2008/12/15

Hezkuntza weborria

Kulturartekotasunerako eta ikasle etorri berrien inklusiorako programa
Euskaraz
Gaztelaniaz

2008/12/13

Narrazio digitalei buruzko lan saioa

AURRETIKO URRATSAK.

Narrazio digital bat ikasleekin edo ikasleentzat egiteko asmoa badugu, aurretiko baldintza batzuk hartu behar ditugu kontuan:

1. Narrazio testu bat edo gidoi bat prest izan behar dugula. Ideiak iturri askotatik etor dakizkiguke. Adibidea.
2. ‘Storyboard’ edo istorioeskemak erabiltzea oso lagungarria izango dela. Horretarako, Fitxa hau erabil dezakegu.
3. Soinuak txertatzea erabaki baldin badugu, komeni dela muntaketa hasi baino lehen, fitxategiak prest izatea.
4. Berdin jokatu behar dela irudiekin.


IRUDIAK ETA SOINUAK LORTUZ.

Soinuak eta irudiak ekoizteko, teknika desberdinak erabil ditzakegu. Hona hemen iradokizun batzuk:
  • Soinu fitxategiak ekoizteko:
- Grabatzaile digitala.

- Ordenagailua, mikrofonoa, bozgorailuak, grabatzeko software egokia, adib. Audacity edo, sinpleagoa ere, Windows-en ‘grabadora de sonidos’

  • Irudiak lortzeko:
- Paint edo antzeko programa baten bidez marrazkiak egin.
- Paperean egindako irudiak eskaneatu edo haien argazkiak egin.
- Kamara digital batez baliaturik, argazkiak atera.
- Interneten gauza egokiak bilatu. Web gune hauetan argazkiak eta irudiak lor daitezke: Flickrcc, Turbophoto, Clipart, Gif animatuak.


ZENBAIT TEKNIKA.

Narrazio digitalak egiteko bi aukera:

1. Soinurik gabekoa, testua, (hipertestua ere bai, nahi bada) eta irudiak. Honetarako Power Point edo aurkezpenak egiteko antzeko programaren bat erabil daiteke.

2. Soinuarekin:
• Diapositiba aurkezpena, Power Point edo antzeko programa bat erabiliz. Ikus adibide hau (ipuina) edo beste hau .
• Bideoa, Movie Maker edo antzeko programa baten bidez. Ikus adibidea.


PRAKTIKA.

1. Zure ordenagailuko mahaigainean aurkituko dituzu bi karpeta: bata irudiekin, bestea soinu fitxategiekin. Nahi baduzu, gehitu bietan dauden elementuei...
... Internetetik ateratako irudi batzuk
edo
... kameraz egindako argazkiren bat
edo
... ordenagailuko mikrofonoz ekoiztutako mp3 fitxategi bat.

2. Power Point ireki eta narrazio labur bat egin zure karpetetan dituzun irudi eta soinu fitxategiak erabiliz.

3. Nahiago bazenu, saiatu bideo bat egiten Movie Maker erabiliaz.


ZENBAIT BALIABIDE.
- Idazteko ideiak.
- Narrazioaren egitura.
- Adibideak: Cuentos y leyendas. Abandoko Berritzegunea.
- Power Point programaren erabilerari buruz.
- Power Point tutoriala.

2008/12/05

Averroes: Hizkuntzen Trataera Bateraturako baliabideak

De estranjis blogaren sarrera honen bidez, Junta de Andalucía-k hizkuntzen trataera bateratuaren inguruko zenbait dokumentu eta baliabide argitaratzearen berri izan dut. Lehen nahiz Bigarren Hezkuntzetako mailetarako proposamenak daude, gaztelania nahiz atzerriko hizkuntzak lantzeko. Agian ideia batzuk baliagarriak izan daitezke ere euskaraz egiteko.

2008/11/25

Diagnostiko ebaluazioen zenbait adibide

ISEI-IVEIko webgunean 'item liberatuak' argitaratu arte, beste erkidegoetako weborrietan zenbait adibide aurki daitezke. Hona hemen lotura batzuk:

Lehen Hezkuntzako 4.maila:

Sarean:: Andaluzia eta Asturiaseko diagnostiko ebaluazioaren zenbait adibide. Zuzenean deskargatzeko, klikatu hemen.

