2014/09/18

Euskaldun berri autodidaktak

Bi bideo hauetan euskara ikasteko jarraitu duten prozesua kontatzen dute bi pertsona atzerritar.



2014/04/28

Webquestak: Inauteriak eta Menua

 Hurrengo bi jarduera sekuentziatan inauterietan eta errezetetan oinarritutako azalpen eta jarraibidezko testuak ekoiztea proposatzen da. Aipatutako gai horiekin lotuta, gorputzaren atalak nahiz janariak adierazteko hiztegia ere lantzen da.

Euskaraz eta gaztelaniazko bertsioak egin dira.

Laster...inauteriak

Llegan los carnavales

 *****

Menua prestatzen

 

Preparamos el menú

 

 


 

2014/04/27

Bideoak sortzeko ariketak

Ikasturtearen hasieran, beste zenbait gairen artean, HIPIen mintegi saioetan bideoen edizioa lantzea proposatu zen. Jarduera hori iksturte honetan gauzatu ez denez, Irungo Berritzeguneko beste mintegi batean erabilitako baliabideak aipatzen ditugu:

https://sites.google.com/site/audioetabideolh/home

Web gunea: Audio eta bideo digitala Lehen Hezkuntzan

Bideoari buruzko orriak: 3. saioa eta 4.saioa

Ariketak

2014/04/26

Ikasle etorri berriekin ipuinak lantzeko iradokizunak

Honako aurkezpen honetan Lehen Hezkuntzan ipuinak lantzeari buruzko ideia batzuk azaltzen dira: erabilgarritasuna, adibide bat, hizkuntza lantzeko ariketa motak...



2014/03/14

Multilingual Families europar proiektua

Web gune honetan europar proiektu baten aurkezpena eta sortutako baliabideak jasotzen dira. Bertan atzerritar jatorriko familien hizkuntzak suspertzeko zenbait dokumentu argitaratu dira.

https://sites.google.com/site/multilingualfamiliesprojectes/about



2014/03/10

Nola sortu audio fitxategiak diktaketa baterako

Lotura honetatik gaurko jarduera praktikoa egiteko jarraibideak deskarga ditzakezue.


Eta hemen dituzue ariketa egiteko mikroipuin batzuen testuak. Iturria.

2014/03/05

Zertarako erabili audio grabazioak HIPIaren gelan?


Hurrengo bi orri hauetan audio grabazioen erabilera batzuk ikus daitezke:

Zehazki ikasle etorri berriekin lan egiteko proposamen batzuk:

  • Irakasleek diktaketak prestatzen dituzte. Interneten argitaratzeko, Educaplay erabil daiteke. 
  • Ikasleek eskolatik kanpo mp3 fitxategiak entzuteko gailuren bat izango balute, irakasleek prestatutako grabazioak entzun litzateke helburu ezberdinekin, adibidez, abesti edo poema bat buruz ikasteko, ipuin labur baten kontaketa prestatzeko, ahoskera ariketak egiteko...
  • Ikasleek beraiek testu laburrak grabatu eta Interneten azaltzen dituzte. Horretarako Voki edo Babblerize erabil daiteke.

2014/03/02

Afrika kontuan

Afrika kontuan komiki moduan argitaratutako Afrikako ipuin tradizionalen bilduma da. Hiru liburu dira.


http://www.uberan.org/?kaia/item/afrika-kontuan-komiki-bilduma-plazaratu-dute

Hona hemen Pako Eizagirrek irakurritako ipuin bat: 'Ehiztari bakartia'.


Beste ipuin baten lotura: 'Dordokaren estrategia'


2014/03/01

Alboan: HH eta LHn kulturartekotasuna lantzeko unitateak

Alboan erakundeak argitaratutako ikastunitate bilduma bat hurrengo bi loturatatik ikus edota deskargatu daitezke:

Euskarazko bertsioak
Gaztelaniazko bertsioak


Baliabide hauek paperez ere eskura daitezke, karpeta bakoitza (HHkoa edo LHkoa) 10 eurotan. Informazioa: Tel 943275173; e-posta: educacion@alboan.org