Web gune honetan europar proiektu baten aurkezpena eta sortutako baliabideak jasotzen dira. Bertan atzerritar jatorriko familien hizkuntzak suspertzeko zenbait dokumentu argitaratu dira.
Blog honek G02 Berritzeguneko Hizkuntza Indartzeko Programako Irakasleen mintegiko partaideei berriak, intereseko baliabideen loturak eta saioetan aurkeztutako ideiak eskura jartzea du helburu.
2014/03/14
2014/03/10
Nola sortu audio fitxategiak diktaketa baterako
Lotura honetatik gaurko jarduera praktikoa egiteko jarraibideak deskarga ditzakezue.
Eta hemen dituzue ariketa egiteko mikroipuin batzuen testuak. Iturria.
Eta hemen dituzue ariketa egiteko mikroipuin batzuen testuak. Iturria.
Etiketak:
Audio,
HIZKUNTZA INDARTZEA,
Teknologia berriak
2014/03/05
Zertarako erabili audio grabazioak HIPIaren gelan?
Hurrengo bi orri hauetan audio grabazioen erabilera batzuk ikus daitezke:
Zehazki ikasle etorri berriekin lan egiteko proposamen batzuk:
- Irakasleek diktaketak prestatzen dituzte. Interneten argitaratzeko, Educaplay erabil daiteke.
- Ikasleek eskolatik kanpo mp3 fitxategiak entzuteko gailuren bat izango balute, irakasleek prestatutako grabazioak entzun litzateke helburu ezberdinekin, adibidez, abesti edo poema bat buruz ikasteko, ipuin labur baten kontaketa prestatzeko, ahoskera ariketak egiteko...
- Ikasleek beraiek testu laburrak grabatu eta Interneten azaltzen dituzte. Horretarako Voki edo Babblerize erabil daiteke.
2014/03/04
2014/03/02
Afrika kontuan
Afrika kontuan komiki moduan argitaratutako Afrikako ipuin tradizionalen bilduma da. Hiru liburu dira.
Hona hemen Pako Eizagirrek irakurritako ipuin bat: 'Ehiztari bakartia'.
Hona hemen Pako Eizagirrek irakurritako ipuin bat: 'Ehiztari bakartia'.
Beste ipuin baten lotura: 'Dordokaren estrategia'
Etiketak:
Bibliografia,
irakurketa-idazketa,
KULTURA ARTEKO HEZKUNTZA
2014/03/01
Alboan: HH eta LHn kulturartekotasuna lantzeko unitateak
Alboan erakundeak argitaratutako ikastunitate bilduma bat hurrengo bi loturatatik ikus edota deskargatu daitezke:
Euskarazko bertsioak
Gaztelaniazko bertsioak
Baliabide hauek paperez ere eskura daitezke, karpeta bakoitza (HHkoa edo LHkoa) 10 eurotan. Informazioa: Tel 943275173; e-posta: educacion@alboan.org
Euskarazko bertsioak
Gaztelaniazko bertsioak
Baliabide hauek paperez ere eskura daitezke, karpeta bakoitza (HHkoa edo LHkoa) 10 eurotan. Informazioa: Tel 943275173; e-posta: educacion@alboan.org
Etiketak:
Baliabideak,
Bibliografia,
Didaktika,
Ingurunea,
KULTURA ARTEKO HEZKUNTZA
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)