2012/02/14

IMMIGRAZIOA, AURREIRITZIAK ETA HEZKUNTZA

X. MINTEGIA HEZKUNTZA ETORKINEKIN
IMMIGRAZIOA, AURREIRITZIAK ETA HEZKUNTZA
2012 MARTXOAREN 21, ASTEAZKENA

Norentzat: Irakasleak, Gizarte Hezitzaileak, Profesionalak, Elkarteak, Ikasleak eta etorkinekin lan egiten dutenentzat

Helburua: immigrazioa eta kulturaniztasuna lantzeko baliabideak eskaini
Izen-ematea: Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea .
Maria Martinez, 3. solairua
Telf 943018264 - maria.martinez@ehu.es
€ Izen-emateak 10 € balio du.
Lekua: Areto Nagusia. FIHZ. DONOSTIA.

ON LINE ZUZENEAN JARRAITU (VIDEOSTREEMING)
http://ehutb.ehu.es/es/directo/2.html

EGITARAUA


9 – 9.30 Dokumentazioaren banaketa

9.30 – 10.15 Aurreiritziak eta errealitatea
MIKEL MAZKIARAN
SOS ARRAZAKERIA

10.15-11.0 Aurreiritziei buruz sensibilizazio ekimenak
RUTH ACOSTA
Gurutze Gorria

11.00 – 11.45 Kulturarteko Hiritartasuna sustatzeko baliabideak.
ALVARO GONZALEZ, OIAKUE AZPIRI
Hezkuntza eta Boluntariotza Arloa.
ALBOAN

11.45 – 12.15 ATSEDENALDIA

12.15 – 13.00 Aurreiritziak gainditzeko gida didaktikoa.
FELIX ETXEBERRIA
Euskal Herriko Unibertsitatea

13.00 - 13.45 Zurrumurruen aurkako Bartzelona Estrategia
MIGUEL ESTEVE
Immigrazioa eta Kulturartekotasuna Batzordea. Bartzelonako Udala

2012/02/07

IRALEko web-orrian eskegitako material didaktikoa

Hemen eskura dituzue, hezkuntza etapa ezberdinetako, R400 ikastaroan gaur arte egin diren material didaktikoak.

2012/02/04

Prestakuntza saioak 2012

Ikasturte honetako prestakuntza saioetan Concepción Francos Maldonado irakaslearen hitzaldi bat antolatu da. Lotura honetan berak erabilitako aurkezpen bat irakur daiteke.

Elizabeth Coelhoren partaidetza ere aurreikusten da.

2012/02/03

Hitzekin jolasten

"Proyecto de lectura para Centros Escolares" web orrian, irakurzaletasuna bultzatzeko eta eskoletako liburutegiak indartzeko lagungarriak izan daitezkeen  dokumentuak eskuratu ditzakegu. Horietako batean, "Jugando con las palabras hacia la lectura" izenekoan,  Kepa Osorok, hitzekin eta hizkiekin jolasteko  proposamen zerrenda luzea eskeintzen digu. Ideiak direnez, hauetako asko edozein hizkuntzan
 lan egiteko balio dute. Honako jarduera hauek aproposak izan daitezke ikasle etorri berriekin erablitzeko:
Fonematiza conmigo
Juego de los huecos y Nos han robado
Diálogo volado
Macedonia de frases
Sobres sorpresa
Gran jefe Boca-callada
Poemas juguete


2012/01/26

'Izei txikia' ipuina

Sustatu web gunean ordenagailuz egindako 'etxeko bideo' bat aurkezten da. Baliagarria izan daiteke bertan kontatzen den ipuina entzun eta irakurtzeko. Gainera, oso eredu polita da antzeko lanak sortzeko.

2012/01/25

Ikasle etorri berrien euskara ikaste prozesuari buruzko ikerketa


Haur etorkinen euskara: eskolaren eta inguru euskaldunaren eragina artikuluan herri euskaldun batean eskolatutako ikasle etorri berrien hizkuntza trebetasunak aztertzeko ikerketa bat azaltzen da.

2012/01/23

'Munduko koadroak' erakusketa

Jarduera: "Pinturas del Mundo/Munduko Koadroak"
Bilboko Amor Misericordioso ikastetxeko DBHko 4.mailako ikasleek egindako koadroak.
Landutako gaitasunak: artea eta kulturartekotasuna
Tokia: Arrupe etxea, Bilbon, Padre Lojendio kalea, 2
Ordutegia: Urtarrilaren 19tik otsailaren 3a arte, goizez (11:00 - 14:00) eta arratsaldez (17:00 - 20:00). Larunbatetan (11:00 - 14:00)

2012/01/18

Dinamizatzaileentzako prestakuntza

Kultura arteko hezkuntzako dinamizatzaileentzako prestakuntza saioa

Data: 2012ko otsailaren 8a.
Lekua: BIZKAIKO HEZKUNTZA ORDEZKARITZA. GRAN VÍA 85. BILBO.
Ordutegia: 10:00-14:30

Edukiak:

· Tertulia dialogikoa: X. Besaluren La escuela intercultural izeneko artikulua.
· Red de centros interculturales izeneko egitamoa eta 2.
· EMUN erakudearen aurkezpena.Esperietzien trukaketa egiteko ekintza

2012/01/17

Adarrak antolatutako jardunaldia

Adarrak ESKOLA INKLUSIBOA II. JARDUNALDIAK antolatu ditu.

Izenburua: Gutxiengoen arrakasta eskolan
Tokia: Bilbon, La Bolsa Udaltegia (ganbaran). Pilota kalea, 10
Datak: 2012eko otsailaren 7 eta 14an

Egitaraua

2012/01/13

Zenbait baliabide Interneten

Palabras y números zenbakiak eta eragiketa matematiko sinpleak ikasi eta praktikatzeko baliabide bilduma da (hiru pdf fitxategitan).

Unitate didaktiko honetan (gaztelaniaz eta printzipioz DBHko ikasleei zuzenduta) hainbat zenbaki sistema desberdin eta beste kulturetan erabilitako kontzeptu eta tresna aurkezten dira. Ikasle atzerritar batzuen aurrezaguerak hobeto ulertzeko baliagarri suerta daiteke.

Entre culturas kultura arteko hezkuntza garatzeko hainbat jarduera aurkezten dira. Hizkuntzekin lotuta: Lehenengo zatia - Hirugarren zatia.



Un mundo en imágenes aurkezpena zenbait ikasle etorri berriren jatorrizko herrialdeak hurbiltzeko baliabide erabilgarria izan daiteke.

Materiales sobre enseñanza de ELE a chinos blog sarreran ikasle txinatarrei zuzendutako irakaskuntzarako argigarri suerta daitezke.

Bukatzeko hemen eskuratuko duzue Deustuko Unibertsitateak on-line euskera ikasteko prestatu duen ikastaro bat: "Curso Deusto de euskera"