2018/05/23

Maiatzaren saioan aipatutako hiru web gune

GELA PDI blogean baliabide ugari aurki daitezke arlo desberdinetako edukiak lantzeko.

http://gelapdi.blogspot.com.es/

TXANTXANGORRIA (Euskal karaokeak): Gabi de la Mazaren web gunea.

https://txantxangorria.eus/

SOLAS EGITEKO IPUINAK

http://www.solasegitekoipuinak.net/audio-liburu/menu.html

2018/05/22

Irakurketa errazak

Irakurketa erraza erakundeak irakurtzeko zailtasunak dituzten pertsonei zuzendutako zerbitzua da. Beste hainbat ekintzaren artean, prestakuntza saioak eta irakurketa klubak antolatzen dituzte.


Bi argitaletxe hauek euskara errazean idatzitako liburuak dituzte:

2018/05/21

Eragiozu euskarari, lagun berri! web gunea hobeto ezagutzeko jarduera

Ima Ortegak sortutako web gunea hobeto ezagutzeko 'altxorraren bila' moduko jarduera hau proposatzen dizuegu:

1. Zeintzuk dira hasierako ebaluazioa egiteko erabil ditzakegun hiru tresnak?

2. Zeintzuk dira lehen mailetan ulermena errazten duten testuen ezaugarriak?

3. Non aurki dezakegu honako ariketa hau?

4. Web gunean 'altxorraren bila' ideia erabiltzen da ikaskideei buruz gehiago jakiteko jarduera batean. Zer ataletan aurki dezakegu material hau?