2007/12/18

Hizkuntzen irakaskuntzarako baliabideak

ELI argitaletxeak atzerriko hizkuntzak irakasteko zenbait baliabide argitaratzen ditu. Horien artean, testu gutxiko materialak badaude: mozorroak (Las máscaras), posterrak (Flip posters)...

Itundutako ikastetxeetarako deialdia

AGINDUA, 2007ko abenduaren 4koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena. Honen bidez, diru-laguntzak deitu dira unibertsitatez kanpoko itundutako ikastetxeetarako, 2007-2008 ikasturtean Lehen eta Bigarren Hezkuntzan hasi berri diren ikasle etorkinentzat kultura artekotasuna lantzeko programak eta hizkuntza indartzeko programak egin ditzaten.

ORDEN de 4 de diciembre de 2007, del Consejero de Educación, Universidades e Investigación, por la que se convocan subvenciones para los Centros Docentes concertados de enseñanza no universitaria, para la ejecución de programas para la promoción de la interculturalidad y de refuerzo lingüístico del alumnado de reciente incorporación en Educación Primaria y Secundaria durante el curso 2007-2008.

Deialdia irakutzeko esteka.

2007/12/04

Garatu ikastaroa

GARATU ikastaroen artean honako hau eskaintzen da:

KULTURARTEKO HEZKUNTZA PRAKTIKAN

Hasiera Data: 2008-01-20 / Amaiera Data: 2008-03-20

Dirudienez, oraindik dago irekita parte hartzeko aukera.

Elizabeth Coelho

Hurrengo egunetan urtarrilean Elizabeth Coelhok emango duen ikastaroari buruzko informazioa jasoko duzue zuen ikastetxeetan.
Gipuzkoako datak: 2008ko urtarrilaren 17 eta 18 egunetan, 9:30-14:30.
---------------------------------------------------------------
Etorkinen irakaskuntza-ikaskuntza gaian aditua da Toronto Unibertsitateko irakasle hau. Bere lana ezagutu nahi baduzue, hona hemen lotura batzuk: