2009/07/08

Besteen kulturak eta hizkuntzak ikastetxean sartuz

Berrobiko eskolaren web gunean beste gauza askoren artean Lurbiran izeneko jardueren berri ematen dute. Orri horietan Berrobiko inguruan bizi diren zenbait pertsona atzerritar batzuen partaidetza aurkezten da argazkiez eta testuz.



2009/07/05

Immigrazio buruzko jarduerak


Matilde Martínezek immigrazioari buruzko Bigarren Hezkuntzako lan bat komentatzen du Palabras Tendidas blogean Emigrantes izenburuko sarreran. Ideia didaktiko hori (edo antzeko bat) praktikara eramateko bere proposamenak ere ematen ditu bertan.

2009/07/03

Etorri berrien gelari buruzko bloga


Mis Primeras Semanas en el Aula de Enlace blogak, beste gauza batzuen artean, zenbait ideia didaktiko eta gaztelania bigarren hizkuntza bezala irakasteko baliabideak biltzen ditu.

2009/07/02

VI Congreso Regional de Educación de Cantabria

Joan den apirilean izandako VI Congreso Regional de Educación de Cantabria: Diversidad Cultural en los Centros Educativos jardunaldien bideoak jarrita daude jadanik Interneten, helbide honetan. Grabaketak oso ondo egituratuta daude eta ezker aldeko zutabe batean saio bakoitzaren momentu nagusiak erraz bilatu eta ikusteko aukera ematen dute.

2009/07/01

Durangoko liburutegiko kultura arteko proiektua

Durangoko Udal Immigrazio Arloak hango liburutegiko arduradunekin elkarlanean, bertako bizilagun etorkinei zuzendutako zerbitzu berria antolatu du. Proiektuak 'Kultura arteko Liburutegia' du izena eta beste herrialdetako hiritarren partaidetza bultzatu nahi du.


Beste gauzen artean, 'Munduko Egunkariak' ekintza jarri dute martxan. Horren bidez inprimatutako egunkariak irakurtzeko aukera dute bai etorkinek bai nazioarteko gaietan edota atzerriko hizkuntzetan interesa duen edozein erabiltzek.


Web gune honetatik zenbait herrialdetako egunkarien bertsio digitaletan sartzeko loturak daude.