2011/11/18

BILTZEN erakundearekin prestakuntza saioak

Kulturarteko Hezkuntza ikuspegi baten barruan, gizartean eta ikastetxeetan dugun kulturaniztasun egoeraren ulermena bultzatzeko prestakuntza saio hauek antolatu dira:

Irungo Berritzegunean:
“Reagrupación familiar”
Azaroaren 24an eta 28an, 16:00-18:00
Izen-ematea
Donostiako Berritzegunean:

“Sistemas educativos en los paises de origen de las familias inmigrantes: referencias y pautas de relación con los sistemas educativos formales”
Azaroaren 29an, 15:00-17:15
Izen-ematea

2011/11/17

Zenbait baliabide 'mintzalagunak' jarduera ezagutzeko

Hurrengo hiru web orriak erabilgarriak izango dira Matilde Martínezen 'Les parelles lingüístiques' ideia didaktikoan oinarrituta mintegian 'mintzalagunak' jarduera garatzeko:
Irudiaren iturria: http://paseopsicopedagogico.wordpress.com/2011/04/19/entrevista/


2011/11/16

Hizkuntza abestien bidez lantzeko proposamena

Blogge@ndo blogean Marcos Cadenatok aurkezten du hurrengo jarduera hau.

Izena: Te doy una canción
Nori zuzenduta: BHko ikasle etorri berriei
Saio kopurua: 4-5 saio
Prozeduraren urrats nagusiak:
  1. Ikasleek abesti bat aukeratzen dute.
  2. Abestiaren testua bilatu eta lantzen dute.
  3. Hitz gakoak identifikatzen dute
  4. Aukeratutako hitzak ilustratzeko irudiak bilatzen dituzte.
  5. Audioa bilatzen dute.
  6. Audioa eta irudiak erabiliz, bideo bat egiten dute Movie Maker programarekin
Informazio gehiago SARRERA HONETAN.

Adibidea:

2011/10/31

Dinamizatzaileentzako prestakuntza saioa

Kulturarteko Hezkuntza Proiektuaren Irakasle Dinamizatzailerentzako prestakuntza saioa

Data: 2011ko AZAROAREN 16a
Lekua: BIZKAIKO HEZKUNTZA ORDEZKARITZA (GRAN VÍA 85 BILBO)
Ordutegia: 10-14:30

Egitaraua:
• Tertulia dialogikoa. Artikulua: "Competencia oral y educación democrática" Guadalupe Jover (informazioa)
Red de Escuelas Interculturales izeneko sarea
• Baliabideak

2011/10/28

El jarabe de los idiomas


El jarabe de los idiomas Bartzelonako botikarien elkarte batek osasunarekin lotura duten hiztegia lantzeko baliabidea da. Egileen helburuahonako hau da: ikasle etorri berriei eskolako hizkuntzetan hiztegia ikasteko aukera ematea IKTen erabileraren bidez.

2011/10/21

Familia berriz elkartzeari buruzko saioak

G02 Berritzegunean egingo den prestakuntza jarduera:Familia berriz elkartzeaz

Egunak: azaroak 24 eta 28
Ordutegia: 16:00-18:00
Lekua: Irungo Berritzegunea.
Edukiak:
- Atzerritarren legeak dituen baldintzak eta bete behar diren prozedurak ezagutzea, baita egoera honek ikasle etorri berriarengan eta bere familiarengan duen eragina.
- Familiengan sortzen diren egoerak aztertzeko pautak: harremanak berregitea, autoritatearen eredua, aldaketa sozioekonomikoak, etab.
- Ikasle hauekin eta bere familiekin harrera eta tutoretza lana egiteko orientabideak.
Emaileak: Nancy Juape eta Leire Garraftatxu

Izen-ematea:
Ildo-Programa atalean Guztientzako Eskola aukeratu eta Bilatu gainean klikatu.
Izena emateko aukeratu, datuak bete eta Bidali sakatu.



2011/10/17

Immigraziori buruzko jardunaldiak


Ombupean Immigrazioak antolatutako jardunaldien egitaraua eta hainbat material web orri honetan aurki daitezke.

2011/10/07

HIPIWIKI gunean aurki daitezkeen zenbait baliabide

HIPIWIKI gunea.

HIPI berriei zuzendutako atala.

Ikastetxeko esperientzen artean Astrabudua BHIko irakasle baten lana azaltzen da.

"Ikasle bakoitzari erabilgarrien iruditzen zaizkion euskal ehun esaldi batzea. Lehendabiziz esaldiak itzultzaile elektronikoen bidez idatzi dituzte eta gero esaldiak Internetera igo dituzte Tatoeba aplikazioa erabiliz. Ikasleen lanak Wiki baten barruan daude, bakoitzak bere orrialde du (koaderno digital)" (HIPIWIKItik hartua)

2011/10/06

Matilde Martínezek proposatutako hiru jarduera

Hona hemen lotura batzuk Matilde Martínez irakasleak joan den otsailean Bilbon aurkeztutako hiru jarduerarekin lotuta.

KULTUR IRTEERAK

HIZKUNTZA BIKOTEAK

AHOZKO AZALPENAK
Beste batzuk:
Programació IES Palau Ausit (goian aipatutako jarduerari buruzko zehaztapen batzuk ematen dituena)

2011/10/05

Euskal aditzaren jokabidea

Euskal aditza online jokatzeko tresna da Aditzak.com. Aditzaren funtzionamendua ulertuta, tresna hau lagungarria izan daiteke era azkar batean aditz forma zuzena bilatzeko.

2011/10/04

"Arian" euskara ikasteko metodoa

Elkar argitaletxeak euskara ikasteko Arian metodoa bakarka zein ikasgela barruan erabiltzeko plazaratu du. Metodo hau ikuspegi funtzionalean koka daiteke. Eguneroko egoera komunikatiboak hartzen ditu abiapuntutzat (sendagilearenean, erosketak egiten, lana bilatzen…) egoera bakoitzak behar dituen hizkuntz baliabideak (hiztegia, egiturak...) ikasi eta praktikatzeko.

2011/10/03

HIPI berrientzako prestakuntza saioak

Joan den irailean Gasteizko berritzegunean hiru egunetan zehar egin ziren prestakuntza saioetan erabilitako zenbait dokumentu hemendik eskura daitezke.

2011/09/27

IKTen eragina euskararen ikaskuntzan

Gaur8 web guneko sarrera honetan Urtza Garayren tesiaren berri ematen da. Bertan Durangaldeko etorkin gazteekin egin duen ikerketan oinarrituta, euskara teknologia berrien bidez era erakargarriago batean ikasten dutela adierazten da.

2011/09/15

Munduko jatetxea

Cuaderno intercultural blogeko sarrera honetan solidaritatea eta janariak eskuratzeko desberdintasunei buruzko kontzientziatzioa suspertzeko dinamika bat aurkezten da. Hona hemen praktikaren bideoa:

2011/09/07

HIPI eta Kultura Arteko Dinamizatzaile berrientzako prestakuntza saioak

HIzkuntza Indartzeko Programa


Datak:  2011ko irailaren 19a, 20a eta 22a
Lekua: Gasteizko Berritzeguneko Gorbeia Aretoa
Gasteiz Etorbidea, 93. Vitoria-Gasteiz
Ordutegia: 10etatik 14:30ak arte

Hasierako prestakuntza honetan honako gai hauek landuko dira: kulturarteko hezkuntzaren oinarriak, hizkuntzen irakaskuntzaren azken ekarpenak, eta jatorrizko hizkuntz aniztasuna. 

Kultura Arteko Hezkuntza


Datak: 2011ko irailaren 14a, 21a eta 28a
Lekua: Berritzegune Nagusia
Tolosa kalea, 6. Bilbo
Ordutegia: 10etatik 14:30ak arte


Hasierako prestakuntza honetan honako gai hauek landuko dira:
• Kulturatekotasun ikuspegira hurbildu.
• Dinamizatzaileen funtzioak eta betebeharrak aztertu.
• Lehentasunezko gaiak zehaztu: Harrera Plana.
• Familia etorri berrien migrazio proiektuen gakoak ezagutu
Izen-ematea

2011/06/06

Ipuinak hizkuntza desberdinetan

Sabadelleko Hizkuntza Normalkuntzarako Patzuergoak "20 contes comptats" izenburuko ipuin bilduma sortu du. Ipuinak katalanez eta jatorrizko hizkuntzetan irakur daitezke. Horretaz gain, ipuinaren zati bat jatorrizko hizkuntzaz entzun daiteke baita hizkuntza horri buruzko zenbait azalpen katalanez ere.

Zenbait ipuin (errumanieraz, portugaleraz...) ikasle etorri berrien hasiera ebaluaziorako edota gela arruntean kultura arteko hezkuntza sustatzeko jardueretan erabil daitezke.

Adibidea:

Mari (idatzia)




2011/05/11

Linguamón


Linguamón Casa de les llengües 2005ean sortutako erakundea da, Kataluniako Generalitatek eta Bartzelonako Udalak osatua. Haien helburua hizkuntzen mundua herritarrengana hurbiltzea da eta beste baliabide askoren artean immigrazioarekin lotura duten praktika onen deskribapenak ditu.

2011/05/05

Saritutako material kurrikularrrak: 3 (Matematikako problemak ebazteko)

Saritutako beste honetan , gazteleraz Matematikako problemak ebazteko prestatutako programa bat duzue



Saritutako material kurrikularrak: 2 (irakurketa eta idazketarako)

 Hemen, irakurketa eta idazketa lantzeko aplikazio bat aurkituko duzue


Saritutako material kurrikularrak: 1 (komikiak egiteko bigarren hezkuntzan)

Programa honek  ( "Playcomic" ) komikiak  gaztelaniaz eta ingelesez egiteko aukera eskeintzen digu

2011/04/15

Gaztelania ebaluatzeko probak


Murtziako Hezkuntza Kontseilaritzak argitaratu ditu proba batzuk gaztelania ama hizkuntza ez duten ikasleen maila ebaluatzeko. Hizkuntzen Erreferentzi Marko Europarraren mailetan oinarritutako adierazleak erabiltzen dituzte.

2011/04/14

Ripolleteko Palau Ausit Institutuko programazioa

Bilbon izandako HIPIen prestakuntzarako saioetan Matilde Martínezek aipatutako programazioa (Harrera gela, 2006/07 ikasturtekoa) web orri honetatik irakur eta inprima daiteke.

2011/04/13

ReSLI



ReSLI (Red de Enseñanza de Segundas Lenguas a Inmigrantes) ikasle etorri berrien hezkuntza-ikaskuntzan interesa duten profesionalei zuzendutako sarea da. Elkarlana eta trukea honako hiru esparru hauetan egin nahi da:


- Ikerketa.

- Prestakuntza.

- Bigarren hizkuntzen didaktika.


2011/04/12

Ikasle etorkinen ikaskuntza bi hizkuntza ofizial dituzten erkidegoetan

Segundas lenguas e inmigración aldizkariak ale monografiko bat argitaratu du: "Inmigración y aprendizaje de lenguas en comunidades con dos lenguas oficiales". Hona hemen aurkibidea:



2011/04/01

Zenbait web gune

Hona hemen hilabete honetan Berritzegune Nagusitik bidalitako boletinean azaltzen diren zenbait web gune interesgarri:
Kulturartekotasuna eta Hizkuntza. Kultura arteko hezkuntza eta ikasle etorri berrien hizkuntzen irakaskuntzaz biltzen dira web gune honetan.
Atalak:
• IKASLE ETORRI BERRIEN HARRERA ETA HASIERAKO UNEAK
• HIZKUNTZA LANDU
• ANTOLAMENDU ETA METODOLOGIA
• KULTURA ARTEKOTASUNA LANTZEKO BALIABIDEAK
• INTERESGARRIAK
20 ideas para construir la interculturalidad y prevenir el racismo en educación FETE-UGTek argitaraturako gida.
Cuentamundos. DVD bilduma munduko toki desberdinetako ipuinekin. Haien web gunean zati batzuk ikus daitezke. e2o (Entre Dos Orillas) aldizkariaren bi ale: 5.alea eta 6.alea.
Con Red. MENA haur eta gazteei buruzko web gunea.

2011/03/14

Kultura arteko hezkuntzari buruzko blog interesgarria

Eskolatik Mundura blogean ikasle etorri berrientzako irakaskuntza eta kultura arteko hezkuntzari buruzko iritziak, baliabideak, proposamen didaktikoak, datuak... aurkezten dira.

