2009/09/29

HIPIWIKI

Leioako Berritzegunetik honako wiki hau ekoiztu dute, HIPi eta Kultura arteko dinamizatzaileentzako zenbait baliabide eta informazio jaso eta ordenatzeko.

2009/09/18

Online itzultzailea

Google teknologiaz baliatzen den Tradukka online itzultzaileak tekleatu edo kopiatzen duguna momentuan bihurtzen du aukeratutako hizkuntzara. Euskara erabiltzeko oraindik aukera ez badago ere, erabilgarri suerta daiteke guraso atzerritarrei beraien hizkuntzaz oharrak idazteko edo ikasleekin gaztelaniazko ariketak egiteko.
Educación tecnológica blogeko sarrera honetan irakurritako informazioa.

2009/09/08

2009/10 ikasturteko prestakuntza

HIPI berrientzako prestakuntza saioak:
Datak: 2009ko irailaren 21a eta 22a.
Lekua: Gasteizko Berritzegunea. Gasteiz Etorbidea, 93.
Ordutegia: 10etatik 14:30ak arte.

HIPI guztientzako mintegi bilerak:
Urriak 19
Azaroak 23
Abenduak 14
Urtarrilak 25
Otsailak 22
Martxoak 15
Apirilak 26
Maiatzak 10

Dinamizatzaile berrientzako prestakuntza saioa:
Data: 2009ko irailaren 23a.
Lekua: Bilbon, Berritzegune Nagusian, Tolosa kalea, 6.
Ordutegia: 10etatik 14:30ak arte.

Dinamizatzaile guztientzako mintegi bilerak:
Urriak 5
Azaroak 2
Urtarrilak 11
Otsailak 1
Martxoak 1
Apirilak 12
Maiatzak 10