SIOP etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
SIOP etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2012/11/22

SIOP

Hizkuntza eta edukiak web gunean SIOP ereduan (Sheltered Instruction Observation Protocol) oinarritutako zenbait irakaste estrategia aurkezten dira. Hona hemen hizkuntza eta edukiak batera ikasi behar dituzten ikasleei laguntzeko proposatzen den planteamendua:
"Testu liburuak zailak izaten dira hizkuntza berri bat ikasten ari diren ikasleentzat baina testuak egokitzen direnean arrisku handia dago testua deskafeinatzeko eta edukiak galtzeko. Bestalde, ezin da espero ikasle bat entzunez bakarrik edukiak ikastea. Hori dela eta, bideak aurkitu behar dira testuak eta beste materiala batzuk ulergarriak egiteko ikasle guztientzat, materialak egokitu behar dira baina edukiak aldatu gabe. Modu asko gomendatu dira irakurtzeko arazoak dituzten ikasleentzat eta erabilgarrriak dira hizkuntza berriaren ikasleekin ere. Teknika hauek unitate osoan zehar erabil daitezke hainbat eratan: aurre-irakurketa estrategia moduan, irakurketa bitartean laguntza moduan edo irakurketa egin ondoren ikasitako informazio berria antolatzeko.
Edukiak egokitzeko proposamenak honako hauek izan daitezke: grafiko antolatzaileak, eskemak, marrazkien etiketatzea, ikasketa-gida, testu egokituak edota markatuak".

2010/10/22

Antolatzaile grafikoak


Hona hemen web orri batzuk grafiko antolatzaileei buruz:


SIOP. Blanca Olaldek SIOP metodologiari buruz egin zuen lan honetan antolatzaile grafiko ugari ikus daitezke helburuaren arabera sailkatuta.

Organizadores gráficos: ideas y recursos (Cuaderno Intercultural). Teoria, artikuluak, adibideak... antolatzaile grafikoen inguruan.


Reseña de organizadores gráficos (Eduteka). Antolatzaile grafiko mota batzuk komentatzen dira.


Freeology: Graphic Organizers. Ingelesez badago ere, web gune honetan adibideak eta erabilerari buruzko ohar erabilgarriak aurki daitezke. Itzulpenak beehar badira, Google Translator erabil dezakezu honako helbidea kopiatuz: http://freeology.com/graphicorgs/page4.php


EdHelper.com. Eredu gehiago, ingelesez ere bai.