2013/04/22

Bebés-Babies dokumentala

Babies izenburuko dokumentalean Mongolia, Nigeria, AEBak eta Japoniako lau jaioberriri jarraipena egiten zaie urte bat bete arte.

2013/04/21

Bideo ipuinak

Pako Eizagirreren Aittu! web gunean berak sortutako bideo-ipuin ugariikus eta entzun daitezke.

Hona hemen adibide bat:



Gaurko saioan istorio labur bat egingo dugu Movie Maker programa erabiliz. Horretarako, bideo tutorial hauetaz balia gaitezke edo, zuzenean, instrukzio hauek urratsez urrats jarrai ditzakegu:

Helburua: Irudi sekuentzia batean oinarritutako narrazio bat grabatuz bideo labur bat sortzea.

Adibidea:



2013/04/16

Ekuadorko hezkuntzari buruzko hitzaldia


Bideo honetan Ekuadorko hezkuntza sistema eta kultura arteko hezkuntza zein elebitasuna suspertzeko esperientzia bat ezagutzeko hitzaldi bat entzun daiteke.

2013/04/08

A eredurako materialak

Nafarroako blog honetan euskara A ereduan irakasteko zenbait baliabide aipatzen dira. Haien artean EIBZ (Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa) kudeatzen duen erreferentzia bilduma hau.