura arteko hezkuntza (Biltzen)
· Oinarriko kontzeptuak: kultura, bizikidetza, kultura arteko hezkuntza, gizarteratzea
· Ikastetxeetan dauden etorkinei buruzko balorazioa: ulertzeko moduak eta jarrerak
· Kultura-aniztasuna kudeatzeko ereduak eta hezkuntzako zereginean dituzten ondorioak
· Kultura arteko zein hezkuntza nahi dugu gure eskolan?
· Kultura arteko hezkuntza-arloko esperientziak

Martxoak 4
16:00 – 20:00: “Nola ikusten dugu kultura artekotasuna? Kultura artekotasuna irudi zinematografikoan (Bakeaz)
· Kultura arteko ikuspegia hezkuntzan sartzeko proposamen metodologikoak:
o Gidoiarekin lan egitea
o Hitzarekin lan egitea
o Beste soinu batzuekin lan egitea
o Irudiarekin lan egitea
o Ideiak lantzea
o Denen artean lan egitea: zinema-foroa
o Kameraren atzealdetik lan egitea

Informazio gehiago: Tel. 94 4790070 - Fax 94 4790071 - bakeaz@bakeaz.org

2009/01/30

Bake Hezkuntzarako baliabideak

Askotan Kultura arteko Hezkuntza eta Bakerako Hezkuntza eremuak lotuta daude. Hori dela eta, hona hemen Educación sin fronteras webgunearen erreferentzia. Beste gauza batzuen artean, tutoretza orduetan lantzeko fitxak eta dinamikak daude (oraindik ez euskaraz, baina ideiak hartzeko balio dezakete)

2009/01/21

Urdu hizkuntza

Hona hemen urdu ama hizkuntza duten ikasleekin lan egiteko zenbait baliabide:

- Urduari buruzko informazioa Wikipedian: gaztelaniaz / euskaraz (informazio gutxiago) eta Lengua urdu web gunean.

- Irudi-hiztegia katalana-urdu.

- Hasierako ebaluaziorako tresnak (Xtec):

- Gurasoentzako eskola komunikaziorako tresnak.

- Los libros de Nur: Español-Urdu. Audioak

- Bibliografia.

2009/01/14

Kulturak ezagutzeko euskarazko liburuen katalogoa

Kulturak: Haur eta Gazte liburuak euskaraz Donostiako Udal Liburutegien Sareak argitaratutako katalogoa da.

Zinea eta Kulturartekotasuna

Hona hemen zenbait lotura kultura desberdinak ezagutu edo kulturen arteko harremanak eztabaidatzeko zineari buruzko web guneetara. Haietan sartzeko, Cine e Interculturalidad web hau erabil daiteke. CREI Castilla-León web gune honek film zerrenda bat aurkezten du. Film bakoitzari buruzko fitxa teknikoak eta aukera didaktikoak ematen dira.

Invisibles.

Quiero ser como Beckham.



Beste zerbait bururatzen zaizue? Horrela bada, aipa dezakezu 'comentarios' aukera erabiliz.

2009/01/08

Kultura arteko hezkuntza

Nafarroako Hezkuntza Sailaren web gunean kultura desberdinak hobeto ezagutzeko baliabideen zerrenda bat aurki dezakegu: Ikasgelan elkarturiko kulturen ezagutza / Conocimiento de las diferentes culturas presentes en el aula

Herrialdeen zerrenda eta datu sozio-demografiko batzuk aurkezten dira Cultura General web gunean.

Guía del mundo web guneak ere munduko mapa, argazkiak eta datuak azaltzen ditu.


Actividades para el aula sobre competencia intercultural

Integración socio-cultural y adaptación psicológica de los inmigrantes extranjeros en el País Vasco.

Munduko kulturak eta beren istorioak jasotzen dituzten liburuen katalogo bat aurki daiteke dokumentu honetan.

