2015/06/25

Ikasle etorkinen emaitzak


Txosten honetan Euskadiko Lehen Hezkuntzako 4. mailako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. mailako ikasle etorkinen egoera aztertzen da, Euskadin 2013. urtean funts publikoekin finantzatutako ikastetxe guztietan gauzatu zen Ebaluazio Diagnostikoan lortutako datuetan oinarriturik.



2015/05/26

Gipuzkoako Berriztapen Jardunaldiak 2015

Maiatzaren 14an eta 15ean Donostian izandako XIV.Gipuzkoako Berriztapen Jardunaldiei buruzko informazioa eta bideo grabazioak eskuratu ahal izateko, hona hemen lotura batzuk:



Maiatzaren 26ko saioan aipatutako esperientzia baten bideoa 
('Maite zaitut' abestia hainbat hizkuntzatan azaltzen duena).

http://berriztapenjardunaldiak.blogspot.com.es/p/2015ko-bideoak.html

2015/04/27

Eragiozu euskarari, lagun berri!

https://sites.google.com/site/eragiozueuskararilagunberri/home

Eragiozu euskarari, lagun berri! web gunean Ima Ortega irakasleak ekoiztutako hainbat baliabide biltzen dira. Bertan bai HIPIen jardunean erabiltzeko baliabide ugari, bai kulturarteko hezkuntza lantzeko zenbait ideia aurki daitezke.

2015/02/18

HABEk sortutako A1 eta A2rako BAGOAZ! ikasmateriala

HABEk material berria sortu du BAGOAZ! izenburupean. Euskara-ikasle hasiberriei (A1 eta A2 mailetakoei) zuzendutako entzumena eta mintzamena lantzeko testuak eta ariketak sortu, ekoitzi eta IKASBIL atarian argitaratu ditu.
http://sustatu.eus/ikasbil/1424184551?utm_source=newsletter&utm_medium=email

2015/01/21

Ebaluazioa

Ebaluazioarako zenbait dokumentu:

ZER ebaluatu?

Dokumentu ofizialak

Europako Erreferentzia Marko Bateratua

        Markoa         
        Portfolioak

ISEI-IVEI Ebaluazio diagnostikoa

           Hizkuntza komunikaziorako konpetentzia. Marko teorikoa
           Hizkuntza komunikaziorako konpetentzia: atzerriko hizkuntza. Marko teorikoa
           Evaluación de la expresión escrita. LHko 4.maila (castellano)      -    2013
           Evaluación de la expresión escrita. DBHko 2.maila (castellano)    -   2013
           Idazmanaren ebaluazioa. LHko 4.maila (euskara)    -   2013
           Idazmenaren ebaluazioa. DBHko 2.maila (euskara)  -   2013
           Idazmenaren ebaluazioa. LHko 4.maila (atzerriko hizkuntza) 
           Idazmenaren ebaluazioa. DBHko 2.maila (atzerriko hizkuntza) 

Beste batzuk

NOLA eta NOIZ ebaluatu?

Hasierako ebaluazioa


Gaiari buruzko artikuluak


2015/01/18

Ahoskatzailea on-line




Idazten dugun testua ahoskatzea, hau da programa honekin lortu dezakeguna . Beste hainbat hizkuntzaren artean euskara duenez, ikasle etorri berriei edo zailtasun handiak dituzten beste ikasleei baliagarria izan dakieke bakarka praktikatzeko.

2015/01/17

Gaztelania ikasteko zenbait baliabide (2)

TES Connect web gunean gelan erabiltzeko hamaika baliabide aurki daitezke. Erresuma Batuko gunea denez (izan ere, The Times egunkariaren hezkuntzari buruzko eranskinari lotuta dago), informazioa ingelesez dago eta materialak ingelesa ama edo bigarren hizkuntza bezala duten ikasleentzat pentsatuta daude. Material hauek deskargatzeko errejistroa egin behar da (dohain).





Ver-taal web gunean gaztelania ikasi edo praktikatzeko ariketa ugari daude. Hona hemen adibide batzuk:

Zenbait frutaren izenak errepasatzeko jokoa ('Urkatua' modukoa): La fruta 1
Parejas de palabras ariketan esaldi bat osatu behar da emandako hitz batzuen artean zentzua duen bat aukeratuz.
Gurutzegramak: La ropa


Languages Online gaztelania atzerriko hizkuntza bezala ikasteko ariketa interaktiboak daude. Adibideak:








2015/01/16

Immigrazioa eta Integrazioari buruzko IV Jardunaldiak: hitzaldien grabazioak

Lotura honetatik 2014.ko urrian Bilbon egin ziren Immigrazioa eta Integrazioari buruzko IV.Jardunaldietako bideoak ikus daitezke. Haien artean, 'Mesa redonda' jasotzen duen grabazioan ISEI-IVEIko partaidea den Francisco Lunak Diagnostiko Ebaluazioan ikasle etorri berriek lortzen dituzten emaitzez hitz egiten du (30. minututik aurrera).