2013/10/31

Ikasle etorri berrien ikaskuntza-irakaskuntzari buruzko liburua

Lenguaje y aprendizaje en el aula multilingüe liburuan Elizabeth Coelhok, Gironako Unibertsitateko Judith Oller eta Josep M. Serra irakasleekin batera, ikasle etorri berriei arreta egokia emateko hainbat pista ematen ditu praktikako egoeretatik abiatuz. Hona hemen liburuaren eduki nagusiak:

- Apoyo lingüístico y escolar para los recién llegados
- La adaptación del currículo y la instrucción diferenciada
- Un clima de aprendizaje inclusivo
- Dejar espacio para las lenguas de origen en el aula
- Hablar y escuchar
- Leer y escribir
- La enseñanza del vocabulario.


2013/10/30

Euskara lantzeko ariketak

Euskarakoldo blogean irakasle batek hizkuntza indartzeko -bereziki euskararen egiturak praktikatzeko- hainbat baliabide bildu ditu.


2013/10/24

'Laguntza Gela' bloga

Laguntza Gela izeneko blogean hainbat baliabide aurkeztu edota konpartitzen dira.


2013/10/16

Hezkuntza-sistemari buruzko estatistika

Hezkuntza Sailak joan den ikasturteko (2012/13) zenbait datu argitaratu ditu. Horien artean ikasle atzerritarren kopurua eta portzentajeak ikus daitezke.

Euskarazko dokumentua

Gaztelaniazko dokumentua


2013/10/15

Alboan: kulturartekotasuna lantzeko unitate didaktikoak

Alboan erakundeak kultura arteko hezkuntza gelan lantzeko hainbat unitate didaktiko eskaintzen ditu.


2013/10/08

Ahotsa itzultzeko Android tresna bat

Talk to Me Cloud telefonorako aplikazioak ahotsa identifikatu eta itzultzen du hainbat hizkuntzatan. Eskolatzearen lehenengo egunetan eskolako hizkuntzak ezagutzen ez dituzten ikasle etorri berriekin oinarrizko komunikaziorako baliagarria izan daiteke (irakasleak smartphone bat baldin badu, noski!)


2013/10/07

HIPIen mintegia: 1.saioan komentatutako gai batzuk osatzeko zenbait baliabide

Hona hemen gaurko saioan komentatu ditugun zenbait baliabidetarako loturak:

Hizkuntza desberdinetako dokumentuak:

- 'Traducciones útiles para la comunicación escolar'. Iturri desberdinetako loturak.
- Traducciones útiles (CAREI-Aragoiko Hezkuntza Sailaren kulturartekotasunerako erakundea)
- Euskal Erkidegoko hezkuntza sistemari buruzko informazioa

Gaztelania ikasi eta irakasteko zenbait baliabide:

Español para ti. Andaluziako Hezkuntza Saiilak argitaratutako koadernoa.
- Linguasnet. Zenbait hizkuntzaren oinarrizko komunikaziorako online ariketak.
- Español para extranjeros. Gaztelaniazko adierazpenak, egiturak eta hiztegia ikasteko online baliabideak.
- ¿Cómo se dice?. A1 eta A2 helduei zuzendutako baliabideak (testu liburua, irakaslearen gida...) pdf formatoan.
- Gurutze Gorriak argitaratutako Aprendiendo un idioma para trabajar.



Irudiaren jatorria: http://juliopomar.es/wp-content/uploads/2011/05/cajon_de_sastre.jpeg

Euskararen salbuespenari buruz:

2012/13 ikasturteko jarraibideak


Saioan aipatu ez bada ere, Hezkuntza Sailak iaz argitaratutako
Ikasle etorkinentzako hezkuntza-arretarako programa eskola-eredu inklusibo eta kulturartekoaren barruan
dokumentua ezagutzea komeni da: