2008/02/19

Migrazioaren eragina familiarengan

Otsailaren 18an Irungo Udalaren Gizarte Ongizate Arloak antolatu zuen jardunaldi bat MIGRAZIOAREN FENOMENOA ETA FAMILIARENGAN DUEN ERAGINA izenburuarekin.
Bertan bi hitzaldi eman ziren:

1. "Jaioterrian adin txikikoak beren kargura dituzten nazioarteko guraso migratzaileei laguntzeko taldeak" / "Grupos de apoyo a madres y padres migrantes internacionales con menores a su cargo en el país de origen".
Hizlariak: Feli Goikoetxea eta Juanjo Villegas.
Edukiak: Irungo etorkinei buruzko zenbait datu eta Irungo Udalaren 'Gurasoekin' programaren barruan duten proiektu pilotoaren berri ematea.

2. Etorbide taldeko Lorena Bertino Menna psikologoak "Tipología y características específicas de las familias vinculadas a la migración" / "Las repercusiones de la separación de los miembros de la familia" / "Cambios derivados de la reagrupación familiar" gaiak tratatu zituen.

Immigrazioari buruzko II.Euskal Plana

Hona hemen bi esteka Immigrazioari buruzko Euskal Plana 2007/09 dokumentuaren testuarekin:
Immigrazioari buruzko II Euskal Plana (euskaraz)
II Plan Vasco de Inmigración (gaztelaniaz)

Eta hemen dituzue datu orokor batzuk, planari buruzko aurkezpen labur pare batean jasota.
Gaztelaniaz
Euskaraz

2008/02/13

Irungo Udalaren Kulturarteko Bitartekotza Zerbitzua

Asteleheneko bileran aipatu genuen bezala, hemen duzue Kabia Erakundeak eta Irungo Udalak babesten duten biterkarien zerbitzuari buruzko informazioa. Arduradunek laguntza eskaintzen dute ikastetxeetan bai ikasleekin bai irakasleekin kulturartekotasunarekin duten hainbat jarduera egiteko.
Tel. 638901245.
E-posta: mediacionirun@hotmail.com