2008/12/15

Hezkuntza weborria

Kulturartekotasunerako eta ikasle etorri berrien inklusiorako programa
Euskaraz
Gaztelaniaz

2008/12/13

Narrazio digitalei buruzko lan saioa

AURRETIKO URRATSAK.

Narrazio digital bat ikasleekin edo ikasleentzat egiteko asmoa badugu, aurretiko baldintza batzuk hartu behar ditugu kontuan:

1. Narrazio testu bat edo gidoi bat prest izan behar dugula. Ideiak iturri askotatik etor dakizkiguke. Adibidea.
2. ‘Storyboard’ edo istorioeskemak erabiltzea oso lagungarria izango dela. Horretarako, Fitxa hau erabil dezakegu.
3. Soinuak txertatzea erabaki baldin badugu, komeni dela muntaketa hasi baino lehen, fitxategiak prest izatea.
4. Berdin jokatu behar dela irudiekin.


IRUDIAK ETA SOINUAK LORTUZ.

Soinuak eta irudiak ekoizteko, teknika desberdinak erabil ditzakegu. Hona hemen iradokizun batzuk:
  • Soinu fitxategiak ekoizteko:
- Grabatzaile digitala.

- Ordenagailua, mikrofonoa, bozgorailuak, grabatzeko software egokia, adib. Audacity edo, sinpleagoa ere, Windows-en ‘grabadora de sonidos’

  • Irudiak lortzeko:
- Paint edo antzeko programa baten bidez marrazkiak egin.
- Paperean egindako irudiak eskaneatu edo haien argazkiak egin.
- Kamara digital batez baliaturik, argazkiak atera.
- Interneten gauza egokiak bilatu. Web gune hauetan argazkiak eta irudiak lor daitezke: Flickrcc, Turbophoto, Clipart, Gif animatuak.


ZENBAIT TEKNIKA.

Narrazio digitalak egiteko bi aukera:

1. Soinurik gabekoa, testua, (hipertestua ere bai, nahi bada) eta irudiak. Honetarako Power Point edo aurkezpenak egiteko antzeko programaren bat erabil daiteke.

2. Soinuarekin:
• Diapositiba aurkezpena, Power Point edo antzeko programa bat erabiliz. Ikus adibide hau (ipuina) edo beste hau .
• Bideoa, Movie Maker edo antzeko programa baten bidez. Ikus adibidea.


PRAKTIKA.

1. Zure ordenagailuko mahaigainean aurkituko dituzu bi karpeta: bata irudiekin, bestea soinu fitxategiekin. Nahi baduzu, gehitu bietan dauden elementuei...
... Internetetik ateratako irudi batzuk
edo
... kameraz egindako argazkiren bat
edo
... ordenagailuko mikrofonoz ekoiztutako mp3 fitxategi bat.

2. Power Point ireki eta narrazio labur bat egin zure karpetetan dituzun irudi eta soinu fitxategiak erabiliz.

3. Nahiago bazenu, saiatu bideo bat egiten Movie Maker erabiliaz.


ZENBAIT BALIABIDE.
- Idazteko ideiak.
- Narrazioaren egitura.
- Adibideak: Cuentos y leyendas. Abandoko Berritzegunea.
- Power Point programaren erabilerari buruz.
- Power Point tutoriala.

2008/12/05

Averroes: Hizkuntzen Trataera Bateraturako baliabideak

De estranjis blogaren sarrera honen bidez, Junta de Andalucía-k hizkuntzen trataera bateratuaren inguruko zenbait dokumentu eta baliabide argitaratzearen berri izan dut. Lehen nahiz Bigarren Hezkuntzetako mailetarako proposamenak daude, gaztelania nahiz atzerriko hizkuntzak lantzeko. Agian ideia batzuk baliagarriak izan daitezke ere euskaraz egiteko.