ISEI IVEI. Hizkuntzak: B1 itemen adibideak: ereduak 15-21 orrialdeetan (6.mailako ikasleei zuzenduta baina agian erabilgarriak ebaluazio ereduak ikusteko)

Nafarroa: Ebaluazio koadernoen eredu batzuk dituzte baina 4.mailakoen tokian 6.mailakoa jarri dutela ematen du. Lotura

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2.maila:

Nafarroa: Matematika eta Hizkuntza probak

Matematika:

99-106 orrialdeetan: Primera parte (gaztelaniaz)

107-114 orrialdeetan: Lehenengo zatia (euskaraz)

115-122 orrialdeetan: Segunda parte (gaztelaniaz)

123-130 orrialdeetan: Bigarren zatia (euskaraz)

Hizkuntza:

131-150 orrialdeetan: Lengua castellana. Comprensión lectora.

151-158 orrialdeetan: Euskara. Irakurriaren ulermena. Lehenengo zatia

159-170 orrialdeetan: Euskara. Irakurriaren ulermena. Bigarren zatia

---------

Beste batzuk:

Andaluzia: Blog baten sarrera honetan proba batzuk lortzeko loturak daude (LH eta DBH).

Asturias: Educastur. Primeros pasos. Oinarrizko gaitasunak lantzeko jarduerak.

2008/11/18

Kultura arteko hezkuntzaren inguruko topaketak

Apsidek, Euskadiko Aniztasun-Laguntzaren Irakasleen eta Orientatzaileen Elkartea, beren 4.topaketak antolatu dituzte:

Izenburua: "Kulturartekotasun bizikidetza, herritartasuna eta bakerako Hezkuntza" / "Convivencia intercultural, ciudadanía y educación para la paz"

Tokia: Begoña Zentro Zibikoaren Areto gelan (Bilbo)
Ordutegia: 9:15-13:45
Egunak: abenduak 3 eta 10

Informazioa: 686457053 (Eider), goizez bakarrik.

2008/11/11

'Historia de las cosas' bideoa

Hona hemen atzoko Elkarbizitza-Kultura arteko Hezkuntzaren Dinamizatzaileen bileran ikusi genuen bideoa:
1.zatia:

2.zatia:

3.zatia:

2008/11/01

Axial

Axial (Junta de Andalucía) multimedia baliabideak bigarren hezkuntzan baloreen heziketa lantzeko jarduerak eskaintzen ditu. Unitate didaktikoetan antolatuta dago eta giza eskubideak, pobrezia, globalizazioa, multikulturalitatea, etabarreko gaiak tratatzen ditu.

2008/10/27

Portfolioak

Hemen dituzue bi lotura portfolio ereduak eskuratzeko:

- Portfolio eredu baliostatuak.
- Nacell Portfolio: junior version (ingelesez)



Hemen, berriz, gaurko bileran banatutako La evaluación de la interacción oral artikulua dago.

Dekretua eta HIPI / Kultura arteko hezkuntza programak

Hona hemen joan den astean, Dinamizatzaileen mintegian, eta gaurko HIPIen saioan erabilitako aurkezpenaren fitxategia. Deskargatu nahi bazenute, klikatu hemen.

2008/10/17

Costumbres alimenticias webquest

Costumbres alimenticias jarduera Mª Nieves Carralero eta José Eduardo Córcoles Bigarren Hezkuntzako irakasleek egindako webquesta dugu. Besteen kulturak hobeto ezagutu eta errespetatzea du helburu ekintza honek.

2008/10/07

Cuaderno intercultural

Cuaderno Intercultural blogak ikasle etorri berrien hizkuntza irakaskuntzarako nahiz kultura arteko hezkuntza lantzeko baliabideen berri ematen du.

Sarrera honetan: Los pictogramas como recursos comunicativos en contextos de diversidad, Glosas Didácticas, 17.alean argitaratutako Poemas y cuentos con pictogramas como recurso para la lectura, escritura y otras habilidades comunicativas ikus daiteke.

2008/10/02

Baliabideen zerrenda

CEP Marbella Coin irakasleen zentroak Red Proyecto de Interculturalidad weborrian informazio eta baliabide askotarako loturak biltzen ditu: iragarkiak, ikastetxeen blogak, hiztegiak, ikerketak, etab.

