2011/09/15

Munduko jatetxea

Cuaderno intercultural blogeko sarrera honetan solidaritatea eta janariak eskuratzeko desberdintasunei buruzko kontzientziatzioa suspertzeko dinamika bat aurkezten da. Hona hemen praktikaren bideoa:

2011/09/07

HIPI eta Kultura Arteko Dinamizatzaile berrientzako prestakuntza saioak

HIzkuntza Indartzeko Programa


Datak:  2011ko irailaren 19a, 20a eta 22a
Lekua: Gasteizko Berritzeguneko Gorbeia Aretoa
Gasteiz Etorbidea, 93. Vitoria-Gasteiz
Ordutegia: 10etatik 14:30ak arte

Hasierako prestakuntza honetan honako gai hauek landuko dira: kulturarteko hezkuntzaren oinarriak, hizkuntzen irakaskuntzaren azken ekarpenak, eta jatorrizko hizkuntz aniztasuna. 

Kultura Arteko Hezkuntza


Datak: 2011ko irailaren 14a, 21a eta 28a
Lekua: Berritzegune Nagusia
Tolosa kalea, 6. Bilbo
Ordutegia: 10etatik 14:30ak arte


Hasierako prestakuntza honetan honako gai hauek landuko dira:
• Kulturatekotasun ikuspegira hurbildu.
• Dinamizatzaileen funtzioak eta betebeharrak aztertu.
• Lehentasunezko gaiak zehaztu: Harrera Plana.
• Familia etorri berrien migrazio proiektuen gakoak ezagutu
Izen-ematea

2011/06/06

Ipuinak hizkuntza desberdinetan

Sabadelleko Hizkuntza Normalkuntzarako Patzuergoak "20 contes comptats" izenburuko ipuin bilduma sortu du. Ipuinak katalanez eta jatorrizko hizkuntzetan irakur daitezke. Horretaz gain, ipuinaren zati bat jatorrizko hizkuntzaz entzun daiteke baita hizkuntza horri buruzko zenbait azalpen katalanez ere.

Zenbait ipuin (errumanieraz, portugaleraz...) ikasle etorri berrien hasiera ebaluaziorako edota gela arruntean kultura arteko hezkuntza sustatzeko jardueretan erabil daitezke.

Adibidea:

Mari (idatzia)




2011/05/11

Linguamón


Linguamón Casa de les llengües 2005ean sortutako erakundea da, Kataluniako Generalitatek eta Bartzelonako Udalak osatua. Haien helburua hizkuntzen mundua herritarrengana hurbiltzea da eta beste baliabide askoren artean immigrazioarekin lotura duten praktika onen deskribapenak ditu.

2011/05/05

Saritutako material kurrikularrrak: 3 (Matematikako problemak ebazteko)

Saritutako beste honetan , gazteleraz Matematikako problemak ebazteko prestatutako programa bat duzue



Saritutako material kurrikularrak: 2 (irakurketa eta idazketarako)

 Hemen, irakurketa eta idazketa lantzeko aplikazio bat aurkituko duzue


Saritutako material kurrikularrak: 1 (komikiak egiteko bigarren hezkuntzan)

Programa honek  ( "Playcomic" ) komikiak  gaztelaniaz eta ingelesez egiteko aukera eskeintzen digu

2011/04/15

Gaztelania ebaluatzeko probak


Murtziako Hezkuntza Kontseilaritzak argitaratu ditu proba batzuk gaztelania ama hizkuntza ez duten ikasleen maila ebaluatzeko. Hizkuntzen Erreferentzi Marko Europarraren mailetan oinarritutako adierazleak erabiltzen dituzte.

2011/04/14

Ripolleteko Palau Ausit Institutuko programazioa

Bilbon izandako HIPIen prestakuntzarako saioetan Matilde Martínezek aipatutako programazioa (Harrera gela, 2006/07 ikasturtekoa) web orri honetatik irakur eta inprima daiteke.

2011/04/13

ReSLI



ReSLI (Red de Enseñanza de Segundas Lenguas a Inmigrantes) ikasle etorri berrien hezkuntza-ikaskuntzan interesa duten profesionalei zuzendutako sarea da. Elkarlana eta trukea honako hiru esparru hauetan egin nahi da:


- Ikerketa.

- Prestakuntza.

- Bigarren hizkuntzen didaktika.


2011/04/12

Ikasle etorkinen ikaskuntza bi hizkuntza ofizial dituzten erkidegoetan

Segundas lenguas e inmigración aldizkariak ale monografiko bat argitaratu du: "Inmigración y aprendizaje de lenguas en comunidades con dos lenguas oficiales". Hona hemen aurkibidea:



2011/04/01

Zenbait web gune

Hona hemen hilabete honetan Berritzegune Nagusitik bidalitako boletinean azaltzen diren zenbait web gune interesgarri:
Kulturartekotasuna eta Hizkuntza. Kultura arteko hezkuntza eta ikasle etorri berrien hizkuntzen irakaskuntzaz biltzen dira web gune honetan.
Atalak:
• IKASLE ETORRI BERRIEN HARRERA ETA HASIERAKO UNEAK
• HIZKUNTZA LANDU
• ANTOLAMENDU ETA METODOLOGIA
• KULTURA ARTEKOTASUNA LANTZEKO BALIABIDEAK
• INTERESGARRIAK
20 ideas para construir la interculturalidad y prevenir el racismo en educación FETE-UGTek argitaraturako gida.
Cuentamundos. DVD bilduma munduko toki desberdinetako ipuinekin. Haien web gunean zati batzuk ikus daitezke. e2o (Entre Dos Orillas) aldizkariaren bi ale: 5.alea eta 6.alea.
Con Red. MENA haur eta gazteei buruzko web gunea.