2013/03/11

Munduko elezaharrak

Behean azaltzen diren loturetatik  Hizkuntza Indartzeko Programako irakaslea den Santi Angulok sortutako istorio bilduma bat deskarga daiteke. Bertan munduko hainbat tokitako mitoak eta elezaharrak ezagutzeko irakurgai laburrak eta haien ulermena errazteko glosarioak aurki ditzakegu.




2013/03/10

Pixton

Gaurko saioan komikiak online egiteko zenbait aukera ikusiko ditugu eta Pixton programarekin praktika bat egingo dugu.

Horretan laguntzeko, hemen irakur daitezke Pixtonen ezaugarri nagusiak. Gainera, orri honek euskarazko bideo tutorial bat eskaintzen digu:



...beste tutorial bat aurkezpen batean azalduta:



...eta adibide bat:

2013/03/09

Hilabeteko hizkuntza


Mungia BHIko Kulturartekoa blogean Hilabeteko hizkuntza proiektuaren berri ematen dute. Bertan aukeratu eta landu dituzten hizkuntzei buruzko informazioa eta baliabideak aurki ditzakegu.

Londreseko Newbury Park School eskolaren Language of the Month proiektuan oinarritzen da.


2013/03/08

Komikiman

Komikiman  komikia ardatzat hartzen duen sekuentzia didaktikoa da. Bertan zenbait ideia aurki daitezke paperean edota ordenagailuz komikiak sortzeko.

Proiektu honi lotuta dagoen site honetan komikiaren ezaugarriak, genero honetan erabiltzen diren zenbait hizkuntz errekurtsoak eta online komikiak sortzeko baliabide batzuk aurkezten dira.



2013/03/07

Komikiak sortzeko zenbait baliabide

Generador CreaComics komikiak sortzeko tresna sinplea da. Ezaugarri nagusiak honako hauek dira: hondoko irudiak hurbil daitezke; pertsonaien tamaina eta posizioa alda daitezke; bukatutako lana inprima dezakegu.



Pixton zerbitzuak eskolei zuzendutako baliabideak eskaintzen ditu ordainduz gero (30 egun, dohain; urtebete, 100 euro). Halere, gauza sinpleak egiteko doako Pixton para divertirse atala dago.
Adibidea:

Make Beliefs Comix (ingelesez) zerbitzuak komikiak online sortzea ahalbideratzen du. Sortutako istorioak ez dira Interneten gordetzen, beraz bukatu ondoren pdf moduan edo pantailaren kaptura baten bidez ordenagailuan gorde edo inprimatu behar dira.

Web honen beste baliabide interesgarria inprimatzeko orrien bilduma da. Hona hemen adibide bat:



Baliabideren zerrenda zabal bat Cuaderno Intercultural web guneko orri honetan aurki daiteke.

2013/03/04

Bilbon izandako prestakuntza saioak

Otsailaren 28an Bilboko Juan Crisóstomo de Arriaga Kontserbatorioan izandako prestakuntza saioan bi ikastetxeren esperientziak aurkeztu ziren.

Terrassako IES Cavall Bernat

Ikastetxe honetako irakasleek 'blocs' delako antolaketa azaldu zuten. Hona hemen saioan erabilitako dokumentuak eskuratzeko loturak:

- Marko teorikoa
- Ikastetxearen ibilbidea
- 'Blocs'



IES Cavall Bernat ikastetxeko ikasleek egindako lipduba

L'Hospitalet de Llobregateko Escola Prat de la Manta
- Aurkezpena