2013/11/27

Educaplay

Educaplay web gunean irakasleek online ariketak sor ditzakete. Ekoiztutako jarduerak Interneten biltzen dira eta edozeinek erabil ditzake.

Adibide bat:






Adibideak:
Bideo-tutorial bat:

2013/11/03

IKTen erabilera HIPIaren gelan

HIPIak, beste edozein irakaslek bezala, hamaika eratan erabil ditzake teknologia berriak bere ikasleen ikaskuntza prozesua errazteko. Orokorrean, bi ikuspuntu nagusitatik aprobetxa daitezke baliabide hauek: besteek egindakoa erabiltzeko, hau da, jasotzaile moduan; edo eduki propioak ekoizten, sortzaile gisa. Kasu horretan irakaslea bera edota ikasleak izan daitezke egileak. Adina, denbora, baliabideak... formula bat edo bestea aukeratzeko aldagaiak kontuan hartu behar dira.

Aipatutako bigarren aspektuan, baliabideen sorreran, zentratuko gara batez ere hurrengo mintegi saioetan. Hasteko, erabilera eta tresna batzuk birpasako ditugu:


Power Point edo antzeko aurkezpenetarako softwarea, adib. Impress edo Google Drive.

ZERTARAKO:
  • Ahozko azalpenak ematen laguntzeko.
  • Soinudun narrazioak sortzeko.
Irakasle batek egindako ipuin baten adibidea: Hiru triku



Movie Maker edo bideoak editatzeko beste edozein programa (Fotos Narradas...)

ZERTARAKO:
  • Trailerrak, istorioak, esketxak, bideopoemak... sortzeko.
  • Gelako grabazioak egiteko.
Gelako jarduerak: adibideak

Huelvako San Wabalonso ikastetxeko ikasleek egindako bideo bat.

Audacity edo audio fitxategiak sortzeko beste programaren bat, adibidez, Windows grabatzailea.

ZERTARAKO:
  • Irrati programak egiteko.
  • Elkarrizketak edo beste motatako testuak grabatzeko (besteekin konpartitzeko edo gelan egindakoa ebaluatzeko).


Calaméo edo Issuu bezalako zerbitzuak.

ZERTARAKO:
  • Idatzitako lanak formato erakargarri batean argitaratzeko.

Ikasgela batean egindako errezeta bilduma ERREZETAK

Tar Heel Reader edo online dauden beste zerbitzu batzuk.

ZERTARAKO:
  • Argazkiak eta argazki-oinen bitartez istorio laburrak, gosarioak, irudi liburuak... online azaltzeko.
Adibide bat: Mi clase



ZERTARAKO:
  • Emandako irudi batzuk erabilita argazki-oinak idazteko. Egindakoa pdf moduan gorde daiteke eta paperez inprimatzeko aukera dago.


ZERTARAKO:
  • 'Avatar' bat sortu ondoren deskribapenak egiteko.
  • Mota askotako grabazio laburrak egiteko: aurkezpenak, asmakizunak, albisteak, elkarrizketak...

2013/11/01

Ikasle etorri berrien matematika konpetentziari buruzko artikulua

"La integración del alumnado inmigrante. Estudio comparativo según su procedencia" Números aldizkariaren artikuluan zenbait herrialdetatik etorritako ikasleen gaitasun matematikoa aztertzen da.