2009/10/28

Kulturartekotasuna landu eta irakurzaletasuna pizteko liburua

Te trueco un cuento liburuan Carmen Domech-ek argitaratutako ipuin batzuk hartzen ditu abiapuntutzat kultura arteko hezkuntza eta irakurzaletasuna sustatzen dituen hainbat jarduera proposatzeko. Jarduerak joko kolaboratiboetan eta metodologia aktiboan oinarritzen dira. Liburuarekin batera CD osagarri bat banatzen da. Bertan ahozko testu batzuk (istorio laburrak, txisteak...) eta gelan erabiltzeko fitxak aurki daitezke.
Liburuaren datuak:

ISBN: 84-369-4681-2
Izenburua: Te trueco un cuento
Egilea: Domech Martínez, Carmen
Argitaletxea: Ministerio de Educación
Hiria: Madrid
Urtea: 2008

2009/10/23

Wikibooks euskaraz

Wikibooks proiektuak hainbat hizkuntzatan idatzitako materialak biltzen ditu. Haien artean, Alan R King hizkuntzalariak sortutako Esaidazu euskaraz! ikastaroa aurki daiteke. Heldu autodidaktez pentsatuta egon arren, ariketa batzuek balio dezakete zenbait egitura praktikatzeko.

2009/10/21

Munduak lotzen

Intermon-Oxfam erakundeak sustatutako Munduak lotzen programaren 2009-2010 ikasturterako edizioa herrien migrazioetan eta garapenean oinarritzen da. Migratzearen arrazoiak eta pertsonen bizitzan eta haien ingurunean migratzeak dituen ondorioak landuko dira, eta banaka nahiz taldean zer jarrera eta konpromiso hartu behar ditugun pentsatuko dugu, jatorri desberdineko pertsonen arteko errespetuan oinarritzen den gizarte ireki, askotariko eta solidarioa eraikitzen laguntzeko.

Bi ekintza mota planteatzen dira:
1. Irakasleak trebatzeko modulua: Urtarrilak 18 – otsailak 4.
2. Ikasleekin egiteko jarduera: Otsailak 8 – martxoak 21

Lehen egunetarako jarduerak

Cuaderno Intercultural blogeko sarrera honetan ikasturtearen hasieran ikasle berriekin egiteko zenbait jarduera aurkezten dira.
Orientación Andújar izeneko blogean berriz beste sarrera hau sortu dute lehen egunetarako jarduera sorta bat jasotzeko.

2009/10/02

Esku-hartze soziala Europako ekialdetik etorritako ijitoekin

Datorren ostegunean, urriak 8, Gernikan emango da hitzaldi bat gai honi buruz:

"Intervención Social con Personas Gitanas procedentes de Europa del Este"