Blog honek G02 Berritzeguneko Hizkuntza Indartzeko Programako Irakasleen mintegiko partaideei berriak, intereseko baliabideen loturak eta saioetan aurkeztutako ideiak eskura jartzea du helburu.
2009/06/26
Gaztelania irakasteko zenbait erreferentzia
Nahiz eta gaztelaniaren irakaskuntzarako pentsatuta egon, Acogida y eL2 blogeko Breve recopilación de materiales impresos para EL2 en primaria sarreran, argitaratutako baliabideen erreferentzia ugari bilduta izatea baliagarri suerta daiteke nolako materialak erabiltzen ari diren ezagutzeko.
Etiketak:
Baliabideak,
HIZKUNTZA INDARTZEA,
Informazioa
2009/06/22
Munduko hizkuntzak
Miquel Tarradell Institutuan Llengües del món proiektua eramaten dute praktikara. Horren bidez bi helburu lortu nahi dira: alde batetik, ikasle etorri berrien hasierako prestakuntzan eskolako hizkuntzaz oinarrizko hiztegia lantzea eta, beste aldetik, ikasleen hizkuntzak eskola komunitatean presentzia sustatzea.
Etiketak:
HIZKUNTZA INDARTZEA,
KULTURA ARTEKO HEZKUNTZA
2009/06/20
Zenbait proiekturen deskribapenak
Iruñeako Ave María Ikastetxeko zenbait proiekturen deskribapena (Kultura arteko proiektua, portugalerazko klaseak, PROA...)
Bartzelonako I.E.S. Bernat Metge Institutuan dokumentalak egiteko proiektu batean parte hartu dute.
IES Miquel Tarradell-en katalana irakasteko Taller de Teatre esperientzia egin zuten.
Bartzelonako I.E.S. Bernat Metge Institutuan dokumentalak egiteko proiektu batean parte hartu dute.
IES Miquel Tarradell-en katalana irakasteko Taller de Teatre esperientzia egin zuten.
Etiketak:
HIZKUNTZA INDARTZEA,
Informazioa,
KULTURA ARTEKO HEZKUNTZA
2009/06/17
Munduari bira 80 liburuetan
Burgosko Juan de Vallejo LHko ikastetxean "La vuelta al mundo en 80 libros" izeneko proiektua jarri dute praktikan. Esperientzia hau hamalau proposamen didaktikotan oinarritzen da. Proposamen horien ardatz nagusiak ulermenerako irakurketa eta kultura nahiz bizimodu desberdinen ezagutza dira.
2009/06/10
Hilabeteko hizkuntza
Londresko Newbury Park Lehen Hezkuntzako ikastetxean 'Hilabeteko Hizkuntza' proiektua praktikan jartzen dute.
Eskolako maila guztietako haurrek parte hartzen dute, hilabetero ikasle bat "hizkuntz aditu" bihurtuz. Ikasle horrek zenbait hitz eta esaera grabatzen ditu. Irakasleek ere hilabete horretan aukeratutako hizkuntza eta horrekin lotuta dagoen kultura lantzeko baliabideak jasotzen ditu.
Eskolako maila guztietako haurrek parte hartzen dute, hilabetero ikasle bat "hizkuntz aditu" bihurtuz. Ikasle horrek zenbait hitz eta esaera grabatzen ditu. Irakasleek ere hilabete horretan aukeratutako hizkuntza eta horrekin lotuta dagoen kultura lantzeko baliabideak jasotzen ditu.
Etiketak:
HIZKUNTZA INDARTZEA,
KULTURA ARTEKO HEZKUNTZA
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)