2008/10/01

Zenbait baliabide hizkuntza desberdinak lantzeko

Logos Children's Dictionary hitz zerrenda bat hizkuntza askotan, euskara barne, eskaintzen du. Hitz bakoitza adierazteko, irudi bat, hizkuntza desberdinetako forma idatziak eta, kasu askotan, audio fitxategiak erabiltzen dira.

Lexiquetos idaz-sistema desberdinak ezagutzeko zenbait baliabide eskaintzen ditu: izen zerrendak, nola idatzi zure izena arabieraz, oinarrizko hiztegia, alfabetoak...

Webgune honetan txinerazko zenbait hitzen ikurrak ikus daitezke.

2008/09/26

Blogen bidezko jarduerak: hitzak hizkuntza anitzetan

ConBat blogean Hizkuntzen egun europearra ospatzeko zera planteatzen da: Europako hizkuntza batean hitz bat aukeratu eta harekin lotura duen irudi bat jarri. Blogaren kudeatzaileak jendea interpretazioak ematera gonbidatzen du.
Agian ideia hau baliagarria suerta daiteke Kultura Arteko Hezkuntza bultzatzeko erabiltzen diren blogetan antzeko jarduera bat egiteko.

2008/09/15

Bibliografia: Entramados

Hona hemen gaurko bileran aipatutako liburu gomendatuaren erreferentzia:

ENTRAMADOS: METODOS DE APRENDIZAJE COOPERATIVO Y COLABORATIVO
Egileak: MONEREO FONT, CARLES DURAN GISBERT, DAVID
Argitaletxea: Edebé
ISBN: 842366340X
Salneurria: € 14,70

2008/09/02

Kaebnai Zocoari buruzko informazioa

KAEBNAI ZOCOari buruzko informazio hau bidali omen da eskoletara. Guri gaur iritsi zaigu. Ez dakigu beranduegi ez ote den jarduera honetan parte hartzeko baina bada ezpada ere...
Euskarazko gutuna
Gaztelaniazko gutuna

2008/06/17

Garatu ikastaroak 2008/09

Hona hemen 2008/09 ikasturterako antolatu diren Garatu ikastaroen zerrendarako lotura. Hobe da kontsulta ezkerreko aldean dagoen zutabetik egitea, pdf dokumenturako esteka gaizki baitago gaur behintzat.
Deialdia BOPV/EHAA

2008/05/30

Kulturarteko Hezkuntza lantzeko hiru baliabide

Corverako (Asturias) Gea BHIko irakasleek Bigarren Hezkuntzako ikasleekin kulturarteko ikuspuntutik mundua ezagutzeko jarduera hau prestatu dute: Los dados de la vida Jarduera online egin daiteke eta fitxategia deskargatzeko aukera ere dago.

Le site de tous les alphabets web orrian munduko alfabeto ugari jasotzen dira.

Shakira, una vida en movimiento Interneten informazioa lortzeko 'altxor bila' moduko jarduera bat da.

2008/05/29

Bilbon (08/05/28) Dinamizatzaileentzako bileran aipatutako zenbait webgune

Atzo, maiatzak 28, kultura arteko hezkuntzako dinamitzaileen koordinaziorako bileran aipatu ziren zenbait web gunetarako estekak edota erlazionatutako loturak dituzue hemen.

- Dunboa BHIko INTERKULTURALITATEA bloga.
- Hirubide BHIko HIRUBIDE BHI bloga.
- AUDIRIA, gaztelania ikasteko zenbait baliabide.
- INVISIBLES dokumentala.

2008/05/13

Ikastetxe publikoetarako proiektuen deialdia

Hezkuntza Sailak argitaratu ditu irakasleen ordutegi berezia behar duten proiektuak eskatzeko deialdiak. Hemen aurki ditzakezue:
Euskarazko dokumentuak.
Gaztelaniazko dokumentuak.

Haien artean, hauek izan daitezke garrantzitsuenak HIPI eta Kulturarteko Hezkuntzako Dinamizatzaileek ezagutzeko:

Kultura artekotasuna sustatzeko proiektua / Proyecto para la promoción de la interculturalidad

Hizkuntza-Errefortzurako Proiektua / Proyecto de Refuerzo Lingüístico

2008/05/12

Mapak

Geografia ikasteko online ariketa ugari aurki daitezke webgune honetan:
Mapas Flash interactivos

2008/05/07

Zenbait esteka interesgarri

Revista de Educación. Nº 345. Enero-abril 2008. Monográfico: De inmigrantes a minorías: temas y problemas de la multiculturalidad


TDR (tesis doctorales en red) web gunetik 'La competencia comunicativa intercultural. Un estudio en el primer ciclo de la ESO' tesia bila daiteke. Egilea: Vilà Baños, Ruth. Urtea: 2005


Menores extranjeros no acompañados. Web honetan honako hau aurki daiteke: Páginas de referencia sobre el tema, legislación extranjería, referencias para la educación multicultural e intervención con MENA...



RTVE: Con todos los acentos Bideoak, errezetak eta beste zenbait baliabide...


Tinc un nou amic webquesta.


Aula de inmersión lingüística de Oviedo bloga.

Pluralismo y convivencia Komunitate desberdinen ezagutza bultzatzeko fitxak eta audio fitxategiak.

2008/05/06

Ikasle etorkinen kontzentrazioak: Kataluniako egoerari buruzko albistea

Albiste honetan ikasle etorri berrien banaketa eta eskola-kontzentrazioari dagokionez, Katalunian ematen ari den egoera komentatzen da.

2008/04/29

Ebakigarriak eta mapak

Hona hemen lotura batzuk panpinen eta jantzien ebakigarriak deskargatzeko. Lehen Hezkuntzan jantziak ikasteko erabilgarri suerta daitezke.

Cerotec
'Dibujos para pintar'

Honako web gune hauetan, berriz, mapak lor daitezke:
Perry-Castañeda Library Map collection
U.N. Map Library

2008/04/28

Dunboa BHIko bloga

Dunboa BHIko HIPIak eta Kulturarteko Hezkuntza Dinamizatzaileak blog hau kudeatzen dute bertan ikasleek kultura arteko gaiei buruzko informazioa irakurri, jarduerak egin edota iruzkinak idatz ditzaten.

Gaurko saioan (08/04/28) aipatutako bi baliabide

HIPIen taldean bi web gune hau komentatu dira:

Nafarroako Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroak euskalduntzeko zenbait baliabide eskaintzen ditu pdf fitxategietan, adibidez...
- Ari Gara 1 (ikaslearen liburua)


Mi mundo en palabras Centro Cervantes Virtualek kudeatutako web gunean baliabidea da. Haurrek gaztelania ikasteko pentsatuta dago soinua, irudiak eta animazioen bidez.

Dinamizatzaileen taldean beste web gune hau aipatu da: Audiria. Bertan gaztelania lantzeko entzumenak eta ariketak aurki daitezke.

2008/03/18

Txineraz eta ingelesezko irudi txartelak


Semanda.com web gunean ingelesez eta txineraz hiztegia lantzeko irudi txartelak aurki daitezke.


2008/03/17

Kultura arabiarrari buruzko erreferentziak


Casa árabe webgunean mota desberdinetako baliabide eta eginkizunei buruzko informazioa ematen da., besteak beste, haur eta gazteentzako liburuen katalogo bat, Simsim, deitutakoa. Hemendik deskarga daiteke pdf dokumentuan.

2008/03/14

Gelarako baliabideak: irudiak, jokoak...

Materials per Aules d'Acollida web orriak Kataluniako irakasleek materialen trukea bultzatzen du. Bertan katalana ikasteko zenbait baliabide aurki daitezke. Haietako asko irudietan oinarritzen direnez, euskara daitezke errez.

2008/03/11

SIOP

SIOP (Sheltered Instruction Observation Protocol) kontzeptuen ikaskuntza esanguratsua eta hizkuntzen garapena helburutzat dituen eredu didaktiko bat da.

Azkenengo ikasturteotan Blanca Olalde irakasleak eredu horren inguruko hainbat dokumentu eta baliabide sortu ditu. Webgune honetan aurki daitezke.

