2010/11/24

Euskara Mundiala

Euskara Mundiala Etxepare Euskal Institutuaren kanpaina bat da euskararen ezaguera zabaltzeko. Horretarako, munduko edozein tokietako jendeak esaldi laburrak bideoz grabatu eta web gunean jar ditzakete.

Ikasle etorri berrien irakaskuntzan erabilgarri suerta daitezke grabazio hauek: esaldi batzuen esanahaia identifikatzeko, beste batzuk ikasteko edota beraien grabazioak ere egiteko.

2010/11/23

Euskaldunen emigrazioari buruzko dokumentala

"Amerikanuak 90 minutuko iraupena duen dokumentala da, bertan, Amerikako Estatu Batuetako mendebaldean, Elko-n (Nevada) bizi diren euskaldun etorkinen egunerokotasuna islatzen da. Ikuspuntu errealista batetik munduko euskal diasporaren zati baten egoera erakusten da".

Testu eta trailerraren jatorria: http://vimeo.com/14274389


2010/11/22

Irudi txartelak

Hona hemen bi helbide erabilgarri irudiak eta hitz txartelak lortzeko:

Leo lo que veo (ingelesezko bertsioa) eta ariketak.

Marisa Morenoren irudi bilduma.

2010/11/17

Acogida web gunea


Asturiasko Hezkuntza Sailaren Acogida web gunean hainbat baliabide aurki daitezke. Besteak beste, honako hiru hauek nabarmenduko ditugu:

1. Baliabide eleanitzak: hiztegi zerrendak, gurasoentzako informazioa, horma irudiak...
2. Hasierako ebaluazioa: jatorrizko herrialdeetako hezkuntza sistemei buruzko informazioa eta Nafarroako probak eskuratzeko loturak.
3. Hizkuntza murgiltze gelak: programari buruzko informazioa eta zenbait ikastetxetako blogak ikusteko loturak.

2010/11/16

Arabierazko baliabideak


Hona hemen zenbait lotura arabierazko baliabideak eskuratzeko:

- Guía de conversación español-árabe.


Beste baliabide askoren artean, itzultzaile hau nabarmendu nahi genuke. Hizkuntza desberdinen arteko itzulpenak egiten ditu forma idatzia eta ahozkoa emanez.

2010/11/15

Prestakuntza saioak

Kultura arteko Hezkuntza Proiektuko arduradunek honako prestakuntza saio hauek antolatu dituzte:

Dinamizatzaileentzat:

Egunak: azaroak 24, martxoak 2 eta maiatzak 25.
Lekua: Bizkaiko Hezkuntza Ordezkaritza. Gran Vía 85. Bilbo.
Ordutegia: 10-14:30

HIPIentzat:

Egunak: otsailak 21 eta 22.
Lekua: Bilboko Juan Crisostomo de Arriaga Musika Kontserbatorioa. Ibarrekolanda Enparantza, 1. Bilbo.
Ordutegia: 10-14:30



Dinamizatzaileei zuzendutako bilera (azaroak 24)

Gai zerrenda:

• Kulturarteko Hezkuntza Proiektuaren Laguntzailearen ebaluazioa.
• Beharrak eta premiak: detekzioa.
• Harrera planaren hobekuntza.
• Bakerako Lankidetza Batzarrea GKEko proposamena: Escuelas sin racismo.
• Eskolako praktika efizienteak: Familien prestakuntza. Miguel Loza.

Izen-ematea

2010/11/10

Berritzegune Nagusiak gomendatutako zenbait web gune

Kultura Arteko Hezkuntza Proiektuako arduradunek (Berritzegune Nagusiko kideek) boletin bat bidaltzen dute hilabetero zenbait Interneteko baliabide edota bibliografia gomendatuz. Hona hemen urrian jasotakoan aipatzen direnak:

1. Fundación Jaume Bofill: gaztelaniazko eta batez ere katalanezko materialak Kultura arteko hezkuntzari buruz: kontzeptuak, printzipioak, oinarri teorikoak...


2. Ontarioko Hezkuntza Saila: Zenbait bideo eta dokumentu hizkuntza desberdinetan familiei zuzenduta.

1.- Bideoak eta dokumentuak. Gaztelaniaz.

2.- Bideoa. Umeak zaintzeko Kanadako neguan; irudien bidez eginda dago. “Flash”en bertsioa ondo dabil baina ezin da jeitsi.

