2008/04/29

Ebakigarriak eta mapak

Hona hemen lotura batzuk panpinen eta jantzien ebakigarriak deskargatzeko. Lehen Hezkuntzan jantziak ikasteko erabilgarri suerta daitezke.

Cerotec
'Dibujos para pintar'

Honako web gune hauetan, berriz, mapak lor daitezke:
Perry-Castañeda Library Map collection
U.N. Map Library

2008/04/28

Dunboa BHIko bloga

Dunboa BHIko HIPIak eta Kulturarteko Hezkuntza Dinamizatzaileak blog hau kudeatzen dute bertan ikasleek kultura arteko gaiei buruzko informazioa irakurri, jarduerak egin edota iruzkinak idatz ditzaten.

Gaurko saioan (08/04/28) aipatutako bi baliabide

HIPIen taldean bi web gune hau komentatu dira:

Nafarroako Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroak euskalduntzeko zenbait baliabide eskaintzen ditu pdf fitxategietan, adibidez...
- Ari Gara 1 (ikaslearen liburua)


Mi mundo en palabras Centro Cervantes Virtualek kudeatutako web gunean baliabidea da. Haurrek gaztelania ikasteko pentsatuta dago soinua, irudiak eta animazioen bidez.

Dinamizatzaileen taldean beste web gune hau aipatu da: Audiria. Bertan gaztelania lantzeko entzumenak eta ariketak aurki daitezke.