2010/10/29

Euskarazko hiztegia ikasteko ariketak

Web gune honetan joko batzuk daude euskarazko hiztegia ikasteko. Batzuetan euskarazko hitzak ingelesezkoekin konparatzen bada ere, gehienetan ez da beharrezkoa ingelesa ezagutzea ariketak egiteko.

Euskaraz gain, beste hainbat hizkuntzetan egin daitezke ariketa berberak.

2010/10/25

Hipiwiki

Gaurko HIPIen mintegi bileran HIPIWIKI guneko baliabideei begirada bat ematea gomendatu da, ezagutzen ez dutenek hor zer aurki dezaketen deskubritu eta jadanik ezagutzen dutenek azken boladan jarritako zenbait berritasun ikusteko.

Aipaturiko wikian hasiera ebaluaziorako zenbait baliabide biltzen dira. Horien artean Nafarroako Hezkuntza Sailaren baliabide hauek aipatu dira saioan.

2010/10/22

Antolatzaile grafikoak


Hona hemen web orri batzuk grafiko antolatzaileei buruz:


SIOP. Blanca Olaldek SIOP metodologiari buruz egin zuen lan honetan antolatzaile grafiko ugari ikus daitezke helburuaren arabera sailkatuta.

Organizadores gráficos: ideas y recursos (Cuaderno Intercultural). Teoria, artikuluak, adibideak... antolatzaile grafikoen inguruan.


Reseña de organizadores gráficos (Eduteka). Antolatzaile grafiko mota batzuk komentatzen dira.


Freeology: Graphic Organizers. Ingelesez badago ere, web gune honetan adibideak eta erabilerari buruzko ohar erabilgarriak aurki daitezke. Itzulpenak beehar badira, Google Translator erabil dezakezu honako helbidea kopiatuz: http://freeology.com/graphicorgs/page4.php


EdHelper.com. Eredu gehiago, ingelesez ere bai.

2010/10/08

Ikasle etorri berriei buruzko zenbait datu estatistiko

CREADE (Centro de recursos para la atención a la diversidad cultural) web gunean lantalde honek argitaratzen dituzten boletinak aurki daitezke besteak beste. Azkenekoan "Evolución y situación actual de la presencia del alumnado extranjero en el sistema educativo español (1999-2010)" txostena azaltzen da.