2008/06/17

Garatu ikastaroak 2008/09

Hona hemen 2008/09 ikasturterako antolatu diren Garatu ikastaroen zerrendarako lotura. Hobe da kontsulta ezkerreko aldean dagoen zutabetik egitea, pdf dokumenturako esteka gaizki baitago gaur behintzat.
Deialdia BOPV/EHAA

2008/05/30

Kulturarteko Hezkuntza lantzeko hiru baliabide

Corverako (Asturias) Gea BHIko irakasleek Bigarren Hezkuntzako ikasleekin kulturarteko ikuspuntutik mundua ezagutzeko jarduera hau prestatu dute: Los dados de la vida Jarduera online egin daiteke eta fitxategia deskargatzeko aukera ere dago.

Le site de tous les alphabets web orrian munduko alfabeto ugari jasotzen dira.

Shakira, una vida en movimiento Interneten informazioa lortzeko 'altxor bila' moduko jarduera bat da.

2008/05/29

Bilbon (08/05/28) Dinamizatzaileentzako bileran aipatutako zenbait webgune

Atzo, maiatzak 28, kultura arteko hezkuntzako dinamitzaileen koordinaziorako bileran aipatu ziren zenbait web gunetarako estekak edota erlazionatutako loturak dituzue hemen.

- Dunboa BHIko INTERKULTURALITATEA bloga.
- Hirubide BHIko HIRUBIDE BHI bloga.
- AUDIRIA, gaztelania ikasteko zenbait baliabide.
- INVISIBLES dokumentala.

2008/05/13

Ikastetxe publikoetarako proiektuen deialdia

Hezkuntza Sailak argitaratu ditu irakasleen ordutegi berezia behar duten proiektuak eskatzeko deialdiak. Hemen aurki ditzakezue:
Euskarazko dokumentuak.
Gaztelaniazko dokumentuak.

Haien artean, hauek izan daitezke garrantzitsuenak HIPI eta Kulturarteko Hezkuntzako Dinamizatzaileek ezagutzeko:

Kultura artekotasuna sustatzeko proiektua / Proyecto para la promoción de la interculturalidad

Hizkuntza-Errefortzurako Proiektua / Proyecto de Refuerzo Lingüístico

2008/05/12

Mapak

Geografia ikasteko online ariketa ugari aurki daitezke webgune honetan:
Mapas Flash interactivos

2008/05/07

Zenbait esteka interesgarri

Revista de Educación. Nº 345. Enero-abril 2008. Monográfico: De inmigrantes a minorías: temas y problemas de la multiculturalidad


TDR (tesis doctorales en red) web gunetik 'La competencia comunicativa intercultural. Un estudio en el primer ciclo de la ESO' tesia bila daiteke. Egilea: Vilà Baños, Ruth. Urtea: 2005


Menores extranjeros no acompañados. Web honetan honako hau aurki daiteke: Páginas de referencia sobre el tema, legislación extranjería, referencias para la educación multicultural e intervención con MENA...



RTVE: Con todos los acentos Bideoak, errezetak eta beste zenbait baliabide...


Tinc un nou amic webquesta.


Aula de inmersión lingüística de Oviedo bloga.

Pluralismo y convivencia Komunitate desberdinen ezagutza bultzatzeko fitxak eta audio fitxategiak.

2008/05/06

Ikasle etorkinen kontzentrazioak: Kataluniako egoerari buruzko albistea

Albiste honetan ikasle etorri berrien banaketa eta eskola-kontzentrazioari dagokionez, Katalunian ematen ari den egoera komentatzen da.

2008/04/29

Ebakigarriak eta mapak

Hona hemen lotura batzuk panpinen eta jantzien ebakigarriak deskargatzeko. Lehen Hezkuntzan jantziak ikasteko erabilgarri suerta daitezke.

Cerotec
'Dibujos para pintar'

Honako web gune hauetan, berriz, mapak lor daitezke:
Perry-Castañeda Library Map collection
U.N. Map Library

2008/04/28

Dunboa BHIko bloga

Dunboa BHIko HIPIak eta Kulturarteko Hezkuntza Dinamizatzaileak blog hau kudeatzen dute bertan ikasleek kultura arteko gaiei buruzko informazioa irakurri, jarduerak egin edota iruzkinak idatz ditzaten.

Gaurko saioan (08/04/28) aipatutako bi baliabide

HIPIen taldean bi web gune hau komentatu dira:

Nafarroako Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroak euskalduntzeko zenbait baliabide eskaintzen ditu pdf fitxategietan, adibidez...
- Ari Gara 1 (ikaslearen liburua)


Mi mundo en palabras Centro Cervantes Virtualek kudeatutako web gunean baliabidea da. Haurrek gaztelania ikasteko pentsatuta dago soinua, irudiak eta animazioen bidez.

Dinamizatzaileen taldean beste web gune hau aipatu da: Audiria. Bertan gaztelania lantzeko entzumenak eta ariketak aurki daitezke.

2008/03/18

Txineraz eta ingelesezko irudi txartelak


Semanda.com web gunean ingelesez eta txineraz hiztegia lantzeko irudi txartelak aurki daitezke.


2008/03/17

Kultura arabiarrari buruzko erreferentziak


Casa árabe webgunean mota desberdinetako baliabide eta eginkizunei buruzko informazioa ematen da., besteak beste, haur eta gazteentzako liburuen katalogo bat, Simsim, deitutakoa. Hemendik deskarga daiteke pdf dokumentuan.