2010/09/29

Biblioburro

Beheko bideo honetan Colombian martxan jarri den liburutegi ibiltari iniziatiba baten berri ematen da.

2010/09/17

Immigrazio eta beste zenbait gairi buruzko bideoak

Cuaderno Intercultural web gunearen YouTube kanalean kultura arteko hezkuntza lantzeko hainbat bideo klip interesgarri aurki daitezke (dokumental laburrak, abestiak, hitzaldiak...)


2010/09/16

Baliabideen bilduma 'Cuaderno Intercultural' webean

Cuaderno Intercultural web gunean ikasle etorri berrien irakaskuntza hobetzeko zenbait baliabide biltzen dira. Gaiak: hasiera ebaluazioa, kultura eta hizkuntz aniztasuna, egokitzapenak...

2010/09/15

Global Express

Global Express dimentsio globaleko munduko gaiak eta gertaerak lantzeko tresna bat da. Horretarako Intermon-Oxfamek eskaintzen ditu zenbait baliabide (irakaslearen gidak eta ikasleentzako jarduerak) lau hizkuntzatan (euskara barne).




2010/09/10

HIPI eta Dinamizatzaile berrientzako prestakuntza

20010-11 ikasturte berri honen hasieran hurrengo saioak antolatu dira HIPI eta Kultura arteko Dinamizatzaile berriei zuzenduta:

KULTURA ARTEKO HEZKUNTZA SUSTATZEKO PROIEKTUAREN DINAMIZATZAILE BERRIENTZAKO HASIERAKO PRESTAKUNTZA.

Datak: 2010ko irailaren 22a, 29a eta urriaren 6a
Lekua: Bilboko Berritzegune Nagusia. Tolosa kalea, Bilbo
Ordutegia: goizeko 10etatik 14:30ak arte.


HIZKUNTZA INDARTZEKO PROGRAMAKO IRAKASLE (HIPI) BERRIENTZAKO PRESTAKUNTZA

Datak: 2010ko irailaren 15a, 16a, eta urriaren ??a
Lekua: Gasteizko Berritzegunea, Gasteiz etorbidea, 93. Vitoria- Gasteiz.
Ordutegia: goizeko 10etatik 14:30ak arte.

2010/07/02

Zenbait webgune interesgarri

Kultura arteko proiektuko arduradunek uztaileko boletinean aipatzen dituzten zenbait web gunetan sartzeko loturak hemen aurki ditzakezu:

No racismo y no sexismo

Bitácora programa lan orientabideetan zentratzen da genero eta kultura arteko ikuspuntutik. Beren gunean lan materialak batzuk aurkezten dira.


Segundas lenguas e inmigración

Web gune honetan SL&I aldizkariak deskarga daitezke. Edukien artean hizkuntzak irakasteko proposamenak aurkezten dira, irakasleak nola zuzentzen zaizkien ikasleei aztertzen da...
El reto intercultural eta Todos los colores del arco iris

Nafarroako ikastetxe bateko HIP eta PROA programetako arduradunaren blogak.

Acogida y EL2

Ikasle etorri berriei gaztelania irakastea gai nagusi duen beste irakasle baten bloga.


La educación intercultural y el currículo

Xavier Besaluren hitzaldi baten testua.

2010/06/21

Irakasleen funtzioei buruzko bideo bat

Eskolak gaurregun aurre egin behar dizkie erronken artean, gizarte aldaketak, ikasleen aniztasuna eta familia egoera zailak daude. La revolución educativa Redes saileko programan gaia tratatzen da.

2010/06/01

Kulturartekotasuna eta gatazka: liburu baten erreferentzia


Cala (Centro Alternativo de Aprendizajes) entitatearen web gunetik Extremadurako Hezkuntza Sailaren babesean argitaratu den Interculturalidad y Conflicto. Herramientas de Educación Intercultural liburua eskura daiteke.

