2012/05/21

Dinamizatzaileentzako prestakuntza saioa


Data: 2012ko Maiatzaren 23a.
Lekua: BIZKAIKO HEZKUNTZA ORDEZKARITZA. GRAN VÍA, 85. BILBO.
Ordutegia: 10:00-14:30
Gaiak:
· Familien partehartze hezitzailea. Miguel Loza.
· Tertulia dialogikoa: Actuaciones de éxito en las escuelas europeas 98-102 orrialdeak.
· Ikastetxeetako esperientzien trukaketa.
     o Laguardia BHI
     o Zurbaran BHI
     o Peñascal
     o Escuelas Amigas:
            § Proiektua.
            § Zamakola LHI/ Pio BarojaLHI
· Kulturarteko praktikak egiteko baliabiderik.

2012/05/13

Voki

Voki programak internetez abatarrak sortu eta azaltzeko aukera ematen du. Egindako irudiak animatuak dira eta mezu bat ahoska dezakete.   


Informazio gehiago lortzeko:


                           Ezaugarri nagusiak eta tutoriala (euskaraz)
                           Ezaugarriak eta aplikazio didaktiko batzuk (gaztelaniaz)
                          
Zenbat ideia gelan erabiltzeko:



- Zoriontzeko mezuak, gonbidapenak, abisuak... ekoiztu.
- Ikasleen aurkezpenak egin.
- Idazten dena zuzentzen laguntzeko erabili ('pentsamenduak entzutea'). 
- Elkarrizketak, argudioak edo jarraibideak ahoz aurkeztu.
- Abestiak, poemak, asmakizunak, txisteak... aurkeztu.
- Istorio baten hasiera kontatu beste ikasleek bukaera emateko.
- Ahoskera praktikatu (horretarako ikasleek testuaren ahoskatzaile tresna erabil dezakete)

Adibide pare bat:

- Euskarazko 's' eta 'z' soinuak bereizteko ariketa bat.



- Ebaluazio proba egiteko jarraibideak emateko tresna.





2012/05/12

Zurbaran BHI: IKTen erabilera kultura arteko hezkuntzan

Hona hemen Web 2.0 tresna batzuen erabilera azaltzeko adibide batzuk. Denak daude Zurbaran BHI blogean.

- Glogster (multimedia posterrak)
- Wallwisher (oharrak erakusteko arbelak)
- Google Maps: Ikasleen herriak eta Google Maps: Herrialdeen aurkezpenak (zenbait datu kokatzeko mapak)
- Photopeach (jarduerak aurkezteko tresna)
   

2012/05/08

Oparipuinak

Oparipuinak orrialdean Maite Franko ipuin kontalariak ipuin pertsonalizatuak sortzeko aukera eskaintzen da.

2012/05/07

Hizkimizki

Hizkimizki web gunetik bi hizkuntzatako hiztegi laburrak lor daitezke.

2012/05/04

Helduei euskara irakasteko esperientzia bat

Petra Elser irakasleak kanpotik etorritako ikasle helduei euskara irakasteko metodoa ahozko hizkuntzaren garapenaz zentratzen da. horretarako, abestiak, dantzak eta beste zenbait jarduera komunikatiboak lantzen dituzte. Programaren azalpen bat dokumentu honetan irakur daiteke. Ni Naiz Gu Gara blogean, berriz, beste hainbat informazio aurki daiteke.

2012/05/02

Hirietako kultura aniztasuna kudeatzeko 15 ideia

Fundación Bertelsmannek argitaratutako dokumentu honetan kulturartekotasuna suspertzeko zenbait hiritan egindako ekimenenak deskribatzen dira.