2011/09/27

IKTen eragina euskararen ikaskuntzan

Gaur8 web guneko sarrera honetan Urtza Garayren tesiaren berri ematen da. Bertan Durangaldeko etorkin gazteekin egin duen ikerketan oinarrituta, euskara teknologia berrien bidez era erakargarriago batean ikasten dutela adierazten da.

2011/09/15

Munduko jatetxea

Cuaderno intercultural blogeko sarrera honetan solidaritatea eta janariak eskuratzeko desberdintasunei buruzko kontzientziatzioa suspertzeko dinamika bat aurkezten da. Hona hemen praktikaren bideoa:

2011/09/07

HIPI eta Kultura Arteko Dinamizatzaile berrientzako prestakuntza saioak

HIzkuntza Indartzeko Programa


Datak:  2011ko irailaren 19a, 20a eta 22a
Lekua: Gasteizko Berritzeguneko Gorbeia Aretoa
Gasteiz Etorbidea, 93. Vitoria-Gasteiz
Ordutegia: 10etatik 14:30ak arte

Hasierako prestakuntza honetan honako gai hauek landuko dira: kulturarteko hezkuntzaren oinarriak, hizkuntzen irakaskuntzaren azken ekarpenak, eta jatorrizko hizkuntz aniztasuna. 

Kultura Arteko Hezkuntza


Datak: 2011ko irailaren 14a, 21a eta 28a
Lekua: Berritzegune Nagusia
Tolosa kalea, 6. Bilbo
Ordutegia: 10etatik 14:30ak arte


Hasierako prestakuntza honetan honako gai hauek landuko dira:
• Kulturatekotasun ikuspegira hurbildu.
• Dinamizatzaileen funtzioak eta betebeharrak aztertu.
• Lehentasunezko gaiak zehaztu: Harrera Plana.
• Familia etorri berrien migrazio proiektuen gakoak ezagutu
Izen-ematea