2011/10/31

Dinamizatzaileentzako prestakuntza saioa

Kulturarteko Hezkuntza Proiektuaren Irakasle Dinamizatzailerentzako prestakuntza saioa

Data: 2011ko AZAROAREN 16a
Lekua: BIZKAIKO HEZKUNTZA ORDEZKARITZA (GRAN VÍA 85 BILBO)
Ordutegia: 10-14:30

Egitaraua:
• Tertulia dialogikoa. Artikulua: "Competencia oral y educación democrática" Guadalupe Jover (informazioa)
Red de Escuelas Interculturales izeneko sarea
• Baliabideak

2011/10/28

El jarabe de los idiomas


El jarabe de los idiomas Bartzelonako botikarien elkarte batek osasunarekin lotura duten hiztegia lantzeko baliabidea da. Egileen helburuahonako hau da: ikasle etorri berriei eskolako hizkuntzetan hiztegia ikasteko aukera ematea IKTen erabileraren bidez.

2011/10/21

Familia berriz elkartzeari buruzko saioak

G02 Berritzegunean egingo den prestakuntza jarduera:Familia berriz elkartzeaz

Egunak: azaroak 24 eta 28
Ordutegia: 16:00-18:00
Lekua: Irungo Berritzegunea.
Edukiak:
- Atzerritarren legeak dituen baldintzak eta bete behar diren prozedurak ezagutzea, baita egoera honek ikasle etorri berriarengan eta bere familiarengan duen eragina.
- Familiengan sortzen diren egoerak aztertzeko pautak: harremanak berregitea, autoritatearen eredua, aldaketa sozioekonomikoak, etab.
- Ikasle hauekin eta bere familiekin harrera eta tutoretza lana egiteko orientabideak.
Emaileak: Nancy Juape eta Leire Garraftatxu

Izen-ematea:
Ildo-Programa atalean Guztientzako Eskola aukeratu eta Bilatu gainean klikatu.
Izena emateko aukeratu, datuak bete eta Bidali sakatu.



2011/10/17

Immigraziori buruzko jardunaldiak


Ombupean Immigrazioak antolatutako jardunaldien egitaraua eta hainbat material web orri honetan aurki daitezke.

2011/10/07

HIPIWIKI gunean aurki daitezkeen zenbait baliabide

HIPIWIKI gunea.

HIPI berriei zuzendutako atala.

Ikastetxeko esperientzen artean Astrabudua BHIko irakasle baten lana azaltzen da.

"Ikasle bakoitzari erabilgarrien iruditzen zaizkion euskal ehun esaldi batzea. Lehendabiziz esaldiak itzultzaile elektronikoen bidez idatzi dituzte eta gero esaldiak Internetera igo dituzte Tatoeba aplikazioa erabiliz. Ikasleen lanak Wiki baten barruan daude, bakoitzak bere orrialde du (koaderno digital)" (HIPIWIKItik hartua)

2011/10/06

Matilde Martínezek proposatutako hiru jarduera

Hona hemen lotura batzuk Matilde Martínez irakasleak joan den otsailean Bilbon aurkeztutako hiru jarduerarekin lotuta.

KULTUR IRTEERAK

HIZKUNTZA BIKOTEAK

AHOZKO AZALPENAK
Beste batzuk:
Programació IES Palau Ausit (goian aipatutako jarduerari buruzko zehaztapen batzuk ematen dituena)

2011/10/05

Euskal aditzaren jokabidea

Euskal aditza online jokatzeko tresna da Aditzak.com. Aditzaren funtzionamendua ulertuta, tresna hau lagungarria izan daiteke era azkar batean aditz forma zuzena bilatzeko.

2011/10/04

"Arian" euskara ikasteko metodoa

Elkar argitaletxeak euskara ikasteko Arian metodoa bakarka zein ikasgela barruan erabiltzeko plazaratu du. Metodo hau ikuspegi funtzionalean koka daiteke. Eguneroko egoera komunikatiboak hartzen ditu abiapuntutzat (sendagilearenean, erosketak egiten, lana bilatzen…) egoera bakoitzak behar dituen hizkuntz baliabideak (hiztegia, egiturak...) ikasi eta praktikatzeko.

2011/10/03

HIPI berrientzako prestakuntza saioak

Joan den irailean Gasteizko berritzegunean hiru egunetan zehar egin ziren prestakuntza saioetan erabilitako zenbait dokumentu hemendik eskura daitezke.