2012/11/18

Idatzizko testuen ulermena errazteko aholkuak eta baliabideak

Durangoko Berritzegunean sortutako Moodle gune honetan hizkuntza indartzeko programarako hainbat baliabide erabilgarri aurki daitezke.

'Hizkuntza landu' atalean, adibidez, idatzizko testuak egokitzeko aholkuak, estrategiak eta adibideak ematen dira.

2012/11/17

Hizkuntzak ulertzen laguntzeko estrategiak

B06 Berritzeguneko HIPIen mintegikideen wikian metodologiari buruzko web orrian ikasle etorri berrien ulermena errazteko zenbait estrategia jasotzen dira.



2012/10/28

Aurre egin zurrumurruari

Aurre egin zurrumurruari / Frena el rumor  Eusko Jaurlaritzako Immigrazioko eta Aniztasuna Kudeatzeko Zuzendaritzak bultzaturiko ekimena. Ekimen honek atzerritarrei buruzko aurreiritzien, zurrumurruen eta estereotipoen kontra lan egin behar dela uste duten administrazioentzat, erakundeentzat eta eragileentzat erreferentzia-puntu bat izan nahi du.






2012/09/06

HIPI berrientzako ekimena


Data:  2012ko irailaren  24, 25 eta 27a.

Lekua: Gasteizko Berritzeguneko Gorbeia Aretoa. Gasteiz Etorbidea, 93. Vitoria-Gasteiz.

Ordutegia: 10etatik 14:30ak arte.
 


EGITARAUA

Irailaren 24a
Aurkezpena eta sarrera.
JOSE MANUEL PALACIOS NAVARRO

Educación Intercultural: Marco teórico.
MIGUEL LOZA AGUIRRE.

Bigarren hizkuntzaren ikas-irakaskuntza: marko teorikoa
BIOTZA PIKO

Irailaren 25a
HIPIen lana: esku-hartze mota eta baliabideak. 1
IMA ORTEGA ABAD.
HIPIen lana: esku-hartze mota eta baliabideak. 2
IMA ORTEGA. Ganivet LHIko HIPIa.
HIPIentzako baliabideak .
JOSE MANUEL PALACIOS NAVARRO
Berritzegune Nagusiko Kulturarteko Hezkuntza Proiektuaren aholkularia.
 
Irailaren 27a
Diversidad lingüística en países de origen 
BILTZEN (Integraziorako eta kulturen arteko Bizikidetzarako Euskal zerbitzua)

2012/09/05

URUK: helduak alfabetatzeko baliabideak

Alfabetización de adultos web gunean helduak gaztelaniaz alfabetaatzeko URDUK izeneko baliabideak eskaintzen dira. CDa doan eskura daiteke online eskaera eginez.

2012/09/04

"Munduko paisaiak" ekimena

"Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Zerbitzuak koordinaturik, Bizkaia eta Gipuzkoako liburutegi ezberdinek “Liburutegiak eta kulturaniztasuna” lantaldea osatzen dute. Honela, tolerantzia eta kultur integrazioa sustatzen dituen “Liburutegiak, topaleku” programaren barnean, urtero, gida ezberdinak lantzen dituzte."

Munduko paisaiak

 
 

2012/05/21

Dinamizatzaileentzako prestakuntza saioa


Data: 2012ko Maiatzaren 23a.
Lekua: BIZKAIKO HEZKUNTZA ORDEZKARITZA. GRAN VÍA, 85. BILBO.
Ordutegia: 10:00-14:30
Gaiak:
· Familien partehartze hezitzailea. Miguel Loza.
· Tertulia dialogikoa: Actuaciones de éxito en las escuelas europeas 98-102 orrialdeak.
· Ikastetxeetako esperientzien trukaketa.
     o Laguardia BHI
     o Zurbaran BHI
     o Peñascal
     o Escuelas Amigas:
            § Proiektua.
            § Zamakola LHI/ Pio BarojaLHI
· Kulturarteko praktikak egiteko baliabiderik.

2012/05/13

Voki

Voki programak internetez abatarrak sortu eta azaltzeko aukera ematen du. Egindako irudiak animatuak dira eta mezu bat ahoska dezakete.   


Informazio gehiago lortzeko:


                           Ezaugarri nagusiak eta tutoriala (euskaraz)
                           Ezaugarriak eta aplikazio didaktiko batzuk (gaztelaniaz)
                          
Zenbat ideia gelan erabiltzeko:



- Zoriontzeko mezuak, gonbidapenak, abisuak... ekoiztu.
- Ikasleen aurkezpenak egin.
- Idazten dena zuzentzen laguntzeko erabili ('pentsamenduak entzutea'). 
- Elkarrizketak, argudioak edo jarraibideak ahoz aurkeztu.
- Abestiak, poemak, asmakizunak, txisteak... aurkeztu.
- Istorio baten hasiera kontatu beste ikasleek bukaera emateko.
- Ahoskera praktikatu (horretarako ikasleek testuaren ahoskatzaile tresna erabil dezakete)

Adibide pare bat:

- Euskarazko 's' eta 'z' soinuak bereizteko ariketa bat.



- Ebaluazio proba egiteko jarraibideak emateko tresna.





2012/05/12

Zurbaran BHI: IKTen erabilera kultura arteko hezkuntzan

Hona hemen Web 2.0 tresna batzuen erabilera azaltzeko adibide batzuk. Denak daude Zurbaran BHI blogean.

- Glogster (multimedia posterrak)
- Wallwisher (oharrak erakusteko arbelak)
- Google Maps: Ikasleen herriak eta Google Maps: Herrialdeen aurkezpenak (zenbait datu kokatzeko mapak)
- Photopeach (jarduerak aurkezteko tresna)
   

2012/05/08

Oparipuinak

Oparipuinak orrialdean Maite Franko ipuin kontalariak ipuin pertsonalizatuak sortzeko aukera eskaintzen da.

2012/05/07

Hizkimizki

Hizkimizki web gunetik bi hizkuntzatako hiztegi laburrak lor daitezke.