2010/05/24

HIPIen blogak: nolakoak eta zertarako

Hona hemen apunte batzuk HIPIek egin ditzaketen blogei buruz: motak, ezaugarriak, xedeak...

1. PROPOSAMENA: IKASLEEI ZUZENDUTAKO BLOGAK.

Eduki ditzakeen zenbait elementu: Testuak.

Irudiak

Audioak.

Bideoak.

Aurkezpenak

Iragarki taula edo agenda-egutegia.

Ariketak, puzleak…

Loturak

...
Itxurari buruzko zenbait aholku:

Alaia

Garbia (ez apainduegia, ez funtsezko informaziorik gabekoa...)

Zertarako:


- Ikasleen lanak azaltzeko.

- Ikasleei atazak proposatzeko (asmakizunak, ariketak,…)

- Gelako egunkaria egiteko

- Gelan landutako edukiak errepasatu edo indartzeko baliabideak jartzeko.


Adibidea.

2.PROPOSAMENA: BESTE HIPIEI ZUZENDUTAKO BLOGA

Eduki ditzakeen zenbait elementu:


Testuak.

Irudiak

Audioak.

Bideoak.

Aurkezpenak

Jardueren deskribapenak

Loturak

Itxurari buruzko zenbait aholku:


Garbia (ez apainduegia, ez funtsezko informaziorik gabekoa...)

Pertsonalizatua

Zertarako:


- Baliabide interesgarrien errejistroa egiteko.

- Ideiak, baliabideak eta informazioa konpartitzeko.

- Gelako lana erakusteko.

- Ikasle etorri berrien ikasketa prozesuaz, Hizkuntza Indartzeko programaz, metodologiaz, etab. iritziak emateko


Adibidea


3.PROPOSAMENA: IKASTETXEKO KOMUNITATEARI ZUZENDUTA

Eduki ditzakeen zenbait elementu:


Hizkuntza indartzeko baliagarri suerta daitezkeen ideiak, baliabideak…

Kultura arteko Hezkuntza garatzeko baliabideak, berriak…

Testuak, loturak, aurkezpenak, irudiak...

Itxurari buruzko zenbait aholku:


Dinamikoa (maiztasunez berritzen dena)

Ongi sailkatuta (orriak, etiketak, gaiak...)

Zertarako:


- Ikastetxeko irakasleei – eta gurasoei, horrela nahi balitz – ideia didaktikoak, aholkuak, informazioa, baliabideak... eskaintzeko.

- Ikastetxean edota komunitatean egiten dena azaltzeko.


Adibide 1
Adibide 2


2010/05/08

Clandestinos


Clandestinos liburuan Martin Aldalurrek immigrazio ilegala, batez ere Afrikatik datorrena, hurbiltzen dio irakurleari. Bere web gunean ere gai honekin lotutako zenbait bideo, argazki eta datu aurki ditzakegu.

2010/05/04

Gizarteak ikusteko ikuspuntuak


Papalagiak -edo 'gizon zuriak' Samoako hizkuntzaz- deskribatzen ditu Tuiavii de Tiaveak bere diskurtsoetan. Gure gizartea besteen begiradatik nola ikusten den ohartu eta objetibitate pixka batekin aztertzeko baliagarriak izan daitezke diskurtso horietan oinarritutako zenbait jarduera eta baliabide.




Navidad de Los Papalagi from luismadrid on Vimeo.
Testua
Informazio gehiago

Beste testu batzuk:
Los indios hablan de los blancos

2010/05/03

Zinea eta interkulturalitatea. Welcome

Egun hauetan karteleran dagoen Welcome pelikulak immigrazioaren drama aurkezten du gazte kurdo baten eta frantses heldu baten historia pertsonalen bidez.