2011/03/09

GREIP taldearen baliabideak

GREIP (Grup de Recerca en Ensenyament i Interacció Pluriligües) taldearen web gunean ikasle etorri berriekin erabiltzeko baliabide batzuk aurki daitezke. Haien artean Matilde Martínez-ek Bilboko prestakuntza jardunaldietan aurkeztu zituen "parejas lingüísticas" jarduerari buruzko azalpenak, adibideak eta baliabideak.

2011/03/08

Afrikari buruzko "ikastabentura"


Aventura didáctica: El otro webquest moduko jarduera da. Afrika eta Afrikatik etorritako etorkinen motibazioak hobeto ezagutzeko baliabide interesgarria da.

2011/02/27

Deustuko Unibertsitateak antolatutako jardunaldiak

HIZKUNTZEI, CURRICULUMARI ETA IKASLE ETORKINEI BURUZKO III. JARDUNALDIAK

Hizkuntza-komunikaziorako gaitasunak programatu eta ebaluatzea

apirilaren 8an eta 9an

EGITARAUA

IZENA EMATEKO ORRIA

2011/02/26

Grabazio bildumak egiteko tresna bat: Podomatic

Hona hemen jarraibide sinple batzuk zuen grabazioak egiten laguntzeko:

Beheko leihoan gure taldearen grabazio bilduma aurkituko duzue.








2011/02/25

Zenbait baliabide praktiko


Hipilagun blogari begirada bat emanez, honako hiru baliabide praktikoren berri jaso dugu:
Mclibre, kaligrafia praktikatzeko orriak sortzeko web gunea.
Non eta Zer galdegaiak praktikatzeko bideo aurkezpen interaktiboa.
Blogaren egileak sortutako testu errazen bilduma haren ikasleak protagonista bihurtuz.

2011/02/24

Testuak aukeratzeko helbide interesgarriak

Helbide honetan Iruñako eskola bateko ikasleek egindako ipuinak eta mikrorrelatoak aurkituko dituzue:



Hemen, berriz, umeentzako ipuinak eta antzerkiak
Beste gune honetan deskribapen laburrak
Eta hemen, poesia

2011/02/23

Hona hemen "Ikasbil" izeneko web orrian aurkituko ditugun baliabide batzuk klasifikatuta




AISA : etorri berriak euskalduntzeko materialak ( audioak eta unitate didaktikoak ).

Komikiak

Sekuentziak

Dendaketan : denda ezberdinetan eman daitezkeen egoerak jorratzeko materiala (audioak eta unitate didaktikoak )

Audioak: A1 mailakoak eta A2 mailakoak

Bideoak : A2 mailakoak ( adibidez Kerman mintzalagunarenak )

Trikimailuak

Ariketak: A2 mailakoak (ahozkoaren eta irakurriaren enztumena, lexikoa, aditza )

Irrati nobelak

2011/02/17

BHko HIPIentzako dokumentuak

Bigarren Hezkuntza. Hipientzako dokumentuak web gunean hainbat dokumentu erabilgarri bildu dira era ordenatuan.

2011/02/16

Kultura arteko dinamizatzaileentzako prestakuntza Bilbon

Data: martxoak 2
Ordutegia: 10:00-14:30
Tokia: Bizkaiko Hezkuntza Sailaren Ordezkaritza, Gran Vía, 85.
Egitaraua:

Saioaren aurkezpena: Ijitoak. Kultura anitzeko gizartearen beste ezaugarria. J.M. Palacios

Ijitoen kultura eta herrirantz hurbilpena. Oscar Vizarraga (Kale Dor Kayiko).

Ijito herria ikastetxeetan ikusgai egiteko estrategiak eta baliabideak. Begoña Lasa

Gasteizko IPI Sansomendiren esperientzia. Arantza Pomares eta Gao Lacho Drom.

Galderak/ Eztabaida

2011/02/15

Bideoz egindako aurkezpenak


Blog sarrera honetan Andaluzian gaztelania ikasten ari diren zenbait irakasleren aurkezpenak ikus eta entzun daitezke.

