2012/02/03

Hitzekin jolasten

"Proyecto de lectura para Centros Escolares" web orrian, irakurzaletasuna bultzatzeko eta eskoletako liburutegiak indartzeko lagungarriak izan daitezkeen  dokumentuak eskuratu ditzakegu. Horietako batean, "Jugando con las palabras hacia la lectura" izenekoan,  Kepa Osorok, hitzekin eta hizkiekin jolasteko  proposamen zerrenda luzea eskeintzen digu. Ideiak direnez, hauetako asko edozein hizkuntzan
 lan egiteko balio dute. Honako jarduera hauek aproposak izan daitezke ikasle etorri berriekin erablitzeko:
Fonematiza conmigo
Juego de los huecos y Nos han robado
Diálogo volado
Macedonia de frases
Sobres sorpresa
Gran jefe Boca-callada
Poemas juguete


2012/01/26

'Izei txikia' ipuina

Sustatu web gunean ordenagailuz egindako 'etxeko bideo' bat aurkezten da. Baliagarria izan daiteke bertan kontatzen den ipuina entzun eta irakurtzeko. Gainera, oso eredu polita da antzeko lanak sortzeko.

2012/01/25

Ikasle etorri berrien euskara ikaste prozesuari buruzko ikerketa


Haur etorkinen euskara: eskolaren eta inguru euskaldunaren eragina artikuluan herri euskaldun batean eskolatutako ikasle etorri berrien hizkuntza trebetasunak aztertzeko ikerketa bat azaltzen da.

2012/01/23

'Munduko koadroak' erakusketa

Jarduera: "Pinturas del Mundo/Munduko Koadroak"
Bilboko Amor Misericordioso ikastetxeko DBHko 4.mailako ikasleek egindako koadroak.
Landutako gaitasunak: artea eta kulturartekotasuna
Tokia: Arrupe etxea, Bilbon, Padre Lojendio kalea, 2
Ordutegia: Urtarrilaren 19tik otsailaren 3a arte, goizez (11:00 - 14:00) eta arratsaldez (17:00 - 20:00). Larunbatetan (11:00 - 14:00)

2012/01/18

Dinamizatzaileentzako prestakuntza

Kultura arteko hezkuntzako dinamizatzaileentzako prestakuntza saioa

Data: 2012ko otsailaren 8a.
Lekua: BIZKAIKO HEZKUNTZA ORDEZKARITZA. GRAN VÍA 85. BILBO.
Ordutegia: 10:00-14:30

Edukiak:

· Tertulia dialogikoa: X. Besaluren La escuela intercultural izeneko artikulua.
· Red de centros interculturales izeneko egitamoa eta 2.
· EMUN erakudearen aurkezpena.Esperietzien trukaketa egiteko ekintza

2012/01/17

Adarrak antolatutako jardunaldia

Adarrak ESKOLA INKLUSIBOA II. JARDUNALDIAK antolatu ditu.

Izenburua: Gutxiengoen arrakasta eskolan
Tokia: Bilbon, La Bolsa Udaltegia (ganbaran). Pilota kalea, 10
Datak: 2012eko otsailaren 7 eta 14an

Egitaraua

2012/01/13

Zenbait baliabide Interneten

Palabras y números zenbakiak eta eragiketa matematiko sinpleak ikasi eta praktikatzeko baliabide bilduma da (hiru pdf fitxategitan).

Unitate didaktiko honetan (gaztelaniaz eta printzipioz DBHko ikasleei zuzenduta) hainbat zenbaki sistema desberdin eta beste kulturetan erabilitako kontzeptu eta tresna aurkezten dira. Ikasle atzerritar batzuen aurrezaguerak hobeto ulertzeko baliagarri suerta daiteke.

Entre culturas kultura arteko hezkuntza garatzeko hainbat jarduera aurkezten dira. Hizkuntzekin lotuta: Lehenengo zatia - Hirugarren zatia.



Un mundo en imágenes aurkezpena zenbait ikasle etorri berriren jatorrizko herrialdeak hurbiltzeko baliabide erabilgarria izan daiteke.

Materiales sobre enseñanza de ELE a chinos blog sarreran ikasle txinatarrei zuzendutako irakaskuntzarako argigarri suerta daitezke.

Bukatzeko hemen eskuratuko duzue Deustuko Unibertsitateak on-line euskera ikasteko prestatu duen ikastaro bat: "Curso Deusto de euskera"


2011/11/18

BILTZEN erakundearekin prestakuntza saioak

Kulturarteko Hezkuntza ikuspegi baten barruan, gizartean eta ikastetxeetan dugun kulturaniztasun egoeraren ulermena bultzatzeko prestakuntza saio hauek antolatu dira:

Irungo Berritzegunean:
“Reagrupación familiar”
Azaroaren 24an eta 28an, 16:00-18:00
Izen-ematea
Donostiako Berritzegunean:

“Sistemas educativos en los paises de origen de las familias inmigrantes: referencias y pautas de relación con los sistemas educativos formales”
Azaroaren 29an, 15:00-17:15
Izen-ematea

2011/11/17

Zenbait baliabide 'mintzalagunak' jarduera ezagutzeko

Hurrengo hiru web orriak erabilgarriak izango dira Matilde Martínezen 'Les parelles lingüístiques' ideia didaktikoan oinarrituta mintegian 'mintzalagunak' jarduera garatzeko:
Irudiaren iturria: http://paseopsicopedagogico.wordpress.com/2011/04/19/entrevista/


2011/11/16

Hizkuntza abestien bidez lantzeko proposamena

Blogge@ndo blogean Marcos Cadenatok aurkezten du hurrengo jarduera hau.

Izena: Te doy una canción
Nori zuzenduta: BHko ikasle etorri berriei
Saio kopurua: 4-5 saio
Prozeduraren urrats nagusiak:
  1. Ikasleek abesti bat aukeratzen dute.
  2. Abestiaren testua bilatu eta lantzen dute.
  3. Hitz gakoak identifikatzen dute
  4. Aukeratutako hitzak ilustratzeko irudiak bilatzen dituzte.
  5. Audioa bilatzen dute.
  6. Audioa eta irudiak erabiliz, bideo bat egiten dute Movie Maker programarekin
Informazio gehiago SARRERA HONETAN.

Adibidea: