2017/11/29

HIPIen zenbait estrategia didaktiko

Hona hemen gaurko mintegi saioan aurkeztutako zenbait ideia:

Munduko mapak. Ikasle etorri berria iristen denean, bere jatorrizko herialdea bilatzen da, horri buruz hitz egiten da, 'ongi etorri' ikaslearen hizkuntzaz idazten da...

Ikasle etorri berrien hizkuntzetan hitz zerrendak jartzen dira horma batean (koloreak, zenbait hitz arrunt...). Hau ere ikaslearen taldearen gela arruntean egin liteke bertako ikasleekin hiztegi hori lantzeko.

Euskarazko eguneroko hizkuntza pratikatzeko errutinak (eguraldia, data...), esamoldeak... hormetan.

Ordenagailu bat, pantaila handi batekin goian.

Egutegia

Piktograma liburuxkak

Denbora pasak, hitz jokoak...

Film laburrak (batez ere ulermena lantzeko edota bertan ikusten denetik abiatuta, hitz egiteko). Zenbait teknika: egun batean bideoa jarri ikusteko bakarrik; hurrengo saio batean, zertaz hitz egiten den identifikatzen da; beste une batean, bideoan esaten den zerbait aurkezten zaie ikasleei eta haiek, entzuten dutenean, identifikatu behar dute...

Ikasleek ikasitakoaz kontziente izateko, bi ideia:
1) Zerbait berri ikasi duten galdetzen zaie eta Post-It batean jartzen dute.
2) Irudi sekuentzia bat ematen zaie (komiki mutu bat, adibidez) hizkuntza proposatzeko (elkarrizketa, kontaketa...); hilabete bat pasa ondoren, gauza bera ematen zaie eta emaitzak konparatzen dira aurreapenaz ohartzeko.

Komikiak, bi ideia:
1) Istorio mutuak erabili elkarrizketak proposatzeko.
2) Istorio laburrak eman gero antzezteko.

'Betiko' ipuinak (bilduma arrakastatsuen liburuak, adibidez) entzun, irakurri... eta ahal den neurrian buruz ikasi.

Margolari baten bizitza eta lanetan oinarritutako jarduerak. Adibidez, Mentxu Galen margolanak, deskribapenak egiteko, bere biografia iragana erabiltzeko, bere izeneko museora joatea irteera bat antolatzeko...

Antzerkia: gelara ileordeak, jantzi bereziak, zapiak... eramatea ikasleek haien antzezlanak ekoizteko.

Ikasleen behar duten hizkuntza hobe ezagutzeko, haiei galdetzen zaie normalean zer esaten dieten beste ikasleei gaztelaniaz eta hizkuntza hori lantzen da euskaraz. Adibidea: Baloia pasako didazu?

Abestiak: karaokea.

Txiste ulergarriak kontatu.

Hizkuntza akademikoa landu: Biologia, Geologia, Gizartea... arloetan aurreratzen laguntzeko.




2017/11/28

Oinarrizko hitzak

Liburuxka honetan euskararen oinarrizko hiztegia (2.500 hitz) islatzen da. Dokumentu hau 1989an argitaratu daa eta 2014an errepasoa eman zaio, osatu egin da eta zenbait hitzen idazkera eguneratu da.




2017/11/27

Populismoak eta immigrazioaren inguruko jarrerak

2017ko azaroaren 16 eta 17 egunetan  Ikuspegi eta Biltzen erakundeek antolatutako VII. Jardunaldiak: Immigrazioa eta Integrazioa EAEn egin ziren Bilbon. Aurtengo gaia honako hau izan zen: Populismoak eta Immigrazioaren Inguruko Jarrerak.

Horiei buruz gehiago jatikeko, hemen dituzue hurrengo bi lotura: