Ima Ortegak sortutako web gunea hobeto ezagutzeko 'altxorraren bila' moduko jarduera hau proposatzen dizuegu:
1. Zeintzuk dira hasierako ebaluazioa egiteko erabil ditzakegun hiru tresnak?
2. Zeintzuk dira lehen mailetan ulermena errazten duten testuen ezaugarriak?
3. Non aurki dezakegu honako ariketa hau?
4. Web gunean 'altxorraren bila' ideia erabiltzen da ikaskideei buruz gehiago jakiteko jarduera batean. Zer ataletan aurki dezakegu material hau?
Blog honek G02 Berritzeguneko Hizkuntza Indartzeko Programako Irakasleen mintegiko partaideei berriak, intereseko baliabideen loturak eta saioetan aurkeztutako ideiak eskura jartzea du helburu.
2018/05/21
2018/03/15
Kulturartekotasuna: blog bat eta ikastaro bat
Jesús Prieto irakasleak kulturartekotasunarekin lotutako hainbat artikulu, hausnaketa eta informazio partekatzen ditu JesusenBLOGA web gunearen bidez.
- Blog honetan argitaratutako berria: 2018ko KULTURARTEKO HEZKUNTZA IKASTAROA/CURSO DE EDUCACIÓN INTERCULTURAL 2018
2018/03/12
4 baliabide
HIPIentzako online baliabide batzuk gomendatu ditugu sarrera honen bidez.
Eragiozu euskarari, lagun berri! web gunean Ima Ortega Hizkuntza Indartzeko Programako irakasleak ekoiztutako hainbat baliabide biltzen dira.
A eredua Nafarroan euskara ikastearen hasierako urratsetan laguntzeko baliabide ugari aurki daitezke, besteak beste, ikasleek egindako lanak. sarrera honetan, adibidez, Lehen Hezkuntzan nahiz Bigarren Hezkuntzan egin litezkeen ideiak daude (bideo laburrak hiztegia lantzeko, Power Point aurkezpenak...
Childtopian euskarazko zenbait online joko eta ariketa aurki daitezke.
Eragiozu euskarari, lagun berri! web gunean Ima Ortega Hizkuntza Indartzeko Programako irakasleak ekoiztutako hainbat baliabide biltzen dira.
Altza LHIko blog honetan hainbat gai lantzen laguntzeko jarduerak (ariketak, joko txartelak...) aurki daitezke.
A eredua Nafarroan euskara ikastearen hasierako urratsetan laguntzeko baliabide ugari aurki daitezke, besteak beste, ikasleek egindako lanak. sarrera honetan, adibidez, Lehen Hezkuntzan nahiz Bigarren Hezkuntzan egin litezkeen ideiak daude (bideo laburrak hiztegia lantzeko, Power Point aurkezpenak...
Childtopian euskarazko zenbait online joko eta ariketa aurki daitezke.
2018/02/28
Matilde Martinez
Matilde Martínez Sellés irakasleak ikasle etorri berriekin praktikara eramateko zenbait jarduera konpartitu zituen aspaldian prestakuntza saio eta interneten bidez. Gaurko saioan lau proposamen aurkeztu eta aztertuko ditugu.
Hona hemen lau jarduera hauen ezaugarriak:
Eta hemen Matilderi egindako elkarrizketa bat. Hasieran bere ibilbidea profesionala komentatzen du.
Hona hemen lau jarduera hauen ezaugarriak:
Eta hemen Matilderi egindako elkarrizketa bat. Hasieran bere ibilbidea profesionala komentatzen du.
2018/02/15
'Besteen' ahotsak
7 mil millones de otros proiektuan hainbat herrialdetako pertsonei galdera berberak egiten zaizkie. Erantzunekin bideoak egin dira.
Bideo gehiago ikusi ahal izateko lotura
2018/01/26
Ongi etorri eskolara
Ongi etorri eskolara ekimenak ikastetxeetan kulturartekotasuna landuz eta aniztasun kulturala aprobetxatuz hezkuntza aberastea du helburu. Aldi berean, eskolara eta auzora iritsi berri diren familiei laguntza emateko jartzen da abian.
2017/12/21
Zenbait hizkuntzaren ezaugarriak
Ikasle etorri berrien zenbait jatorrizko hizkuntzaren ezaugarriak pixka bat ezagutzen laguntzeko, Gironako Unibertsitateak 'Llengua, immigració i ensenyament del català' dokumentu bilduman
argitaratu du.
argitaratu du.
