2011/11/18

BILTZEN erakundearekin prestakuntza saioak

Kulturarteko Hezkuntza ikuspegi baten barruan, gizartean eta ikastetxeetan dugun kulturaniztasun egoeraren ulermena bultzatzeko prestakuntza saio hauek antolatu dira:

Irungo Berritzegunean:
“Reagrupación familiar”
Azaroaren 24an eta 28an, 16:00-18:00
Izen-ematea
Donostiako Berritzegunean:

“Sistemas educativos en los paises de origen de las familias inmigrantes: referencias y pautas de relación con los sistemas educativos formales”
Azaroaren 29an, 15:00-17:15
Izen-ematea

2011/11/17

Zenbait baliabide 'mintzalagunak' jarduera ezagutzeko

Hurrengo hiru web orriak erabilgarriak izango dira Matilde Martínezen 'Les parelles lingüístiques' ideia didaktikoan oinarrituta mintegian 'mintzalagunak' jarduera garatzeko:
Irudiaren iturria: http://paseopsicopedagogico.wordpress.com/2011/04/19/entrevista/


2011/11/16

Hizkuntza abestien bidez lantzeko proposamena

Blogge@ndo blogean Marcos Cadenatok aurkezten du hurrengo jarduera hau.

Izena: Te doy una canción
Nori zuzenduta: BHko ikasle etorri berriei
Saio kopurua: 4-5 saio
Prozeduraren urrats nagusiak:
  1. Ikasleek abesti bat aukeratzen dute.
  2. Abestiaren testua bilatu eta lantzen dute.
  3. Hitz gakoak identifikatzen dute
  4. Aukeratutako hitzak ilustratzeko irudiak bilatzen dituzte.
  5. Audioa bilatzen dute.
  6. Audioa eta irudiak erabiliz, bideo bat egiten dute Movie Maker programarekin
Informazio gehiago SARRERA HONETAN.

Adibidea: