2008/03/18

Txineraz eta ingelesezko irudi txartelak


Semanda.com web gunean ingelesez eta txineraz hiztegia lantzeko irudi txartelak aurki daitezke.


2008/03/17

Kultura arabiarrari buruzko erreferentziak


Casa árabe webgunean mota desberdinetako baliabide eta eginkizunei buruzko informazioa ematen da., besteak beste, haur eta gazteentzako liburuen katalogo bat, Simsim, deitutakoa. Hemendik deskarga daiteke pdf dokumentuan.

2008/03/14

Gelarako baliabideak: irudiak, jokoak...

Materials per Aules d'Acollida web orriak Kataluniako irakasleek materialen trukea bultzatzen du. Bertan katalana ikasteko zenbait baliabide aurki daitezke. Haietako asko irudietan oinarritzen direnez, euskara daitezke errez.

2008/03/07

Hizkuntza ariketak online

Linguasnet: Hizkuntzak ikasteko ikastaro interaktiboak lau hizkuntzatan: gaztelaniaz, errumanieraz, portugesez eta ingelesez. Ikastaroek ahozko ulermena eta ahoskera hobetzeko ariketak eskaintzen ditu. Hamalau gairen inguruko unitateetan antolatuta daude.

2008/02/19

Migrazioaren eragina familiarengan

Otsailaren 18an Irungo Udalaren Gizarte Ongizate Arloak antolatu zuen jardunaldi bat MIGRAZIOAREN FENOMENOA ETA FAMILIARENGAN DUEN ERAGINA izenburuarekin.
Bertan bi hitzaldi eman ziren:

1. "Jaioterrian adin txikikoak beren kargura dituzten nazioarteko guraso migratzaileei laguntzeko taldeak" / "Grupos de apoyo a madres y padres migrantes internacionales con menores a su cargo en el país de origen".
Hizlariak: Feli Goikoetxea eta Juanjo Villegas.
Edukiak: Irungo etorkinei buruzko zenbait datu eta Irungo Udalaren 'Gurasoekin' programaren barruan duten proiektu pilotoaren berri ematea.

2. Etorbide taldeko Lorena Bertino Menna psikologoak "Tipología y características específicas de las familias vinculadas a la migración" / "Las repercusiones de la separación de los miembros de la familia" / "Cambios derivados de la reagrupación familiar" gaiak tratatu zituen.

Immigrazioari buruzko II.Euskal Plana

Hona hemen bi esteka Immigrazioari buruzko Euskal Plana 2007/09 dokumentuaren testuarekin:
Immigrazioari buruzko II Euskal Plana (euskaraz)
II Plan Vasco de Inmigración (gaztelaniaz)

Eta hemen dituzue datu orokor batzuk, planari buruzko aurkezpen labur pare batean jasota.
Gaztelaniaz
Euskaraz

2008/02/13

Irungo Udalaren Kulturarteko Bitartekotza Zerbitzua

Asteleheneko bileran aipatu genuen bezala, hemen duzue Kabia Erakundeak eta Irungo Udalak babesten duten biterkarien zerbitzuari buruzko informazioa. Arduradunek laguntza eskaintzen dute ikastetxeetan bai ikasleekin bai irakasleekin kulturartekotasunarekin duten hainbat jarduera egiteko.
Tel. 638901245.
E-posta: mediacionirun@hotmail.com

2008/01/19

Elizabeth Coelhoren hitzaldiak: zenbait esteka

Urtarrilaren 14- 22 egunetan zehar Bilbon, Donostian eta Gasteizen emandako hitzaldietan, Elizabeth Coelhok erabilitako aurkezpenen testuak eta beste zenbait dokumentu aurki ditzakezue esteka hauetan klikatuz:
1.saioa
2.saioa
La enseñanza en los cuadrantes
Referencias bibliográficas
Jakingarriak: Kulturartekotasuna eskolan
Kultura anitzetako eskoletan irakasten eta ikasten
Hik Hasi artikulua
Un enfoque global


Saioetan aipatutako beste zenbait weborri:
International Children's Digital Library, hizkuntza desberdinetan idatzitako online liburuak.
Dual Language Literacy Practices (beste zenbait gauzaren artean, ikasleek egindako liburuak, adib. My New Country)
Dual Language Showcase. Thornwood Public School eskolako proiektu batean ikasleek egindako ipuin elebidunak.
Welcome to Ontario weguneak etorri berrientzako informazioa biltzen da. Beste hainbat baliabideren artean, hezkuntza sistemari buruzko informazioa emateko liburuxka hau lor daiteke: Guía para los recién llegados.

2008/01/11

Cine e Interculturalidad

CREI webguneko Cine e Interculturalidad atalean kulturarteko hezkuntza eta beste zenbait balorerekin zerikusia duten film batzuen erreferentziak eta irakasleentzako gidak aurki daitezke.

2008/01/10

Ikasle etorri berrien irakaskuntzari buruzko jardunaldiak

Deustuko Unibertsitateak antolatu du honako ekintza hau:


Jardunaldi hauek 2008ko apirilaren 24 eta 25 egunetan egingo dira Bilbon.