3.- Ingelesezko hiztegia.

4.- Lehen hezkuntzako haurren familientzako gida.

5.- Bigarrren hezkuntzako ikasleen familientzako gida.

6.- Bideoa. The Parent Teacher Interview: Guraso eta irakasleen arteko elkarrizketak

7.- Helduberriak izan ziren hainbat ikaslek euren esperientziez hitz egiten dute. Bideoa ingelesez (badaude beste hizkuntza batzuetan bertsioak, baina DVD formatean, eskuragarria izango erosten bada.

8.- Kultura-profilak (frantsesez eta ingelesez).

9.- Baliabide kulturanitzak, ingelesez.

10.- Liburuak on-line. Hainbat hizkuntzatan idatzitako ipuinak.

3. La diferencia cultural y el género

4. Cuéntame un cuento. Ipuinak hizkuntza desberdinetan.

5. Centro de Recursos de Educación Intercultural (CREI). LA RESPUESTA EDUCATIVA DEL ALUMNADO DE DIVERSIDAD CULTURAL (Orientaciones) Gaztelaniaz.

Gaiak:
Orientaciones básicas en la respuesta educativa del alumnado con diversidad cultural en Castilla y León:
1. Evaluación Inicial de la competencia comunicativa y competencia curricular del alumnado.
2. Elaboración del informe de compensación o competencia lingüística.
3. Elaboración del plan de actuación o programación.
4. Toma de decisiones respecto a coordinación y metodología de trabajo.
5. Ejemplificación de propuestas didácticas.
6.-Selección de recursos didácticos básicos para la respuesta educativa.

Irungo Plan Nagusiaren Diseinua

"2010-2012 EPEALDIRAKO IRUNGO EUSKARA BIZIBERRITZEKO PLAN NAGUSIAREN DISEINUA" aurkezpen honetan Siadecok burututako ikerketaren aspektu nagusiak jasotzen dira.

Txosten osoa: 1.zatia 2.zatia 3.zatia

2010/10/29

Euskarazko hiztegia ikasteko ariketak

Web gune honetan joko batzuk daude euskarazko hiztegia ikasteko. Batzuetan euskarazko hitzak ingelesezkoekin konparatzen bada ere, gehienetan ez da beharrezkoa ingelesa ezagutzea ariketak egiteko.

Euskaraz gain, beste hainbat hizkuntzetan egin daitezke ariketa berberak.

2010/10/25

Hipiwiki

Gaurko HIPIen mintegi bileran HIPIWIKI guneko baliabideei begirada bat ematea gomendatu da, ezagutzen ez dutenek hor zer aurki dezaketen deskubritu eta jadanik ezagutzen dutenek azken boladan jarritako zenbait berritasun ikusteko.

Aipaturiko wikian hasiera ebaluaziorako zenbait baliabide biltzen dira. Horien artean Nafarroako Hezkuntza Sailaren baliabide hauek aipatu dira saioan.

2010/10/22

Antolatzaile grafikoak


Hona hemen web orri batzuk grafiko antolatzaileei buruz:


SIOP. Blanca Olaldek SIOP metodologiari buruz egin zuen lan honetan antolatzaile grafiko ugari ikus daitezke helburuaren arabera sailkatuta.

Organizadores gráficos: ideas y recursos (Cuaderno Intercultural). Teoria, artikuluak, adibideak... antolatzaile grafikoen inguruan.


Reseña de organizadores gráficos (Eduteka). Antolatzaile grafiko mota batzuk komentatzen dira.


Freeology: Graphic Organizers. Ingelesez badago ere, web gune honetan adibideak eta erabilerari buruzko ohar erabilgarriak aurki daitezke. Itzulpenak beehar badira, Google Translator erabil dezakezu honako helbidea kopiatuz: http://freeology.com/graphicorgs/page4.php


EdHelper.com. Eredu gehiago, ingelesez ere bai.

2010/10/08

Ikasle etorri berriei buruzko zenbait datu estatistiko

CREADE (Centro de recursos para la atención a la diversidad cultural) web gunean lantalde honek argitaratzen dituzten boletinak aurki daitezke besteak beste. Azkenekoan "Evolución y situación actual de la presencia del alumnado extranjero en el sistema educativo español (1999-2010)" txostena azaltzen da.