Hona hemen adibide pare bat:

2008/03/07

Hizkuntza ariketak online

Linguasnet: Hizkuntzak ikasteko ikastaro interaktiboak lau hizkuntzatan: gaztelaniaz, errumanieraz, portugesez eta ingelesez. Ikastaroek ahozko ulermena eta ahoskera hobetzeko ariketak eskaintzen ditu. Hamalau gairen inguruko unitateetan antolatuta daude.

2008/02/19

Migrazioaren eragina familiarengan

Otsailaren 18an Irungo Udalaren Gizarte Ongizate Arloak antolatu zuen jardunaldi bat MIGRAZIOAREN FENOMENOA ETA FAMILIARENGAN DUEN ERAGINA izenburuarekin.
Bertan bi hitzaldi eman ziren:

1. "Jaioterrian adin txikikoak beren kargura dituzten nazioarteko guraso migratzaileei laguntzeko taldeak" / "Grupos de apoyo a madres y padres migrantes internacionales con menores a su cargo en el país de origen".
Hizlariak: Feli Goikoetxea eta Juanjo Villegas.
Edukiak: Irungo etorkinei buruzko zenbait datu eta Irungo Udalaren 'Gurasoekin' programaren barruan duten proiektu pilotoaren berri ematea.

2. Etorbide taldeko Lorena Bertino Menna psikologoak "Tipología y características específicas de las familias vinculadas a la migración" / "Las repercusiones de la separación de los miembros de la familia" / "Cambios derivados de la reagrupación familiar" gaiak tratatu zituen.

Immigrazioari buruzko II.Euskal Plana

Hona hemen bi esteka Immigrazioari buruzko Euskal Plana 2007/09 dokumentuaren testuarekin:
Immigrazioari buruzko II Euskal Plana (euskaraz)
II Plan Vasco de Inmigración (gaztelaniaz)

Eta hemen dituzue datu orokor batzuk, planari buruzko aurkezpen labur pare batean jasota.
Gaztelaniaz
Euskaraz

2008/02/13

Irungo Udalaren Kulturarteko Bitartekotza Zerbitzua

Asteleheneko bileran aipatu genuen bezala, hemen duzue Kabia Erakundeak eta Irungo Udalak babesten duten biterkarien zerbitzuari buruzko informazioa. Arduradunek laguntza eskaintzen dute ikastetxeetan bai ikasleekin bai irakasleekin kulturartekotasunarekin duten hainbat jarduera egiteko.
Tel. 638901245.
E-posta: mediacionirun@hotmail.com

2008/01/19

Elizabeth Coelhoren hitzaldiak: zenbait esteka

Urtarrilaren 14- 22 egunetan zehar Bilbon, Donostian eta Gasteizen emandako hitzaldietan, Elizabeth Coelhok erabilitako aurkezpenen testuak eta beste zenbait dokumentu aurki ditzakezue esteka hauetan klikatuz:
1.saioa
2.saioa
La enseñanza en los cuadrantes
Referencias bibliográficas
Jakingarriak: Kulturartekotasuna eskolan
Kultura anitzetako eskoletan irakasten eta ikasten
Hik Hasi artikulua
Un enfoque global


Saioetan aipatutako beste zenbait weborri:
International Children's Digital Library, hizkuntza desberdinetan idatzitako online liburuak.
Dual Language Literacy Practices (beste zenbait gauzaren artean, ikasleek egindako liburuak, adib. My New Country)
Dual Language Showcase. Thornwood Public School eskolako proiektu batean ikasleek egindako ipuin elebidunak.
Welcome to Ontario weguneak etorri berrientzako informazioa biltzen da. Beste hainbat baliabideren artean, hezkuntza sistemari buruzko informazioa emateko liburuxka hau lor daiteke: Guía para los recién llegados.

2008/01/11

Cine e Interculturalidad

CREI webguneko Cine e Interculturalidad atalean kulturarteko hezkuntza eta beste zenbait balorerekin zerikusia duten film batzuen erreferentziak eta irakasleentzako gidak aurki daitezke.

2008/01/10

Ikasle etorri berrien irakaskuntzari buruzko jardunaldiak

Deustuko Unibertsitateak antolatu du honako ekintza hau:


Jardunaldi hauek 2008ko apirilaren 24 eta 25 egunetan egingo dira Bilbon.