2010/09/29

Biblioburro

Beheko bideo honetan Colombian martxan jarri den liburutegi ibiltari iniziatiba baten berri ematen da.

2010/09/17

Immigrazio eta beste zenbait gairi buruzko bideoak

Cuaderno Intercultural web gunearen YouTube kanalean kultura arteko hezkuntza lantzeko hainbat bideo klip interesgarri aurki daitezke (dokumental laburrak, abestiak, hitzaldiak...)


2010/09/16

Baliabideen bilduma 'Cuaderno Intercultural' webean

Cuaderno Intercultural web gunean ikasle etorri berrien irakaskuntza hobetzeko zenbait baliabide biltzen dira. Gaiak: hasiera ebaluazioa, kultura eta hizkuntz aniztasuna, egokitzapenak...

2010/09/15

Global Express

Global Express dimentsio globaleko munduko gaiak eta gertaerak lantzeko tresna bat da. Horretarako Intermon-Oxfamek eskaintzen ditu zenbait baliabide (irakaslearen gidak eta ikasleentzako jarduerak) lau hizkuntzatan (euskara barne).




2010/09/10

HIPI eta Dinamizatzaile berrientzako prestakuntza

20010-11 ikasturte berri honen hasieran hurrengo saioak antolatu dira HIPI eta Kultura arteko Dinamizatzaile berriei zuzenduta:

KULTURA ARTEKO HEZKUNTZA SUSTATZEKO PROIEKTUAREN DINAMIZATZAILE BERRIENTZAKO HASIERAKO PRESTAKUNTZA.

Datak: 2010ko irailaren 22a, 29a eta urriaren 6a
Lekua: Bilboko Berritzegune Nagusia. Tolosa kalea, Bilbo
Ordutegia: goizeko 10etatik 14:30ak arte.


HIZKUNTZA INDARTZEKO PROGRAMAKO IRAKASLE (HIPI) BERRIENTZAKO PRESTAKUNTZA

Datak: 2010ko irailaren 15a, 16a, eta urriaren ??a
Lekua: Gasteizko Berritzegunea, Gasteiz etorbidea, 93. Vitoria- Gasteiz.
Ordutegia: goizeko 10etatik 14:30ak arte.