2008/09/26

Blogen bidezko jarduerak: hitzak hizkuntza anitzetan

ConBat blogean Hizkuntzen egun europearra ospatzeko zera planteatzen da: Europako hizkuntza batean hitz bat aukeratu eta harekin lotura duen irudi bat jarri. Blogaren kudeatzaileak jendea interpretazioak ematera gonbidatzen du.
Agian ideia hau baliagarria suerta daiteke Kultura Arteko Hezkuntza bultzatzeko erabiltzen diren blogetan antzeko jarduera bat egiteko.

2008/09/15

Bibliografia: Entramados

Hona hemen gaurko bileran aipatutako liburu gomendatuaren erreferentzia:

ENTRAMADOS: METODOS DE APRENDIZAJE COOPERATIVO Y COLABORATIVO
Egileak: MONEREO FONT, CARLES DURAN GISBERT, DAVID
Argitaletxea: Edebé
ISBN: 842366340X
Salneurria: € 14,70

2008/09/02

Kaebnai Zocoari buruzko informazioa

KAEBNAI ZOCOari buruzko informazio hau bidali omen da eskoletara. Guri gaur iritsi zaigu. Ez dakigu beranduegi ez ote den jarduera honetan parte hartzeko baina bada ezpada ere...
Euskarazko gutuna
Gaztelaniazko gutuna