2007/09/25

HIPI Berrientzako eta Kulturarteko Hezkuntza Programaren laguntzailearentzako hasierako prestakuntza

Ikasturte hasierako HIPI berrientzako prestakuntza saioari dagokionez, nahiz eta oraindik berri ofizialik ez eduki, hemen aurreratzen dizuegu momentuz dugun informazioa:


Gaia: HIPI Berrientzako eta Kulturarteko Hezkuntza Programaren laguntzailearentzako hasierako prestakuntza.
Data: 2007ko urriaren 8a,
Lekua: Bilbon, IES Unamuno BHI, Licenciado Poza, 1
Ordutegia: goizeko 10etatik 14:30ak arte.

Deialdia ikastetxeetara bidaliko da, zuzendariei zuzendutako gutun baten bidez.

2007/09/12

Irailaren saioetarako gai zerrenda

17rako lan plana:
1. Taldekideen aurkezpena.
2. Ikasle etorkinekin esku hartzeko protokoloa (Gipuzkoako Aholkulari Taldeak egindako lanaren aurkezpena).
3. Norberak lekarkeena.

18rako lan plana:
1. HIPIen funtzioen errepasoa (guztien partaidetzarekin).
2. 07/08 ikasturteko mintegiaren lan plana (egutegia, proposamenak, eskaerak, beharrak,...).
3. Norberak lekarkeena.