2011/04/15

Gaztelania ebaluatzeko probak


Murtziako Hezkuntza Kontseilaritzak argitaratu ditu proba batzuk gaztelania ama hizkuntza ez duten ikasleen maila ebaluatzeko. Hizkuntzen Erreferentzi Marko Europarraren mailetan oinarritutako adierazleak erabiltzen dituzte.

2011/04/14

Ripolleteko Palau Ausit Institutuko programazioa

Bilbon izandako HIPIen prestakuntzarako saioetan Matilde Martínezek aipatutako programazioa (Harrera gela, 2006/07 ikasturtekoa) web orri honetatik irakur eta inprima daiteke.

2011/04/13

ReSLI



ReSLI (Red de Enseñanza de Segundas Lenguas a Inmigrantes) ikasle etorri berrien hezkuntza-ikaskuntzan interesa duten profesionalei zuzendutako sarea da. Elkarlana eta trukea honako hiru esparru hauetan egin nahi da:


- Ikerketa.

- Prestakuntza.

- Bigarren hizkuntzen didaktika.


2011/04/12

Ikasle etorkinen ikaskuntza bi hizkuntza ofizial dituzten erkidegoetan

Segundas lenguas e inmigración aldizkariak ale monografiko bat argitaratu du: "Inmigración y aprendizaje de lenguas en comunidades con dos lenguas oficiales". Hona hemen aurkibidea:



2011/04/01

Zenbait web gune

Hona hemen hilabete honetan Berritzegune Nagusitik bidalitako boletinean azaltzen diren zenbait web gune interesgarri:
Kulturartekotasuna eta Hizkuntza. Kultura arteko hezkuntza eta ikasle etorri berrien hizkuntzen irakaskuntzaz biltzen dira web gune honetan.
Atalak:
• IKASLE ETORRI BERRIEN HARRERA ETA HASIERAKO UNEAK
• HIZKUNTZA LANDU
• ANTOLAMENDU ETA METODOLOGIA
• KULTURA ARTEKOTASUNA LANTZEKO BALIABIDEAK
• INTERESGARRIAK
20 ideas para construir la interculturalidad y prevenir el racismo en educación FETE-UGTek argitaraturako gida.
Cuentamundos. DVD bilduma munduko toki desberdinetako ipuinekin. Haien web gunean zati batzuk ikus daitezke. e2o (Entre Dos Orillas) aldizkariaren bi ale: 5.alea eta 6.alea.
Con Red. MENA haur eta gazteei buruzko web gunea.