2013/03/10

Pixton

Gaurko saioan komikiak online egiteko zenbait aukera ikusiko ditugu eta Pixton programarekin praktika bat egingo dugu.

Horretan laguntzeko, hemen irakur daitezke Pixtonen ezaugarri nagusiak. Gainera, orri honek euskarazko bideo tutorial bat eskaintzen digu:



...beste tutorial bat aurkezpen batean azalduta:



...eta adibide bat:

2013/03/09

Hilabeteko hizkuntza


Mungia BHIko Kulturartekoa blogean Hilabeteko hizkuntza proiektuaren berri ematen dute. Bertan aukeratu eta landu dituzten hizkuntzei buruzko informazioa eta baliabideak aurki ditzakegu.

Londreseko Newbury Park School eskolaren Language of the Month proiektuan oinarritzen da.


2013/03/08

Komikiman

Komikiman  komikia ardatzat hartzen duen sekuentzia didaktikoa da. Bertan zenbait ideia aurki daitezke paperean edota ordenagailuz komikiak sortzeko.

Proiektu honi lotuta dagoen site honetan komikiaren ezaugarriak, genero honetan erabiltzen diren zenbait hizkuntz errekurtsoak eta online komikiak sortzeko baliabide batzuk aurkezten dira.



2013/03/07

Komikiak sortzeko zenbait baliabide

Generador CreaComics komikiak sortzeko tresna sinplea da. Ezaugarri nagusiak honako hauek dira: hondoko irudiak hurbil daitezke; pertsonaien tamaina eta posizioa alda daitezke; bukatutako lana inprima dezakegu.



Pixton zerbitzuak eskolei zuzendutako baliabideak eskaintzen ditu ordainduz gero (30 egun, dohain; urtebete, 100 euro). Halere, gauza sinpleak egiteko doako Pixton para divertirse atala dago.
Adibidea:

Make Beliefs Comix (ingelesez) zerbitzuak komikiak online sortzea ahalbideratzen du. Sortutako istorioak ez dira Interneten gordetzen, beraz bukatu ondoren pdf moduan edo pantailaren kaptura baten bidez ordenagailuan gorde edo inprimatu behar dira.

Web honen beste baliabide interesgarria inprimatzeko orrien bilduma da. Hona hemen adibide bat:



Baliabideren zerrenda zabal bat Cuaderno Intercultural web guneko orri honetan aurki daiteke.

2013/03/04

Bilbon izandako prestakuntza saioak

Otsailaren 28an Bilboko Juan Crisóstomo de Arriaga Kontserbatorioan izandako prestakuntza saioan bi ikastetxeren esperientziak aurkeztu ziren.

Terrassako IES Cavall Bernat

Ikastetxe honetako irakasleek 'blocs' delako antolaketa azaldu zuten. Hona hemen saioan erabilitako dokumentuak eskuratzeko loturak:

- Marko teorikoa
- Ikastetxearen ibilbidea
- 'Blocs'



IES Cavall Bernat ikastetxeko ikasleek egindako lipduba

L'Hospitalet de Llobregateko Escola Prat de la Manta
- Aurkezpena

2013/01/20

Irudien edizioa praktikatzeko jarduerak

Hizkuntzen irakaskuntzan irudien erabilerak garrantzi handia du. Internetetik lortutako irudiak, liburuetatik eskaneatutakoak edota argazki kameraz edo telofonoz egindako irudiak era askotan erabil daitezke ikasle etorri berriekin.

Hona hemen irudiak bilatzeko zenbait baliabide:


Multicolor Search eskaintzen duen web gune honetan irudiak bilatzen dira koloreen arabera.
Wylio eta FlickrCC 'creative commons' baimena duten argazkiak bilatzen dituzte.

INTEF (Instituto Nacional de Tecnologías Educativas y de Formación del Profesorado) erakundeak sortutako Banco de imágenes y sonidos guneak ere hezkuntzan erabiltzeko irudi ugari jasotzen ditu. 

Eldako CEFIREk beste bilduma bat du.





Dokumentu honetan Picasa zerbitzuaren irudi editatzailea erabiliz, zenbait ariketa proposatzen dira.

2013/01/19

HIBP

Lotura honetatik Hezkuntza-indartzeko banakako plana (HIBP) egiteko orientabideak oinarrizko hezkuntzan izeneko dokumentua jasotzen duen CD moduko fitxategiak lor daitezke.

2012/12/19

Ombupean: Euskadiko Immigrazioari buruzko web gunea

Ombupean Immigrazioa web gunea EMUN erakundeak kudeatzen du. Bertan kultura arteko hezkuntzaren inguruko berriak eta baliabideak jasotzen dira, haien artean euskararen ikaskuntzarekin zerikusia duten batzuk.

2012/12/04

Pertsonen arteko desberdintasun ekonomiko eta kulturalei buruz

Munduko familien ondasunak eta janariak alderatzeko baliagarriak izan daitezke Peter Menzelen liburuek (Material World, Hungry Planet...) biltzen dituen argazkiak. Irudiak era besberdinetan erabil daitezke: ikusten diren objektuak identifikatu eta zenbatuz, bizimoduei buruzko hipotesiak egiten, objektuen garrantziaz edo elikadura egokiaz hitz egiten...

Zenbait web gune aipaturiko liburuetako irudiak ikusteko:

Familias del mundo, Families and their posssessions,

Lo que come el mundo, ¿Qué come el mundo?, Planeta hambriento, Hungry Planet

2012/12/03

'Una educación abierta al mundo' kongresua

2012ko azaroaren 22tik 24ra Palman Una educación abierta al mundo kongresua egin zen. Haien web gunean egitaraua, aurkezpenak, bideoak... aurki daitezke.

2012/12/02

Errumaniar etorkinei buruzko hitzaldia

Entre viajes de idea y vuelta izeneko topaketak rrom komunitatea hobeto ezagutzen laguntzea du helburu.

  • Eguna: 2012ko abenduaren 12an (asteazkena)
  • Ordutegia: 11:00-13:30
  • Tokia: San Telmo Museoa
  • Hizkuntza: gaztelaniaz
  • Sarrerak: Libre lekuak bete arte

2012/12/01

'Bat eta zazpi' ipuina

'Uno e sette' Gianni Rodariren ipuina oso aproposa izan daiteke bai kultura arteko hezkuntzaren aldetik, bai euskarazko bertsioan ikasle etorri berriekin irakurketa lantzeko.

 Bideo honetan liburu dendari batek ipuina irakurtzen du (gaztelaniaz).