HIZKUNTZA INDARTZEA etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
HIZKUNTZA INDARTZEA etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2018/05/23

Maiatzaren saioan aipatutako hiru web gune

GELA PDI blogean baliabide ugari aurki daitezke arlo desberdinetako edukiak lantzeko.

http://gelapdi.blogspot.com.es/

TXANTXANGORRIA (Euskal karaokeak): Gabi de la Mazaren web gunea.

https://txantxangorria.eus/

SOLAS EGITEKO IPUINAK

http://www.solasegitekoipuinak.net/audio-liburu/menu.html

2018/05/22

Irakurketa errazak

Irakurketa erraza erakundeak irakurtzeko zailtasunak dituzten pertsonei zuzendutako zerbitzua da. Beste hainbat ekintzaren artean, prestakuntza saioak eta irakurketa klubak antolatzen dituzte.


Bi argitaletxe hauek euskara errazean idatzitako liburuak dituzte:

2018/05/21

Eragiozu euskarari, lagun berri! web gunea hobeto ezagutzeko jarduera

Ima Ortegak sortutako web gunea hobeto ezagutzeko 'altxorraren bila' moduko jarduera hau proposatzen dizuegu:

1. Zeintzuk dira hasierako ebaluazioa egiteko erabil ditzakegun hiru tresnak?

2. Zeintzuk dira lehen mailetan ulermena errazten duten testuen ezaugarriak?

3. Non aurki dezakegu honako ariketa hau?

4. Web gunean 'altxorraren bila' ideia erabiltzen da ikaskideei buruz gehiago jakiteko jarduera batean. Zer ataletan aurki dezakegu material hau?


2018/03/12

4 baliabide

HIPIentzako online baliabide batzuk gomendatu ditugu sarrera honen bidez.




https://sites.google.com/site/eragiozueuskararilagunberri/home

Eragiozu euskarari, lagun berri! web gunean Ima Ortega Hizkuntza Indartzeko Programako irakasleak ekoiztutako hainbat baliabide biltzen dira.



http://hipialtza.blogspot.com.es/


Altza LHIko blog honetan hainbat gai lantzen laguntzeko jarduerak (ariketak, joko txartelak...) aurki daitezke.

http://eibz.educacion.navarra.es/blogak/a-eredua/2016/06/06/1-dbhko-ikasleek-egindako-lanak/
A eredua Nafarroan euskara ikastearen hasierako urratsetan laguntzeko baliabide ugari aurki daitezke, besteak beste, ikasleek egindako lanak. sarrera honetan, adibidez, Lehen Hezkuntzan nahiz Bigarren Hezkuntzan egin litezkeen ideiak daude (bideo laburrak hiztegia lantzeko, Power Point aurkezpenak...



Childtopian euskarazko zenbait online joko eta ariketa aurki daitezke.

2018/02/28

Matilde Martinez

Matilde Martínez Sellés irakasleak ikasle etorri berriekin praktikara eramateko zenbait jarduera konpartitu zituen aspaldian prestakuntza saio eta interneten bidez. Gaurko saioan lau proposamen aurkeztu eta aztertuko ditugu.

Hona hemen lau jarduera hauen ezaugarriak:


Eta hemen Matilderi egindako elkarrizketa bat. Hasieran bere ibilbidea profesionala komentatzen du.

2017/12/21

Zenbait hizkuntzaren ezaugarriak

Ikasle etorri berrien zenbait jatorrizko hizkuntzaren ezaugarriak pixka bat ezagutzen laguntzeko, Gironako Unibertsitateak 'Llengua, immigració i ensenyament del català' dokumentu bilduman
argitaratu du.

2017/11/29

HIPIen zenbait estrategia didaktiko

Hona hemen gaurko mintegi saioan aurkeztutako zenbait ideia:

Munduko mapak. Ikasle etorri berria iristen denean, bere jatorrizko herialdea bilatzen da, horri buruz hitz egiten da, 'ongi etorri' ikaslearen hizkuntzaz idazten da...

Ikasle etorri berrien hizkuntzetan hitz zerrendak jartzen dira horma batean (koloreak, zenbait hitz arrunt...). Hau ere ikaslearen taldearen gela arruntean egin liteke bertako ikasleekin hiztegi hori lantzeko.

Euskarazko eguneroko hizkuntza pratikatzeko errutinak (eguraldia, data...), esamoldeak... hormetan.

Ordenagailu bat, pantaila handi batekin goian.

Egutegia

Piktograma liburuxkak

Denbora pasak, hitz jokoak...

Film laburrak (batez ere ulermena lantzeko edota bertan ikusten denetik abiatuta, hitz egiteko). Zenbait teknika: egun batean bideoa jarri ikusteko bakarrik; hurrengo saio batean, zertaz hitz egiten den identifikatzen da; beste une batean, bideoan esaten den zerbait aurkezten zaie ikasleei eta haiek, entzuten dutenean, identifikatu behar dute...

Ikasleek ikasitakoaz kontziente izateko, bi ideia:
1) Zerbait berri ikasi duten galdetzen zaie eta Post-It batean jartzen dute.
2) Irudi sekuentzia bat ematen zaie (komiki mutu bat, adibidez) hizkuntza proposatzeko (elkarrizketa, kontaketa...); hilabete bat pasa ondoren, gauza bera ematen zaie eta emaitzak konparatzen dira aurreapenaz ohartzeko.

Komikiak, bi ideia:
1) Istorio mutuak erabili elkarrizketak proposatzeko.
2) Istorio laburrak eman gero antzezteko.

'Betiko' ipuinak (bilduma arrakastatsuen liburuak, adibidez) entzun, irakurri... eta ahal den neurrian buruz ikasi.

Margolari baten bizitza eta lanetan oinarritutako jarduerak. Adibidez, Mentxu Galen margolanak, deskribapenak egiteko, bere biografia iragana erabiltzeko, bere izeneko museora joatea irteera bat antolatzeko...

Antzerkia: gelara ileordeak, jantzi bereziak, zapiak... eramatea ikasleek haien antzezlanak ekoizteko.

Ikasleen behar duten hizkuntza hobe ezagutzeko, haiei galdetzen zaie normalean zer esaten dieten beste ikasleei gaztelaniaz eta hizkuntza hori lantzen da euskaraz. Adibidea: Baloia pasako didazu?

Abestiak: karaokea.

Txiste ulergarriak kontatu.

Hizkuntza akademikoa landu: Biologia, Geologia, Gizartea... arloetan aurreratzen laguntzeko.




2017/11/28

Oinarrizko hitzak

Liburuxka honetan euskararen oinarrizko hiztegia (2.500 hitz) islatzen da. Dokumentu hau 1989an argitaratu daa eta 2014an errepasoa eman zaio, osatu egin da eta zenbait hitzen idazkera eguneratu da.




2017/10/19

DBHko 1 eta 2 mailetan Historia, Geografia, Biologia eta Geologiako hainbat gai lantzeko material egokitua aurki daiteke web gune honetan.


https://sites.google.com/site/orientasare/aniztasuna/curriculum-anitzeko-programak-dc-1

2017/05/17

Maiatzaren 17ko bileran gomendatutako baliabideak

1. Irratsaioak ikasle etorri berriekin egitea. Daviniak grabazio bat helaraziko digu datorren ikasturtean lehenengo saioan entzuteko.


2. Power Point aurkezpenak egitea ere ekintza arrakastatsua da.


3. Laburmetraiak, ipuinak izango balira, zenbait hizkuntz egiturak lantzeko erabiltzen dira. Hamabostean behin aurkezten da bat eta oso baliabide motibagarri suertatu da.


4. Aurkitzen Proiektua. Ahozko Hizkuntza Lantzeko Txartelak.
ARANO CIARRETA, ROSA MARI. EREIN ARGITALETXEA. ISBN: 978-84-7568-910-4 EAN: 9788475689104


5. Bagoaz. HABE. Gida didaktikoa. Baliabideak.


http://www.ikasbil.eus/web/ikasbil/habeko-berriak-fitxa?p_p_id=56_INSTANCE_Lz75&p_p_lifecycle=0&p_p_state=normal&p_p_mode=view&p_p_col_id=column-1&p_p_col_pos=3&p_p_col_count=4&articleId=1812151&groupId=10138


6. Esanbaki


http://esanbaki.onoff.es/






http://animaliak.onoff.es/



http://eukenebost.blogspot.com.es/p/hipi.html






2016/11/16

Pictotraductor: Ulermena laguntzeko, irudiak bilatzen dituen tresna

Pictotraductor webgunean gaztelaniaz idatzitako hitzak edo esaldiak ulertzen laguntzeko, piktograma sekuentzietan bihurtzen du idatzitakoa.