Etiketak:
Bibliografia,
HIZKUNTZA INDARTZEA,
KULTURA ARTEKO HEZKUNTZA
2017/11/29
HIPIen zenbait estrategia didaktiko
Hona hemen gaurko mintegi saioan aurkeztutako zenbait ideia:
Munduko mapak. Ikasle etorri berria iristen denean, bere jatorrizko herialdea bilatzen da, horri buruz hitz egiten da, 'ongi etorri' ikaslearen hizkuntzaz idazten da...
Ikasle etorri berrien hizkuntzetan hitz zerrendak jartzen dira horma batean (koloreak, zenbait hitz arrunt...). Hau ere ikaslearen taldearen gela arruntean egin liteke bertako ikasleekin hiztegi hori lantzeko.
Euskarazko eguneroko hizkuntza pratikatzeko errutinak (eguraldia, data...), esamoldeak... hormetan.
Ordenagailu bat, pantaila handi batekin goian.
Egutegia
Piktograma liburuxkak
Denbora pasak, hitz jokoak...
Film laburrak (batez ere ulermena lantzeko edota bertan ikusten denetik abiatuta, hitz egiteko). Zenbait teknika: egun batean bideoa jarri ikusteko bakarrik; hurrengo saio batean, zertaz hitz egiten den identifikatzen da; beste une batean, bideoan esaten den zerbait aurkezten zaie ikasleei eta haiek, entzuten dutenean, identifikatu behar dute...
Ikasleek ikasitakoaz kontziente izateko, bi ideia:
1) Zerbait berri ikasi duten galdetzen zaie eta Post-It batean jartzen dute.
2) Irudi sekuentzia bat ematen zaie (komiki mutu bat, adibidez) hizkuntza proposatzeko (elkarrizketa, kontaketa...); hilabete bat pasa ondoren, gauza bera ematen zaie eta emaitzak konparatzen dira aurreapenaz ohartzeko.
Komikiak, bi ideia:
1) Istorio mutuak erabili elkarrizketak proposatzeko.
2) Istorio laburrak eman gero antzezteko.
'Betiko' ipuinak (bilduma arrakastatsuen liburuak, adibidez) entzun, irakurri... eta ahal den neurrian buruz ikasi.
Margolari baten bizitza eta lanetan oinarritutako jarduerak. Adibidez, Mentxu Galen margolanak, deskribapenak egiteko, bere biografia iragana erabiltzeko, bere izeneko museora joatea irteera bat antolatzeko...
Antzerkia: gelara ileordeak, jantzi bereziak, zapiak... eramatea ikasleek haien antzezlanak ekoizteko.
Ikasleen behar duten hizkuntza hobe ezagutzeko, haiei galdetzen zaie normalean zer esaten dieten beste ikasleei gaztelaniaz eta hizkuntza hori lantzen da euskaraz. Adibidea: Baloia pasako didazu?
Abestiak: karaokea.
Txiste ulergarriak kontatu.
Hizkuntza akademikoa landu: Biologia, Geologia, Gizartea... arloetan aurreratzen laguntzeko.

Didaktika,
Euskera,
HIZKUNTZA INDARTZEA,
Zinea
2017/11/28
Oinarrizko hitzak
Liburuxka honetan euskararen oinarrizko hiztegia (2.500 hitz) islatzen da. Dokumentu hau 1989an argitaratu daa eta 2014an errepasoa eman zaio, osatu egin da eta zenbait hitzen idazkera eguneratu da.
2017/11/27
Populismoak eta immigrazioaren inguruko jarrerak
2017ko azaroaren 16 eta 17 egunetan Ikuspegi eta Biltzen erakundeek antolatutako VII. Jardunaldiak: Immigrazioa eta Integrazioa EAEn egin ziren Bilbon. Aurtengo gaia honako hau izan zen: Populismoak eta Immigrazioaren Inguruko Jarrerak.
Horiei buruz gehiago jatikeko, hemen dituzue hurrengo bi lotura:
Horiei buruz gehiago jatikeko, hemen dituzue hurrengo bi lotura:
2017/10/19
DBHko 1 eta 2 mailetan Historia, Geografia, Biologia eta Geologiako hainbat gai lantzeko material egokitua aurki daiteke web gune honetan.
2017/06/07
Ikuspegi: immigrazioari begirada
Atzerritar jatorriko biztanleria EAEn 2017
Begirada honetan, EAEko atzerritar jatorriko biztanleen datuak aurkezten dira, 2017ko urtarrilaren 1eko behin-behineko datuak, hain zuzen ere.
Immigrazioari begiradaPanorámica de la inmigración
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)