2014/03/14

Multilingual Families europar proiektua

Web gune honetan europar proiektu baten aurkezpena eta sortutako baliabideak jasotzen dira. Bertan atzerritar jatorriko familien hizkuntzak suspertzeko zenbait dokumentu argitaratu dira.

https://sites.google.com/site/multilingualfamiliesprojectes/about



2014/03/10

Nola sortu audio fitxategiak diktaketa baterako

Lotura honetatik gaurko jarduera praktikoa egiteko jarraibideak deskarga ditzakezue.


Eta hemen dituzue ariketa egiteko mikroipuin batzuen testuak. Iturria.

2014/03/05

Zertarako erabili audio grabazioak HIPIaren gelan?


Hurrengo bi orri hauetan audio grabazioen erabilera batzuk ikus daitezke:

Zehazki ikasle etorri berriekin lan egiteko proposamen batzuk:

  • Irakasleek diktaketak prestatzen dituzte. Interneten argitaratzeko, Educaplay erabil daiteke. 
  • Ikasleek eskolatik kanpo mp3 fitxategiak entzuteko gailuren bat izango balute, irakasleek prestatutako grabazioak entzun litzateke helburu ezberdinekin, adibidez, abesti edo poema bat buruz ikasteko, ipuin labur baten kontaketa prestatzeko, ahoskera ariketak egiteko...
  • Ikasleek beraiek testu laburrak grabatu eta Interneten azaltzen dituzte. Horretarako Voki edo Babblerize erabil daiteke.

2014/03/02

Afrika kontuan

Afrika kontuan komiki moduan argitaratutako Afrikako ipuin tradizionalen bilduma da. Hiru liburu dira.


http://www.uberan.org/?kaia/item/afrika-kontuan-komiki-bilduma-plazaratu-dute

Hona hemen Pako Eizagirrek irakurritako ipuin bat: 'Ehiztari bakartia'.


Beste ipuin baten lotura: 'Dordokaren estrategia'


2014/03/01

Alboan: HH eta LHn kulturartekotasuna lantzeko unitateak

Alboan erakundeak argitaratutako ikastunitate bilduma bat hurrengo bi loturatatik ikus edota deskargatu daitezke:

Euskarazko bertsioak
Gaztelaniazko bertsioak


Baliabide hauek paperez ere eskura daitezke, karpeta bakoitza (HHkoa edo LHkoa) 10 eurotan. Informazioa: Tel 943275173; e-posta: educacion@alboan.org

2014/02/28

Euskarazko testu laburren ulermena lantzeko baliabideak

Donostiako Harri Berri-Oleta ikastetxean prestatutako material hauetan mota anitzeko zenbait testu laburren (jarraiak eta ez-jarraiak) ulermena lantzeko galderak jasotzen dira.




2014/02/26

Ikasle etorri berriek egindako lanak

Bi adibide hauetan ikasleek bidaia bati buruz idazten dute galdera batzuek gidatuta.


Hurrengoetan ikasleek familiei buruz idazten dute:

Hemen ikasle batek idatzitako eta irakurritako ipuin bat entzun daiteke:



2014/02/03

Gaurko saiorako proposatutako jarduera praktikoa


Lan proposamena:
  • Talde handian ikasle etorri berriekin lantzeko zenbait gai edota jarduera mota aipatuko ditugu.
  • Educaplay ariketak ekoizteko gai edo jarduera batzuk aukeratuko ditugu.
  • Informatika gelan bikoteka lan egingo dugu. Bikote bakoitzak gai batetaz (edo bitaz) arduratuko da eta honako mota hauetako ariketak prestatuko ditu:
                   Adivinanzas ------ Adibidea
                   Crucigramas ------- Adibidea
                   Completar los textos ------ Adibidea
                   Dictados ------ Adibidea
                   Relacionar elementos ------ Adibidea
                   Cuestionarios tipo test y preguntas ------ Adibidea
                   Mapas ------ Adibidea

  • Ariketak prest eta argitaratuta daudenean, blog honetako orri batean txertatuko ditugu.

2014/01/27

Irakurketa lantzeko testu batzuk

Hona hemen dokumentu pare bat ikasle etorri berriekin irakurketa eta irakurritakoaren ulermena lantzeko: