2007/12/18

Hizkuntzen irakaskuntzarako baliabideak

ELI argitaletxeak atzerriko hizkuntzak irakasteko zenbait baliabide argitaratzen ditu. Horien artean, testu gutxiko materialak badaude: mozorroak (Las máscaras), posterrak (Flip posters)...

Itundutako ikastetxeetarako deialdia

AGINDUA, 2007ko abenduaren 4koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena. Honen bidez, diru-laguntzak deitu dira unibertsitatez kanpoko itundutako ikastetxeetarako, 2007-2008 ikasturtean Lehen eta Bigarren Hezkuntzan hasi berri diren ikasle etorkinentzat kultura artekotasuna lantzeko programak eta hizkuntza indartzeko programak egin ditzaten.

ORDEN de 4 de diciembre de 2007, del Consejero de Educación, Universidades e Investigación, por la que se convocan subvenciones para los Centros Docentes concertados de enseñanza no universitaria, para la ejecución de programas para la promoción de la interculturalidad y de refuerzo lingüístico del alumnado de reciente incorporación en Educación Primaria y Secundaria durante el curso 2007-2008.

Deialdia irakutzeko esteka.

2007/12/04

Garatu ikastaroa

GARATU ikastaroen artean honako hau eskaintzen da:

KULTURARTEKO HEZKUNTZA PRAKTIKAN

Hasiera Data: 2008-01-20 / Amaiera Data: 2008-03-20

Dirudienez, oraindik dago irekita parte hartzeko aukera.

Elizabeth Coelho

Hurrengo egunetan urtarrilean Elizabeth Coelhok emango duen ikastaroari buruzko informazioa jasoko duzue zuen ikastetxeetan.
Gipuzkoako datak: 2008ko urtarrilaren 17 eta 18 egunetan, 9:30-14:30.
---------------------------------------------------------------
Etorkinen irakaskuntza-ikaskuntza gaian aditua da Toronto Unibertsitateko irakasle hau. Bere lana ezagutu nahi baduzue, hona hemen lotura batzuk:


2007/11/07

Euskararen irakaskuntzarako zenbait baliabide

Zarauzko Berritzeguneko web orrian aurki ditzakezue DBHn ikasle etorkinei euskara irakasteko zenbait baliabide: Europako Hizkuntzen Irakaskuntzarako Markoan oinarritutako helburu zerrendak, ebaluazio probak, úntate didaktikoak…

2007/11/05

Hizkuntza desberdinetako ipuinak

Hona hemen hizkuntza desberdinetan argitaratutako liburu batzuen erreferentziak:

Yoha y el hombre de la ciudad / El chico y los animales

El filósofo y el pescador / La anciana y los mosquitos


Kulturarteko Hezkuntzarekin zerikusia duten beste hainbat libururen berri aurki dezakezue Bilboko Litterae mundi liburudendaren web orritik. Haiek ere blog bat dute immigrazio eta kulturartekotasun gaiez hitz egiteko. Hemen duzue katalogo bat.


Zaratamoko HIPIen blogean azaltzen den sarrera honetan ere beste bilduma bati buruzko informazioa aurki dezakezue.

3.saiorako gai zerrenda

Hona hemen gure hirugarrensaiorako gai zerrenda:

- Hasierako saioetan mintegiaren lanari buruz proposatu zena berraztertzea:
* Liburutegian edukitzeko hizkuntza desberdinetako liburu bildumak eskatzea.
* DBHrako irakurketa sinpleak.
* Baliabideen errebisioa.
* Merkatuen dauden testuliburuak.
* Helburuak eta programazioa.

- 2007/08 ikasturterako proposamena:
*Saioen egitura:
- Informazioak, baliabideak, beharrak…
- Helburuak eta programazioa.
- Materialak aztertzen eta moldatzen.

- Informazioak, baliabideak, beharrak…
* Bilboko saioetan (urriak 8) egindakoa komentatzea.
* Testuliburuak: Los libros de Nur, El mundo de Dunia. Informazio gehiago eta audioak: Punt d’intercanvi.
* Languageguide, hasierako ebaluaziorako baliabideak.
* Herrialde desberdinetako hezkuntza sistemei buruzko informazioa.

- Helburuak eta programazioa.
* Hizkuntzen Irakaskuntzarako Europako Erreferentzia Markoa (azalpen laburra).
* I. Ortegaren proposamenaren azterketa.
* Katalana irakasteko programazio bat.


- Materialak aztertzen eta moldatzen.
* Programazio baten azterketa talde txikietan.
* Elkarjartzea.

2007/10/22

Zenbait lotura berri

Eskuineko zutabean, esteka multzoetan, honako baliabideetara erraz sartzeko hainbat lotura aurki ditzakezue.

Kulturarteko Hezkuntza: ONGak, sentsibilizaziorako materialak... Creade, Centro de Recursos para la Atención a la Diversidad Cultural en Educación (MEC), informazioa, berriak, irudi bilduma... jasotzen ditu. Aula intercultural mota desberdinetako baliabideak: artikuluak, unitate didaktikoak... eskaintzen ditu. Miradas del mundo weborrian, beste zenbait gauzaren artean, online jolas moduko jarduera batzuk daude.

Harrera plana egin edo eguneratzeko zenbait ideia atera ditzakezue honako baliabideetatik:
Inma Ortegaren azalpenean, CNICE eta Junta de Castilla León, hezkuntza orrietan pautak eta aholkuak aurki daitezke. IES Cristóbal Pérez Pastor, CEIP Severo Ochoa, Proyecto Saraqusta eta beste gune honetan: Ejemplo plan de acogida centro primaria harrera-planerako dokumentuak eta proiektuen adibideak daude.

2007/10/01

Urriaren prestakuntzari buruzko oharra

Ziur aski jadanik dakizuenez bezala, Hizkuntza Indartzeko Programako (HIPI) Berrientzako eta Kulturarteko Hezkuntza Programaren laguntzailearentzako hasierako prestakuntza saio bat antolatu da datorren astelehenerako.

Data:, 2007ko urriaren 8a,
Lekua: Bilbon, IES Unamuno BHI, Licenciado Poza, 1
Ordutegia: goizeko 10etatik 14:30ak arte.

Hasierako saioetan aurkeztutako egutegian azaltzen zen bezala, urriaren 8an gure mintegiko bilera bat aurreikusita zegoen. Bilboko saioa egun berean izango denez eta kontuan izanik planteatzen diren gaiak HIPI guztientzat interesgarriak gerta litezkeela, Bilboko saioa lehenestea erabaki dugu, gure hurrengo mintegi saioa azaroaren 5era utziz.

2007/09/25

HIPI Berrientzako eta Kulturarteko Hezkuntza Programaren laguntzailearentzako hasierako prestakuntza

Ikasturte hasierako HIPI berrientzako prestakuntza saioari dagokionez, nahiz eta oraindik berri ofizialik ez eduki, hemen aurreratzen dizuegu momentuz dugun informazioa:


Gaia: HIPI Berrientzako eta Kulturarteko Hezkuntza Programaren laguntzailearentzako hasierako prestakuntza.
Data: 2007ko urriaren 8a,
Lekua: Bilbon, IES Unamuno BHI, Licenciado Poza, 1
Ordutegia: goizeko 10etatik 14:30ak arte.

Deialdia ikastetxeetara bidaliko da, zuzendariei zuzendutako gutun baten bidez.

2007/09/12

Irailaren saioetarako gai zerrenda

17rako lan plana:
1. Taldekideen aurkezpena.
2. Ikasle etorkinekin esku hartzeko protokoloa (Gipuzkoako Aholkulari Taldeak egindako lanaren aurkezpena).
3. Norberak lekarkeena.

18rako lan plana:
1. HIPIen funtzioen errepasoa (guztien partaidetzarekin).
2. 07/08 ikasturteko mintegiaren lan plana (egutegia, proposamenak, eskaerak, beharrak,...).
3. Norberak lekarkeena.