Liburua hiru zatitan banatuta dago: kulturartekotasuna, gatazkak eta kultura arteko gatazken sintesia. Lehenengo bi aspektuei dagokienez, bai hausnarketa teoriko batzuk bai proposamen praktiko batzuk eskaintzen dira.

2010/05/24

HIPIen blogak: nolakoak eta zertarako

Hona hemen apunte batzuk HIPIek egin ditzaketen blogei buruz: motak, ezaugarriak, xedeak...

1. PROPOSAMENA: IKASLEEI ZUZENDUTAKO BLOGAK.

Eduki ditzakeen zenbait elementu: Testuak.

Irudiak

Audioak.

Bideoak.

Aurkezpenak

Iragarki taula edo agenda-egutegia.

Ariketak, puzleak…

Loturak

...
Itxurari buruzko zenbait aholku:

Alaia

Garbia (ez apainduegia, ez funtsezko informaziorik gabekoa...)

Zertarako:


- Ikasleen lanak azaltzeko.

- Ikasleei atazak proposatzeko (asmakizunak, ariketak,…)

- Gelako egunkaria egiteko

- Gelan landutako edukiak errepasatu edo indartzeko baliabideak jartzeko.


Adibidea.

2.PROPOSAMENA: BESTE HIPIEI ZUZENDUTAKO BLOGA

Eduki ditzakeen zenbait elementu:


Testuak.

Irudiak

Audioak.

Bideoak.

Aurkezpenak

Jardueren deskribapenak

Loturak

Itxurari buruzko zenbait aholku:


Garbia (ez apainduegia, ez funtsezko informaziorik gabekoa...)

Pertsonalizatua

Zertarako:


- Baliabide interesgarrien errejistroa egiteko.

- Ideiak, baliabideak eta informazioa konpartitzeko.

- Gelako lana erakusteko.

- Ikasle etorri berrien ikasketa prozesuaz, Hizkuntza Indartzeko programaz, metodologiaz, etab. iritziak emateko


Adibidea


3.PROPOSAMENA: IKASTETXEKO KOMUNITATEARI ZUZENDUTA

Eduki ditzakeen zenbait elementu:


Hizkuntza indartzeko baliagarri suerta daitezkeen ideiak, baliabideak…

Kultura arteko Hezkuntza garatzeko baliabideak, berriak…

Testuak, loturak, aurkezpenak, irudiak...

Itxurari buruzko zenbait aholku:


Dinamikoa (maiztasunez berritzen dena)

Ongi sailkatuta (orriak, etiketak, gaiak...)

Zertarako:


- Ikastetxeko irakasleei – eta gurasoei, horrela nahi balitz – ideia didaktikoak, aholkuak, informazioa, baliabideak... eskaintzeko.

- Ikastetxean edota komunitatean egiten dena azaltzeko.


Adibide 1
Adibide 2


2010/05/08

Clandestinos


Clandestinos liburuan Martin Aldalurrek immigrazio ilegala, batez ere Afrikatik datorrena, hurbiltzen dio irakurleari. Bere web gunean ere gai honekin lotutako zenbait bideo, argazki eta datu aurki ditzakegu.

2010/05/04

Gizarteak ikusteko ikuspuntuak


Papalagiak -edo 'gizon zuriak' Samoako hizkuntzaz- deskribatzen ditu Tuiavii de Tiaveak bere diskurtsoetan. Gure gizartea besteen begiradatik nola ikusten den ohartu eta objetibitate pixka batekin aztertzeko baliagarriak izan daitezke diskurtso horietan oinarritutako zenbait jarduera eta baliabide.




Navidad de Los Papalagi from luismadrid on Vimeo.
Testua
Informazio gehiago

Beste testu batzuk:
Los indios hablan de los blancos

2010/05/03

Zinea eta interkulturalitatea. Welcome

Egun hauetan karteleran dagoen Welcome pelikulak immigrazioaren drama aurkezten du gazte kurdo baten eta frantses heldu baten historia pertsonalen bidez.