Fundeso , Fundación de desarrollo sostenible.


Argazkiaren iturria: Flickrcc

2008/12/15

Hezkuntza weborria

Kulturartekotasunerako eta ikasle etorri berrien inklusiorako programa
Euskaraz
Gaztelaniaz

2008/12/13

Narrazio digitalei buruzko lan saioa

AURRETIKO URRATSAK.

Narrazio digital bat ikasleekin edo ikasleentzat egiteko asmoa badugu, aurretiko baldintza batzuk hartu behar ditugu kontuan:

1. Narrazio testu bat edo gidoi bat prest izan behar dugula. Ideiak iturri askotatik etor dakizkiguke. Adibidea.
2. ‘Storyboard’ edo istorioeskemak erabiltzea oso lagungarria izango dela. Horretarako, Fitxa hau erabil dezakegu.
3. Soinuak txertatzea erabaki baldin badugu, komeni dela muntaketa hasi baino lehen, fitxategiak prest izatea.
4. Berdin jokatu behar dela irudiekin.


IRUDIAK ETA SOINUAK LORTUZ.

Soinuak eta irudiak ekoizteko, teknika desberdinak erabil ditzakegu. Hona hemen iradokizun batzuk:
  • Soinu fitxategiak ekoizteko:
- Grabatzaile digitala.

- Ordenagailua, mikrofonoa, bozgorailuak, grabatzeko software egokia, adib. Audacity edo, sinpleagoa ere, Windows-en ‘grabadora de sonidos’

  • Irudiak lortzeko:
- Paint edo antzeko programa baten bidez marrazkiak egin.
- Paperean egindako irudiak eskaneatu edo haien argazkiak egin.
- Kamara digital batez baliaturik, argazkiak atera.
- Interneten gauza egokiak bilatu. Web gune hauetan argazkiak eta irudiak lor daitezke: Flickrcc, Turbophoto, Clipart, Gif animatuak.


ZENBAIT TEKNIKA.

Narrazio digitalak egiteko bi aukera:

1. Soinurik gabekoa, testua, (hipertestua ere bai, nahi bada) eta irudiak. Honetarako Power Point edo aurkezpenak egiteko antzeko programaren bat erabil daiteke.

2. Soinuarekin:
• Diapositiba aurkezpena, Power Point edo antzeko programa bat erabiliz. Ikus adibide hau (ipuina) edo beste hau .
• Bideoa, Movie Maker edo antzeko programa baten bidez. Ikus adibidea.


PRAKTIKA.

1. Zure ordenagailuko mahaigainean aurkituko dituzu bi karpeta: bata irudiekin, bestea soinu fitxategiekin. Nahi baduzu, gehitu bietan dauden elementuei...
... Internetetik ateratako irudi batzuk
edo
... kameraz egindako argazkiren bat
edo
... ordenagailuko mikrofonoz ekoiztutako mp3 fitxategi bat.

2. Power Point ireki eta narrazio labur bat egin zure karpetetan dituzun irudi eta soinu fitxategiak erabiliz.

3. Nahiago bazenu, saiatu bideo bat egiten Movie Maker erabiliaz.


ZENBAIT BALIABIDE.
- Idazteko ideiak.
- Narrazioaren egitura.
- Adibideak: Cuentos y leyendas. Abandoko Berritzegunea.
- Power Point programaren erabilerari buruz.
- Power Point tutoriala.

2008/12/05

Averroes: Hizkuntzen Trataera Bateraturako baliabideak

De estranjis blogaren sarrera honen bidez, Junta de Andalucía-k hizkuntzen trataera bateratuaren inguruko zenbait dokumentu eta baliabide argitaratzearen berri izan dut. Lehen nahiz Bigarren Hezkuntzetako mailetarako proposamenak daude, gaztelania nahiz atzerriko hizkuntzak lantzeko. Agian ideia batzuk baliagarriak izan daitezke ere euskaraz egiteko.