2010/06/21

Irakasleen funtzioei buruzko bideo bat

Eskolak gaurregun aurre egin behar dizkie erronken artean, gizarte aldaketak, ikasleen aniztasuna eta familia egoera zailak daude. La revolución educativa Redes saileko programan gaia tratatzen da.

2010/06/01

Kulturartekotasuna eta gatazka: liburu baten erreferentzia


Cala (Centro Alternativo de Aprendizajes) entitatearen web gunetik Extremadurako Hezkuntza Sailaren babesean argitaratu den Interculturalidad y Conflicto. Herramientas de Educación Intercultural liburua eskura daiteke.

Liburua hiru zatitan banatuta dago: kulturartekotasuna, gatazkak eta kultura arteko gatazken sintesia. Lehenengo bi aspektuei dagokienez, bai hausnarketa teoriko batzuk bai proposamen praktiko batzuk eskaintzen dira.

2010/05/24

HIPIen blogak: nolakoak eta zertarako

Hona hemen apunte batzuk HIPIek egin ditzaketen blogei buruz: motak, ezaugarriak, xedeak...

1. PROPOSAMENA: IKASLEEI ZUZENDUTAKO BLOGAK.

Eduki ditzakeen zenbait elementu: Testuak.

Irudiak

Audioak.

Bideoak.

Aurkezpenak

Iragarki taula edo agenda-egutegia.

Ariketak, puzleak…

Loturak

...
Itxurari buruzko zenbait aholku:

Alaia

Garbia (ez apainduegia, ez funtsezko informaziorik gabekoa...)

Zertarako:


- Ikasleen lanak azaltzeko.

- Ikasleei atazak proposatzeko (asmakizunak, ariketak,…)

- Gelako egunkaria egiteko

- Gelan landutako edukiak errepasatu edo indartzeko baliabideak jartzeko.


Adibidea.

2.PROPOSAMENA: BESTE HIPIEI ZUZENDUTAKO BLOGA

Eduki ditzakeen zenbait elementu:


Testuak.

Irudiak

Audioak.

Bideoak.

Aurkezpenak

Jardueren deskribapenak

Loturak

Itxurari buruzko zenbait aholku:


Garbia (ez apainduegia, ez funtsezko informaziorik gabekoa...)

Pertsonalizatua

Zertarako:


- Baliabide interesgarrien errejistroa egiteko.

- Ideiak, baliabideak eta informazioa konpartitzeko.

- Gelako lana erakusteko.

- Ikasle etorri berrien ikasketa prozesuaz, Hizkuntza Indartzeko programaz, metodologiaz, etab. iritziak emateko


Adibidea


3.PROPOSAMENA: IKASTETXEKO KOMUNITATEARI ZUZENDUTA

Eduki ditzakeen zenbait elementu:


Hizkuntza indartzeko baliagarri suerta daitezkeen ideiak, baliabideak…

Kultura arteko Hezkuntza garatzeko baliabideak, berriak…

Testuak, loturak, aurkezpenak, irudiak...

Itxurari buruzko zenbait aholku:


Dinamikoa (maiztasunez berritzen dena)

Ongi sailkatuta (orriak, etiketak, gaiak...)

Zertarako:


- Ikastetxeko irakasleei – eta gurasoei, horrela nahi balitz – ideia didaktikoak, aholkuak, informazioa, baliabideak... eskaintzeko.

- Ikastetxean edota komunitatean egiten dena azaltzeko.


Adibide 1
Adibide 2


2010/05/08

Clandestinos


Clandestinos liburuan Martin Aldalurrek immigrazio ilegala, batez ere Afrikatik datorrena, hurbiltzen dio irakurleari. Bere web gunean ere gai honekin lotutako zenbait bideo, argazki eta datu aurki ditzakegu.

2010/05/04

Gizarteak ikusteko ikuspuntuak


Papalagiak -edo 'gizon zuriak' Samoako hizkuntzaz- deskribatzen ditu Tuiavii de Tiaveak bere diskurtsoetan. Gure gizartea besteen begiradatik nola ikusten den ohartu eta objetibitate pixka batekin aztertzeko baliagarriak izan daitezke diskurtso horietan oinarritutako zenbait jarduera eta baliabide.




Navidad de Los Papalagi from luismadrid on Vimeo.
Testua
Informazio gehiago

Beste testu batzuk:
Los indios hablan de los blancos

2010/05/03

Zinea eta interkulturalitatea. Welcome

Egun hauetan karteleran dagoen Welcome pelikulak immigrazioaren drama aurkezten du gazte kurdo baten eta frantses heldu baten historia pertsonalen bidez.

2010/04/26

Etxegiroan: ahozko testuak


Etxegiroan web gunean zenbait istorio entzun daitezke. Badaude euskarazko eta gaztelaniazko grabazioak bi kategoritan sailkatuta: helduak / gazteak eta umeak.

2010/04/22

Ahozko testuak

Aittu izeneko wiki honetan euskarazko bideo eta audio ugari bildu dira. Mota desberdinetako testuak aurki daitezke: poemak, ipuinak, azalpen testuak...

2010/04/21

Kultura arteko hezkuntzari buruzko liburu zuria


FETE-UGT sindikatuak beste zenbait erakunderen babesarekin Libro blanco de la educación intercultural argitaratu dute.

2010/04/20

Dinamizatzaileen mintegian aurkeztutako bibliografia (10/04/12)

Educación intercultural : análisis y resolución de conflictos. Colectivo Amani Colección: EDUPAZ CATARATA. Editorial: La Catarata 2009. ISBN: 978-84-8319-461-4


Escuela y sociedad multicultural. Propuestas para trabajar con alumnado extranjero. Xabier Besalú eta Josep Tort Coma. Eduforma. ISBN: 978-84-676-1790-0

2010/04/11

Kultura arteko asteak

Hona hemen kultura arteko asteak antolatu dituzten zenbait ikastetxeren esperientziak, egitarauak, ideiak...:

Murciako ikastetxe batzuen esperientziak. Haien artean Cápsula del Ecuador jardueraren deskribapena irakur daiteke.