e-activo web gunean atzerritarrek gaztelania ikasteko hainbat baliabide daude. Nahiz eta helduei zuzenduta egon, Bigarren Hezkuntzan ere erabil daitezke gauza asko.
Blog honek G02 Berritzeguneko Hizkuntza Indartzeko Programako Irakasleen mintegiko partaideei berriak, intereseko baliabideen loturak eta saioetan aurkeztutako ideiak eskura jartzea du helburu.
2016/10/04
2016/10/01
Ingurunea lantzeko baliabideak
- Jakintsua al zara? jokua. Adibideak web gune honetan aurki daitezke.
- Ikasle Etorri Berriak sitea. Bertan Lasarteko Berritzeguneko mintegi batean ekoiztutako hainbat unitate didaktiko eskura daitezke.
2016/06/21
'Convives' aldizkaria: Una mirada intercultural a la convivencia
Convives aldizkariaren 14.alea (2016ko ekainean argitaratua) kulturartekotasunean zentratuta dago.
Beste ekarpen batzuen artean, honako artikulu eta esperientzia hauek irakur daitezke:
- "Educación intercultural para la equidad y la justicia social". Teresa Aguado Odina
- "La escuela que desarma el odio". Begoña López Cuesta
- "Entre lo obligatorio y lo esencial. Conflicto y transformación social en la escuela". Patricia Mata Benito
- "Interculturalidad y convivencia: discursos que anticipan y legitiman prácticas". Xavier Besalú Costa
- Un cuento de cine. CEIP Plurilingüe San Xoán de Filgueira. Ferrol
- Plan de Interculturalidad de Cantabria: Enlace y apoyo entre distintas culturas y perspectivas Unidad Técnica de Orientación y Atención a la Diversidad e integrantes del Aula de Dinamización Intercultural de Santander.
- Un modelo de organización del equipo LIC para asesorar en convivencia e interculturalidad en el barrio de La Florida de l’Hospitalet de Llobregat. Artur Vidal i Sapé
- Articúlate. Arte mural en grafiti. IES Torras i Bages. L’Hospitalet de Llobregat
- Interculturalidad, convivencia y refugiad@s CEIP Tirso de Molina. Colmenar Viejo
2016/06/06
Xavier Besalú
Alboan gobernuz kanpoko erakundeak Bilbon maiatzaren 4an eta 5ean izandako "Más allá de las fronteras" jardunaldietako bost bideo igo ditu bere bideo kanalera.
Hemen dituzue lotura zuzenak:
Xabier Besalú (Profesor de Educación Intercultural y de Didáctica en la Universidad de Girona): Los retos de la escuela intercultural en el futuro próximo
Teresa Aguado (Grupo INTER de investigación en Educación Intercultural. UNED): El enfoque intercultural en educación. Práctica escolar y formación de profesores
Liliana Múnera (CINEP/Programa por la Paz. Colombia.):
Arcadi Oliveres (Justicia i Pau): Migraciones y refugio: las absurdas barreras en una economía llamada liberal
Federico Mayor Oreja (Fundación Cultura de Paz): Retos y claves para la ciudadanía europea en la gestión de la diversidad
Hemen dituzue lotura zuzenak:
Xabier Besalú (Profesor de Educación Intercultural y de Didáctica en la Universidad de Girona): Los retos de la escuela intercultural en el futuro próximo
Teresa Aguado (Grupo INTER de investigación en Educación Intercultural. UNED): El enfoque intercultural en educación. Práctica escolar y formación de profesores
Liliana Múnera (CINEP/Programa por la Paz. Colombia.):
Arcadi Oliveres (Justicia i Pau): Migraciones y refugio: las absurdas barreras en una economía llamada liberal
Federico Mayor Oreja (Fundación Cultura de Paz): Retos y claves para la ciudadanía europea en la gestión de la diversidad
2016/05/26
Irudi txartelak (flashcards)
Irudi- edo hiztegi-txartelak (ingelesez, flashcards) oso baliabide balioanitza da hiztegia, jarraibideak, deskribapenak eta beste hainbat hizkuntz eduki irakasteko.
Merkatuan irudi bildumak aurki daitezke, batez ere, ingelesez. Irudia elementurik garrantzitsuena denez, HIPIaren gelan erabiltzeko baliagarriak dira.
Bi adibide:
Beste aukera bat da txartelak aukeratu eta inprimatzea. Horretarako, prestatutako baliabide batzuk aurki daitezke Interneten. Hona hemen adibide batzuk:
Merkatuan irudi bildumak aurki daitezke, batez ere, ingelesez. Irudia elementurik garrantzitsuena denez, HIPIaren gelan erabiltzeko baliagarriak dira.
Bi adibide:
- Mini Flashcards (Collins)
- Language for Beginners Flashcards (Usborne)
Beste aukera bat da txartelak aukeratu eta inprimatzea. Horretarako, prestatutako baliabide batzuk aurki daitezke Interneten. Hona hemen adibide batzuk:
- Macmillan Young Learners Flashcards. Beste gauza batzuen artean, pertsonak deskribatzeko irudi ugari aurki daitezke orri honetan
- Macmillan Hot Spots Flashcards. Irudiak gaika sailkatuta.
- Fichas imprimibles de vocabulario. Irudi eskematikoak zuri-beltzean.
- Leo lo que veo. Irudia
Etiketak:
Aho hizkuntza,
Baliabideak,
Euskera,
Gaztelania,
HIZKUNTZA INDARTZEA
2016/05/24
15 bitxi
Ikasle etorri berrien hizkuntzen -eta beste mota askotako jakintzen- ikaskuntza indartzeko 15 web gune aukeratu ditugu. Gure ustez, HIPI baten lanerako baliagarrienak.
2016ko maiatzaren 25ean izandako saioan Berritzeguneko aholkulariek eta ikastetxeetako irakasleek aukeratutakoak).
2016ko maiatzaren 25ean izandako saioan Berritzeguneko aholkulariek eta ikastetxeetako irakasleek aukeratutakoak).
IRAKURKETA LANTZEKO ZENBAIT BALIABIDE (Harri-Berri/Oleta)
EUSKAL ADITZ ARIKETAK (Koldoren bloga)
2015/06/25
Ikasle etorkinen emaitzak
Txosten honetan Euskadiko Lehen Hezkuntzako 4. mailako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. mailako ikasle etorkinen egoera aztertzen da, Euskadin 2013. urtean funts publikoekin finantzatutako ikastetxe guztietan gauzatu zen Ebaluazio Diagnostikoan lortutako datuetan oinarriturik.
Etiketak:
ebaluazioa,
HIZKUNTZA INDARTZEA,
Informazioa,
KULTURA ARTEKO HEZKUNTZA
2015/05/26
Gipuzkoako Berriztapen Jardunaldiak 2015
Maiatzaren 14an eta 15ean Donostian izandako XIV.Gipuzkoako Berriztapen Jardunaldiei buruzko informazioa eta bideo grabazioak eskuratu ahal izateko, hona hemen lotura batzuk:
Maiatzaren 26ko saioan aipatutako esperientzia baten bideoa
('Maite zaitut' abestia hainbat hizkuntzatan azaltzen duena).
('Maite zaitut' abestia hainbat hizkuntzatan azaltzen duena).
Etiketak:
Didaktika,
HIZKUNTZA INDARTZEA,
KULTURA ARTEKO HEZKUNTZA
2015/04/27
Eragiozu euskarari, lagun berri!
Eragiozu euskarari, lagun berri! web gunean Ima Ortega irakasleak ekoiztutako hainbat baliabide biltzen dira. Bertan bai HIPIen jardunean erabiltzeko baliabide ugari, bai kulturarteko hezkuntza lantzeko zenbait ideia aurki daitezke.
2015/02/18
HABEk sortutako A1 eta A2rako BAGOAZ! ikasmateriala
HABEk material berria sortu du BAGOAZ! izenburupean. Euskara-ikasle hasiberriei (A1 eta A2 mailetakoei) zuzendutako entzumena eta mintzamena lantzeko testuak eta ariketak sortu, ekoitzi eta IKASBIL atarian argitaratu ditu.
Etiketak:
Aho hizkuntza,
Baliabideak,
Euskera,
HIZKUNTZA INDARTZEA
2015/01/21
Ebaluazioa
Ebaluazioarako zenbait dokumentu:
ZER ebaluatu?
Dokumentu ofizialak
Europako Erreferentzia Marko Bateratua
ISEI-IVEI Ebaluazio diagnostikoa
Hizkuntza komunikaziorako konpetentzia. Marko teorikoaHizkuntza komunikaziorako konpetentzia: atzerriko hizkuntza. Marko teorikoa
Evaluación de la expresión escrita. LHko 4.maila (castellano) - 2013
Evaluación de la expresión escrita. DBHko 2.maila (castellano) - 2013
Idazmanaren ebaluazioa. LHko 4.maila (euskara) - 2013
Idazmenaren ebaluazioa. DBHko 2.maila (euskara) - 2013
Idazmenaren ebaluazioa. LHko 4.maila (atzerriko hizkuntza)
Idazmenaren ebaluazioa. DBHko 2.maila (atzerriko hizkuntza)
Beste batzuk
NOLA eta NOIZ ebaluatu?
Hasierako ebaluazioa
Gaiari buruzko artikuluak
2015/01/20
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)



