http://www.pictotraductor.com/



2016/11/15

Berbalagunak

Matilde Martinezen Les parelles lingüistiques jardueran oinarrituta, Zaratamoko Berritzegunean Berbalagunak proposamen didaktikorako hainbat baliabide prestatu zituzten euskaraz. Horiek wiki honetatik deskargatu daitezke.


http://b06hipigunea.wikispaces.com/B06+Berritzegunea

2016/11/14

Bigarren hizkuntza ikasten laguntzeko estrategiak


Hona hemen hamar estrategia hizkuntza ikasten ari denean, 'aldamiajea' eskaintzeko:

1. Ikasleen esperientziekin loturak egiten saiatzea eta kultura ezagutzak konpartitzea.
2. Input ulergarria ematea.
3. Feedback ematea.

  • Dena ez da zuzendu behar. Zuzenketa gehi egiteak batzuetan kontrako efektua izan dezake: urduritasuna, komunikaziorako oztopoa, zerbaiten zentratzeko zailtasuna...
  • Estrategiak:
  • Lehendabizi, edukiari erantzun.
  • Erantzuten denean, gaizki esan den esaldia birformulatu.
  • Adibideak eman beste ikasleei, haiek ere 'hizkuntza irakasle' bihur daitezen.
  • Idazlaneta, lehendabizi edikiari erreparatu; ez hasi forma zuzentzen. 
  • Zentratu akats zehatz batean aldi bakoitzean.
  • Utzi aldera boligrafo gorria.

4. Ikasketa kooperatiboaren bidez elkarrizketa suspertzea.
5. Ikasleen hizkuntzak integratzea.
6. Antolatzaile grafikoak erabiltzea.

7. Ikasleak gidatzea hezkuntza testuak ulertzen laguntzeko.
8. Hiztegi taulak garatzea.
9. Aldamiajerako markoak ematea (idatzitakoak edo grafikoak).
10. Idazteko ereduak eta jarraibideak ematea.


Mezu hau idazteko, Elizabeth Coelhoren Adding English: A Guide to Teaching in Multilingual Classrooms (2007) liburuan azaldutako zerrenda bat erabili da.

2016/10/04

e-activo: gaztelania ikasteko baliabideak

 e-activo web gunean atzerritarrek gaztelania ikasteko hainbat baliabide daude. Nahiz eta helduei zuzenduta egon, Bigarren Hezkuntzan ere erabil daitezke gauza asko.
http://www.e-activo.org/


2016/10/01

Ingurunea lantzeko baliabideak


- Jakintsua al zara? jokua. Adibideak web gune honetan aurki daitezke.



- Ikasle Etorri Berriak sitea. Bertan Lasarteko Berritzeguneko mintegi batean ekoiztutako hainbat unitate didaktiko eskura daitezke.

https://sites.google.com/a/oriapat.org/ikasle-etorriberriak/ingurune-egokitzapenak


2016/05/26

Irudi txartelak (flashcards)

Irudi- edo hiztegi-txartelak (ingelesez, flashcards) oso baliabide balioanitza da hiztegia, jarraibideak, deskribapenak eta beste hainbat hizkuntz eduki irakasteko.

Merkatuan irudi bildumak aurki daitezke, batez ere, ingelesez. Irudia elementurik garrantzitsuena denez, HIPIaren gelan erabiltzeko baliagarriak dira.



Bi adibide:


Beste aukera bat da txartelak aukeratu eta inprimatzea. Horretarako, prestatutako baliabide batzuk aurki daitezke Interneten. Hona hemen adibide batzuk:

Beste aukera bat: kalitatezko irudiak bilatu Interneten (adib. Google irudietan), testu prozesatzaile batean (adib. Word) itsatsi, hitza gehitu (nahi bada), inprimatu eta plastifikatu.

2016/05/24

15 bitxi

Ikasle etorri berrien hizkuntzen -eta beste mota askotako jakintzen- ikaskuntza indartzeko 15 web gune aukeratu ditugu. Gure ustez, HIPI baten lanerako baliagarrienak.

2016ko maiatzaren 25ean izandako saioan Berritzeguneko aholkulariek eta ikastetxeetako irakasleek aukeratutakoak).













EUSKAL ADITZ ARIKETAK (Koldoren bloga)