2011/02/09

HIPIentzako prestakuntza saioak Bilbon

Egunak: 2011ko otsailaren 21a eta 22a
Ordutegia: 9:30 – 14:30
Lekua: Bilboko Juan Crisostomo de Arriaga Musika Kontserbatorioa.
Ibarrekolanda Enparantza, 1.

EGITARAUA:
Otsailaren 21ean
SARA ALONSO GÓMEZ / MARIA ANTÒNIA BURGUESA MEYA
LA ACOGIDA LINGÜÍSTICA DEL ALUMNADO RECIÉN LLEGADO

Acogida:
El plan de acogida: alumnado, profesorado y familias
Características del alumnado de nueva incorporación
El vínculo afectivo en el aprendizaje y el abordaje del duelo migratorio
Acogida de las familias
La acogida en el aula
La acogida en el centro
La acogida en el entorno
Acogida lingüística:
Objetivos
Características
El proyecto lingüístico
¿Qué significa aprender una nueva lengua? Aspectos metodológicos:
o Proceso de aprendizaje y la etapas
o Marco Europeo de las lenguas
o Características morfosintácticas de las lenguas y aspectos diferenciales y específicos
o Organización de los grupos de aprendizaje
o Actividades y estrategias
Presentación de prácticas y experiencias


Otsailaren 22an
MATILDE MARTÍNEZ SALLÉS
YO HABLO, TÚ HABLAS, NOSOTROS APRENDEMOS
Repertorio de prácticas llevadas a cabo en el IES “Palau Ausit” de Ripollet (Barcelona) durante los cursos 2004 – 2008 con alumnado inmigrante.
0. Contextos de la experiencia
• Contexto educativo: “Aula d’Acollida”
• Contexto sociolingüístico: cuando el catalán no es la lengua de los pasillos ni del recreo
• El MCER (Marco Común Europeo de Referencia) como base de la programación
• La nueva lengua ¿lengua de comunicación o lengua de instrucción?
• El “problema” de la evaluación
1. Repertorio de prácticas
1. 1. Actividades que no suponen la presencia de alumnos autóctonos en el Aula d’Acollida
1. 2. Actividades que suponen la presencia de alumnos autóctonos en el Aula d’Acollida
1.3. Actividades que suponen la presencia de alumnos o profesores del Aula d’Acollida en otras aulas
2. Debate

2011/01/27

Amerikari buruzko haurren idatziak

Madrilgo Museo de América-k antolatutako "Yo soy América" proiektuan Amerikarekin harremana duten hainbat haurrek beren esperientziaz idatzi dute. Blog honetan idazlan horiek irakur daitezke.

2011/01/25

Alfabetatzeko zenbait baliabide




Hona hemen HIPIen mintegiko azkenenko bileran aipatutako zenbait baliabideren erreferentziak:







2011/01/20

Alfabetatzea

Artikulu honetan etorkinen irakurmen eta idazmen prozesuari buruzko hausnarketa egiten da. Beste gauza batzuen artean proposamen metodologiko bat planteatzen da. Beste honetan berriz alfabetatu gabeko ikasleek aurkitzen dituzten zailtasun batzuk identifikatzen dira. Programación de cursos para la alfabetización de adultos dokumentuan erronka, zailtasun, metodo eta jarduera moten errepasoa egiten da. Lan honetan ideia horiek gehiago garatzen dira.



¿Cómo se escribe? Manual de alfabetización.

Nahono. Arabiera hitz egiten duten ikasle helduei zuzendutako metodoa.


2011/01/12

Euskara eta hainbat hizkuntzen arteko hiztegiak


WEb gune honetatik euskara eta munduko hizkuntza desberdinetan oinarrizko hitz zerrendak deskarga daitezke. Horretaz gain, hizkuntza horiei buruzko informazio gehiago lortzeko loturak daude.

2011/01/11

Haurren munduko hiztegi txikia

Haurren munduko hiztegi txikia Nafarroako gobernuak argitaratutako euskarazko hitz eta adierazpen bilduma da. hauek dira edukin nagusiak:
  • Euskara-Gaztelania hiztegia gaika sailkatuta .
  • Gaztelania-Euskara hiztegia.
  • Haurrekin ari garenean erabiltzen diren esaerak eta esamoldeak.
  • Haur kantutegia.