2010/01/21

Ikasle atzerritarren eskolatzeari buruzko iritzi-artikulua

"Ikasgeletako etorkin kopuruaz" artikuluan Amelia Barquinek, Huhezi-MU unibertsitateko irakaslea, Euskal Erkidegoko egoerari buruzko iritzia ematen du.


2010/01/20

Ikaste komunitate proiektu bati buruzko bideoak

Bi bideo hauetan Includ-ed proiektuaren barru ikas-komuninate esperientzia baten berri ematen digute:



IDIE: Ikastetxeen esperientziak jasotzen duen webgune bat

IDIEk (Institutos para el desarrollo y la innovación educativa) kudeatutako Integrando Culturas webgunean, ikasle etorri berrien irakaskuntzarekin lotura duten hainbat esperientzia eta proiekturen berri ematen da.

2010/01/18

Munduko paisaiak

Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Zerbitzutik kultura arteko ikuspegitik irakurketak proposatzeko Munduko paisaiak proiektua bultzatu dute.

Bilbao, Eibar, Ermua, Errenteria, Getxo, Hernani, Irun, Iurreta, Markina-Xemein, Zarautz eta Arabako Foru Aldundiko liburutegietan fondo bibliografiko bereziak erosi dira eta honako gida hauek argitaratu dituzte:

Angola, Bolivia, Txina, Colombia, Ecuador, Moroko, Nicaragua, Nigeria, Errumania, Errusia eta
Senegal.

2010/01/11

"Leer la interculturalidad" liburua

Leer la interculturalidad liburua Kantabriako Hezkuntza Sailaren webgunetik deskarga daiteke. DBHri zuzenduta, antzerkia, irudi liburu eta narrazioetan oinarritutako proposamen didaktikoak aurkezten dira.




Testua deskargatzeko, sakatu HEMEN

Kultura arteko hezkuntza mintegia: gaurko saioan aipatutako bibliografia

Hona hemen gaurko mintegi saioan aurkeztutako liburuen erreferentziak:
- Identidades asesinas. Amin Maalouf
- Educar en tiempos de incertidumbre. Equidad e interculturalidad en la escuela. Francesc Carbonell
- Lengua y diversidad cultural. Actividades para el aula. Grupo Eleuterio Quintanilla
- Materiales para una educación antirracista. Rosa Calvo eta beste batzuk

2009/12/31

URTE BERRI ON

2009/12/22

Bi esperientzia didaktiko grabazioak erabiliz

Sarrera honetan grabazio digitalen bi erabilera didaktiko aurkezten dira:

Cinco palabras. Idatzizko lanak irakurriz, ahoskera, intonazioa… lantzeko.

La odisea. Lan kooperatiboak egiteko.

2009/12/21

Ikasle etorri berrien hizkuntzetan testuak lortzeko baliabideak

Azkenengo HIPIen mintegi bileran hainbat hizkuntatan idatzitako testuak lortzeko bideak komentatu ziren. Hona hemen erreferentzia pare bat:


- Cuaderno Intercultural blogean baliabide zerrenda hau jasotzen da.

2009/12/18

Itunpeko ikastetxeetarako deialdia

Abenduaren 15eko EHAAn Lehen eta Bigarren Hezkuntzako itunpeko ikastetxeei kulturartekotasuna lantzeko eta hizkuntza indartzeko programak aurrera eramateko deialdia argitaratu da.

Informazio gehiako izateko, klikatu HEMEN.

2009/12/11

Migratzaileen Nazioarteko Eguna

Ikuspegi, Immigrazioaren Euskal Behatokia, web gunean Migratzaileen Nazioarteko Eguna ospatzeko antolatu diren ekintzen egitaraua ikus daiteke.